Chainsaw man - 03/12 [MEGA][1080p]

Sortzailea Aju, 2023ko Urtarrilaren 28a, 14:21:14

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

Aju

CHAINSAW MAN




Telesailaren Ezaugarriak:

Herrialdea: Japonia
Generoa: Akzioa
Urtea: 2022
Denboraldiak: 1 (momentuz)
Atalak: 12
Zuzendaria: Ryū Nakayama eta Makoto Nakazono
Gidoia: Hiroshi Seko
Musika: Kensuke Ushio
Sinopsia: Denji gazte behartsu bat da, dirua lortzeko edozer egingo lukeena, baita deabruak ehiztatzea Pochita txakurrarekin ere. Pertsona normala da, amets sinpleak dituena, zorretan itotzen ari dena. Baina bere bizitza goibela guztiz aldatu egiten da Denjiren konfidantzako norbaitek traizionatzen duenean. Orain, deabru baten boterea barruan duela, Denjik gizon berri bati ematen dio ongietorria — Chainsaw Man!
Nota Filmaffinityn: 7,9



Bideoaren ezaugarriak:

Hizkuntza: Japoniera (euskaraz azpititulatua)
Iraupena: 24 minutu ataleko
Kolorea: Koloreduna
Pisua: 350MB inguru ataleko
Erresoluzioa: 1080p
Esteka (MEGA - ONLINE)


Aju

Beno, ba hemen Josuvike eta atarrabi erabiltzaileen ekarpen berria.

Sinopsia falta da idazteko, nik ez dut telesail hau ezagutzen eta ez dakit zer idatzi. Ahal duzuenean idatzi zerbait lehen mezuan idazteko, mesedez.

Horrez gain, pasa diguzuen atala WeTransferren dago zintzilikatuta eta otsailaren 2an iraungitzen da, beraz, zerbitzari iraunkorrago bat bilatu beharko da. Gainera ezin diot esteka kopiatu ere egin foroan zintzilikatzeko :susmoa:

baronluigi

Aipamenaren egilea: Aju  Noiz: 2023ko Urtarrilaren 28a, 14:23:20Beno, ba hemen Josuvike eta atarrabi erabiltzaileen ekarpen berria.

Sinopsia falta da idazteko, nik ez dut telesail hau ezagutzen eta ez dakit zer idatzi. Ahal duzuenean idatzi zerbait lehen mezuan idazteko, mesedez.

Horrez gain, pasa diguzuen atala WeTransferren dago zintzilikatuta eta otsailaren 2an iraungitzen da, beraz, zerbitzari iraunkorrago bat bilatu beharko da. Gainera ezin diot esteka kopiatu ere egin foroan zintzilikatzeko :susmoa:

Mediafire erabili liteke honetarako. Linka erabilgarri jartzen duzutenean, jaisten saiatuko naiz. Mila eker. :olatua:

Josuvike

Kaixo, hamen doaz Chainsaw Man animeko lehen bi atalako MEGAko karpeta baten.

Joango gara hurrengo atalak azpitituletan ahal dogun einean.

Hor doa esteka eta sinopsia espero dogu disfrutetea  :ospatzen2:  :ospatzen2: :

MEGAko karpeta: https://mega.nz/folder/pyhQjKpD#HrDAron6CV4givI9yzicqQ

Sinopsia:

Denji gazte behartsu bat da, dirua lortzeko edozer egingo lukeena, baita deabruak ehiztatzea Pochita txakurrarekin ere. Pertsona normala da, amets sinpleak dituena, zorretan itotzen ari dena. Baina bere bizitza goibela guztiz aldatu egiten da Denjiren konfidantzako norbaitek traizionatzen duenean. Orain, deabru baten boterea barruan duela, Denjik gizon berri bati ematen dio ongietorria — Chainsaw Man!

arrakala

Aipamenaren egilea: Josuvike  Noiz: 2023ko Otsailaren 04a, 12:30:12Kaixo, hamen doaz Chainsaw Man animeko lehen bi atalako MEGAko karpeta baten.

Joango gara hurrengo atalak azpitituletan ahal dogun einean.

Hor doa esteka eta sinopsia espero dogu disfrutetea  :ospatzen2:  :ospatzen2: :

MEGAko karpeta: https://mega.nz/folder/pyhQjKpD#HrDAron6CV4givI9yzicqQ

Sinopsia:

Denji gazte behartsu bat da, dirua lortzeko edozer egingo lukeena, baita deabruak ehiztatzea Pochita txakurrarekin ere. Pertsona normala da, amets sinpleak dituena, zorretan itotzen ari dena. Baina bere bizitza goibela guztiz aldatu egiten da Denjiren konfidantzako norbaitek traizionatzen duenean. Orain, deabru baten boterea barruan duela, Denjik gizon berri bati ematen dio ongietorria — Chainsaw Man!


Lixto, fitxa eguneratua sinopsia eta estekarekin! Eskerrik asko, bikote! Animo hurrengo atalekin ere, eta edozein zalantza, galdetu lasai!  :garagardoa:


Aju


Bilhau


arrakala


egoninobi

Mila esker ekarpen honengatik, Josuvike eta zure laguna!!  :pozarren:

Ni oso animezalea naiz eta hala ere serie honek inoiz ez nau batere erakarri, nahiz eta mundu guztiaren ahotan egon, baina orain euskaraz dagoenez aukera bat eman beharko diot, ea zer moduz dagoen, ziur euskaraz esperientzia polita izango dela.  :ados:

Bide batez, manga eta animeari buruzko euskarazko telegram-talde bat daukagu, bertan gauza askori buruz hizketan aritzen gara, baita Chainsaw Mani buruz ere!! Interesatzen bazaizue ongietorriak zarete: https://t.me/euskal_manganime  :kaixo2:

Euskomangako fitxa ere sortu dut, zuen baimenarekin.

Animo proiektu honekin!!  :ospatzen2:

Josuvike

Mila esker guztioi. Ilusino handia egiten deusku hainbesteko onarpena izateak eta gehiago itzultzeko gogoa emoten deusku. Espero dogu guztion gustokoa izatea!!!! :platanoa:  :platanoa:

Atarrabi

Aupa! Orain arte ez dot ezer idatzi foruan, baina zuen animo mezuak irakurri ondoren eskerrak emoteko beharra sentitu dot, esker anitz guztioi gure proiektua igotzeko aukera emateagaitik, espero dogu gure itzulpena zuen gustokoa izatea, Josu eta biok chainsawmanen zale amorratuak baikara. :olatua:   

Atarrabi

Aipamenaren egilea: egoninobi  Noiz: 2023ko Otsailaren 05a, 13:59:00Mila esker ekarpen honengatik, Josuvike eta zure laguna!!  :pozarren:

Ni oso animezalea naiz eta hala ere serie honek inoiz ez nau batere erakarri, nahiz eta mundu guztiaren ahotan egon, baina orain euskaraz dagoenez aukera bat eman beharko diot, ea zer moduz dagoen, ziur euskaraz esperientzia polita izango dela.  :ados:

Bide batez, manga eta animeari buruzko euskarazko telegram-talde bat daukagu, bertan gauza askori buruz hizketan aritzen gara, baita Chainsaw Mani buruz ere!! Interesatzen bazaizue ongietorriak zarete: https://t.me/euskal_manganime  :kaixo2:

Euskomangako fitxa ere sortu dut, zuen baimenarekin.

Animo proiektu honekin!!  :ospatzen2:

Milesker euskomangara igotzeagaitik , hori egitea pentsatu genduan baina euskal-encodings hobeto ezagutzen genuenez hemen egitea erabaki dogu , baina bi webguneetan badago askoz hobeto. :ospatzen2:

Josuvike

Badagoz jada lehen 3 atalak. Hastea kostau jaku baina uste dogu erritmoa arindu ahal izango dogula. Momentuz, disfrutatu dagozan ataletaz :pozarren:

egoninobi

Aupa! Zer moduz doa proiektua?  :kaixo:

Gaur hasi naiz seriea ikusten eta oso interesgarri dago, ahalko balitz zuen itzulpena ikusten jarraitu nahi nuke.

Mila esker egin duzuen lanagatik!!  :kaixo2:

Josuvike

Barkatu izandako atzerapenagaitik eta erantzun ezin izateagaitik arazo ugari izan baitoguz eta oso lanpetuta ibili baikara... 😅😅 Dana dala, laugarren atala igo barri dogu eta bostgarrena konprimitzea baino ez jaku falta nahi-ta ez dakigun noiz egin ahal izango dogun... Orain bai erritmoa hartuko dogulakoan gagoz!!