Euskal Encodings

Admin Txokoa => Admin txokoa => Zakarrontzia => Gaiaren sortzailea: baronluigi Noiz: 2007ko Urriaren 05a, 19:46:05

Izenburua: Phoenix Wright Manga euskaraz editatzea...?Zer iruditzen?
Egilea: baronluigi Noiz: 2007ko Urriaren 05a, 19:46:05
(http://img218.imageshack.us/img218/8332/gyakutensaibancz3.jpg)

Nintendo DS bideokontsola daukazuenek seguraski joko hau ezagutuko zenuten

PHOENIX WRIGHT ( Gyakuten Saiban da bere jatorrizko izena) japonetik ekarritako joko trilogia bat da. Joku horretan Phoenix izeneko abokatu baten paperean agertzen gara, eta jolastuz geure bezeroak kartzelatuak izan ez daitezen lortu behar dugu. Jakina, kasu bakoitzean krimenaren lekua aztertu beharko dugu, datuak bildu ahal izateko, detective conan seriean bezala XD

Bueno, kontua da, joko honek manga ofizial bat duela ( jada 6 liburuska aurki ditzazkegu interneten), eta nik, manga hori, erderara itzulita daukatela (itzulpena neuk egin dudala esan nahi dut, ingelesetik XD)

Nire proposamena zera da: Norbaiten laguntzaz (photosph ekin ez naiz oso trebea XD) manga hau euskaraz editatzea. Ni komprometitzen naiz euskerako itzulpena egitera, baina ezinbestekoa zait beste norbaiten laguntza textuak bokadiloetan jartzeko.

?Zuetako norbaitek ba al daki irudiak editatzen?

Horrela balitz, erantzun post honentan dudarik gabe

Mil esker irakurtzeagatik
Izenburua: Re: Phoenix Wright Manga euskaraz editatzea...?Zer iruditzen?
Egilea: Aju Noiz: 2007ko Urriaren 05a, 21:08:55
Euskeraz bada, edozer da ongi etorria  :msn-wink Inbestigazio joko bat, Nintendok egingo ez duenik... Kuriosidadea daukat jakiteko nolakoa den, Detective Conan bera asko gustatzen zait, antzekoak badira, ondo. Dena den ea honek autoreak badakien noiz amaitu manga, ze Detective Conan ya luzeegia da  :embarrassedd

EDIT: Shinichiren trajea daukalako alderatzen ditut  :xD
Izenburua: Re: Phoenix Wright Manga euskaraz editatzea...?Zer iruditzen?
Egilea: MikelEiza Noiz: 2007ko Urriaren 05a, 21:40:03
Aipamenaren egilea: baronluigi  Noiz: 2007ko Urriaren 05a, 19:46:05
Nire proposamena zera da: Norbaiten laguntzaz (photosph ekin ez naiz oso trebea XD) manga hau euskaraz editatzea. Ni komprometitzen naiz euskerako itzulpena egitera, baina ezinbestekoa zait beste norbaiten laguntza textuak bokadiloetan jartzeko.

?Zuetako norbaitek ba al daki irudiak editatzen?

Nahi baduzu ni prest nago irudiak editatzeko, baina ez dakit momentuz zenbat denbora eskeini ahal izango diodan. Lehendabizi, sakuraren filmarekin bukatu nahi dut (aste honetan bukatzekotan nintzen baina ezin izan dut) eta heroiak komikien itzulpena pasatzen didan bakoitzean lehentasuna honi emango diot.

Nahi baduzu proba moduan pasatu lehenengo orri batzuetako testuak (mezu pribatu edo posta bidez) eta editatuko ditut, zer moduz gelditzen diren ikus ditzazun.

Editatu beharreko orriak "garbituta" dituzu edo RAW arruntak dituzu?
Izenburua: Re: Phoenix Wright Manga euskaraz editatzea...?Zer iruditzen?
Egilea: baronluigi Noiz: 2007ko Urriaren 05a, 21:41:37


Hemen dauzkazu mangaren irudi batzuk

(http://img13.imagevenue.com/loc824/th_12531_10_123_824lo.jpg) (http://img13.imagevenue.com/img.php?image=12531_10_123_824lo.jpg) (http://img152.imagevenue.com/loc1028/th_13143_14_123_1028lo.jpg) (http://img152.imagevenue.com/img.php?image=13143_14_123_1028lo.jpg)

Begira itzazue biok...

Komikia ingeleses eta RAW-ean daukat...jeitsi nahi badituzu, pasako dizkizut linkak XD
Izenburua: Re: Phoenix Wright Manga euskaraz editatzea...?Zer iruditzen?
Egilea: MikelEiza Noiz: 2007ko Urriaren 05a, 21:47:55
Epe finkorik jarri ezean, prest nago editatzeko.

Goian aipatu duzunez, dagoeneko 6 liburuzka daude aterata, baina liburuzka bakoitzak atal desberdinak dauzka edo dena da bat? Zenbat orri ditu liburuzka/atal bakoitzak?
Izenburua: Re: Phoenix Wright Manga euskaraz editatzea...?Zer iruditzen?
Egilea: baronluigi Noiz: 2007ko Urriaren 05a, 22:00:19
Lehenengo liburuska atal bat da

Gero beste lau kasu berdin batekoak dira

Eta azkena beste kasu aparte bat da, ez da liburuska berdinean amaitzen
Izenburua: Re: Phoenix Wright Manga euskaraz editatzea...?Zer iruditzen?
Egilea: MikelEiza Noiz: 2007ko Urriaren 05a, 22:23:06
Ba ahal duzunean bidali itzulpena eta denbora daukadanean editatuko dut. Seguruenik lehengo orriak nahiko azkar editatuko ditut, zer moduz gelditzen diren ikus dezazun.
Izenburua: Re: Phoenix Wright Manga euskaraz editatzea...?Zer iruditzen?
Egilea: baronluigi Noiz: 2007ko Urriaren 05a, 22:35:51
Niri here denbora eman beharko didazu itzultzeko XD