One Piece (1. eta 2. Denboraldia) [0-156] [MEGA/DRIVE] [ONLINE]

Sortzailea Taichisan, 2007ko Maiatzaren 04a, 11:09:55

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 2 Bisitariak erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

zumarra

Aipamenaren egilea: Egoni  Noiz: 2017ko Uztailaren 20a, 10:49:56
Kaixo Jon. Nik baditut atalak: https://mega.nz/#F!pcdUTRxZ!c_ARKH_gCqC8Gsd9msZgbA
Zure bertsioa erantsita lehenengo mezuan!! Eskerrik asko, egoni!!  :agurtu:

Jon zubel

Ederra aportazioa :Olatu: :Olatu:.
Eskerrikasko Egoni :txalo1:

SonGorka4

Iepe aspaldiko partez, drive-n zabaldu nituen 3 kontuekin berdina pasa zait, One piece osoa eta Muka Mukaren atalak dira igota nituen. Ezin dira ez ikusi ez jeitsi, 2-3 urte iraun dute beintzat...  :kolpe:

Baina Megatik eskuragarri daudenez, ez ditut igoko  :jipo2:

Josu Etx

Txukundu egin dut. Badaezpada zaharra gorde egin dut. Zerbait gaizki badoa edo post zaharraren zerbait faltan botatzen baduzue abisatu.

Arsenicum

Telegram taldea sortu dut eta bertara igo ditut 156 atalak.
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

ikerkiller

Kaixo, telesail honen kapitulu gehiago daude edo igoko dira, ala 156an bukatu duzue? eskerrik asko

Aju

Aipamenaren egilea: ikerkiller  Noiz: 2021ko Otsailaren 14a, 18:48:10Kaixo, telesail honen kapitulu gehiago daude edo igoko dira, ala 156an bukatu duzue? eskerrik asko
Kaixo Iker.

ETBk ez zituen atal gehiago erosi.

Arsenicum

Aipamenaren egilea: ikerkiller  Noiz: 2021ko Otsailaren 14a, 18:48:10Kaixo, telesail honen kapitulu gehiago daude edo igoko dira, ala 156an bukatu duzue? eskerrik asko

Berez One Piecek ia 1000 atal ditu. Euskaraz bikoiztuta 156 horiek baino ez daude. Baina azpitituluekin, gehiago daude. Bilatu aurkibidean.
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

baronluigi

Otsailak 28tik aurrera, Makusira igoko dituzte atalak (ez det uste gehiago bikoiztuko dituztenik).

baronluigi

#354
Beno, dagoeneko igo dituzte 65 eta argi ikusten da bideo japoniarra erabiltzen badute ere ( odola mantenduz), zentsuratutako uneak ez dituztela ezta egokitu ez euskeratu. Belemeren tiroaren unea mantendu dute, baina audio japoniarrarengatik aldatu beharrean ( jarraian azaltzen diren flashback uneenak entzuteko behintzat) 2007ko euskerazko audio zentsuratua mantendu dute, desinkronia sortuz.

Argi dago ahalik eta esfortzu txikiena egingo dutela

nchu

Aipamenaren egilea: baronluigi  Noiz: 2025ko Martxoaren 30a, 22:47:09Beno, dagoeneko igo dituzte 65 eta argi ikusten da bideo japoniarra erabiltzen badute ere ( odola mantenduz), zentsuratutako uneak ez dituztela ezta egokitu ez euskeratu. Belemeren tiroaren unea mantendu dute, baina audio japoniarrarengatik aldatu beharrean ( jarraian azaltzen diren flashback uneenak entzuteko behintzat) 2007ko euskerazko audio zentsuratua mantendu dute, desinkronia sortuz.

Argi dago ahalik eta esfortzu txikiena egingo dutela

YouTube-n ikusi dut hasiera hau eta galdetzen ari naiz ea emankizun-errore bat izan den edo zaletu batek egindako muntaketa bat. Makusin, hasiera guztiak japonieraz dira, beraz, arraroa iruditzen zait ETB3-ko emankizun linealerako muntaketa desberdina egotea (egunero bi atal emititzen dituzte, 22:15ak aldera).

Aju

Aipamenaren egilea: nchu  Noiz: 2025ko Ekainaren 16a, 09:41:58

Garai hartan Toeik ez zuen baldintzarik jartzen eta posible zen opening eta endingak bikoiztea, baina duela urte batzuetatik hona opening eta endingak japonieraz uztea exijitzen dute. Eta esango nuke konpainia guztiak ari direla hori inposatzen.

siru

Ba al dakizue ETBk bikoizketekin jarraitzekotan dabilen ala ez?
Uste dut 150 atal inguru itzuliak dituztela, gainotzekoak itzultzeko asmorik ote duten galdezka nabil.
Mila esker.

Aju

Aipamenaren egilea: siru  Noiz: 2025ko Uztailaren 08a, 22:34:42Ba al dakizue ETBk bikoizketekin jarraitzekotan dabilen ala ez?
Uste dut 150 atal inguru itzuliak dituztela, gainotzekoak itzultzeko asmorik ote duten galdezka nabil.
Mila esker.
Epa.

Guk dakigula, ezer ez. Idatziezu, ea gogoa dagoela ikusten duten...

siru

Aipamenaren egilea: Aju  Noiz: 2025ko Uztailaren 08a, 22:42:58
Aipamenaren egilea: siru  Noiz: 2025ko Uztailaren 08a, 22:34:42Ba al dakizue ETBk bikoizketekin jarraitzekotan dabilen ala ez?
Uste dut 150 atal inguru itzuliak dituztela, gainotzekoak itzultzeko asmorik ote duten galdezka nabil.
Mila esker.
Epa.

Guk dakigula, ezer ez. Idatziezu, ea gogoa dagoela ikusten duten...
Eskerrik asko erantzuteagatik. Kontsultatu dut Adimen Artifizialaren bitartez eta dirudienez ETBk euskararako itzulpenak murriztu dituzte azken urteotan, batetik errentagarriagoa delako gaztelerazko serieak ekartzea eta bestetik itzulpenak egiteko premiazkoa diren dirulaguntzak murriztu direlako.Tamala...