Euskal Encodings

Admin Txokoa => Admin txokoa => Zakarrontzia => Gaiaren sortzailea: Kiogo Noiz: 2007ko Urriaren 21a, 20:43:28

Izenburua: Chihiroren bidaia
Egilea: Kiogo Noiz: 2007ko Urriaren 21a, 20:43:28
Epa guztiei!!

Eskerrik asko denoi euskarazko material pilo hau banatzeagatik! Heldu berria naizenez ez dakit oso ondo hemen jarri behar dudan hau, baina tira, nik ere zerbaitetan lagundu nahi det, beraz, ea zer iruditzen zaizuen:

CHIHIROREN BIDAIA-ren DVDa daukat, asike ripetatu eta hementxe jarriko det. Hori bai, nola nahi dituzue audioak? Euskaraz soilik, erdaraz, dualean euskera-japoniera eta azpitituluekin...?

Esan nahiago dezuena!
Izenburua: Re: Chihiroren bidaia
Egilea: orionatk Noiz: 2007ko Urriaren 21a, 20:48:37
Filme hori aspaldi ikusi nahi nuen eta inoiz ez dut momentua aurkitu. Ripeatzen baduzu, primeran etorriko zait  :pla

Audioak, nire iritzia: euskera, gaztelaina eta japoniera. Azpitituloak ere asko kostatzen ez bada ondo egongo lirateke.
Izenburua: Re: Chihiroren bidaia
Egilea: Aju Noiz: 2007ko Urriaren 21a, 20:52:15
Ahal den gauza gehien sartuta  :msn-wink Ongi etorri
Izenburua: Re: Chihiroren bidaia
Egilea: jonnydbz Noiz: 2007ko Urriaren 22a, 17:48:51
Ba herenegun pentsatu nuen: "Peli hau ona dela esaten dute, foroan galdetu behar dut ea norbaitek duen." Bizitzaren misterioak  :xD Euskara dakarren bitartean dena ondo iruditzen zait.

Bide batez, ongi etorri, berria zarelakoan nago eta :thumbsup

PD: beste neska bat foroan, hau animatzen ari da :vueltasss

:behikorri
Izenburua: Re: Chihiroren bidaia
Egilea: Kiogo Noiz: 2007ko Urriaren 25a, 16:27:07
Milesker ongi etorriagatik!

Ripeoa egina daukat, audioa euskara-gaztelania-japoniera eta subtituluak euskaraz. Bihar edo etzi saiatuko naiz igotzen, eta ea hurrengo astean AUPA ETXEBESTE! pelia jartzen deten.
Izenburua: Er: Chihiroren bidaia
Egilea: jonnydbz Noiz: 2011ko Irailaren 05a, 19:05:37
Interesgarria izan daiteke gauzak hobeto ulertzeko:

http://www.kirainet.com/el-viaje-de-chihiro/
Izenburua: Er: Chihiroren bidaia
Egilea: Ronbin Noiz: 2011ko Irailaren 05a, 19:44:03
Nahiago dut beste hau
http://www.cinecutre.com/index.php?modulo=portada&opc=2&id=1035&seccion=2
Izenburua: Er: Chihiroren bidaia
Egilea: jonnydbz Noiz: 2011ko Irailaren 05a, 23:01:16
Jajaja, nahiko ona, baina azkenean astuna egiten da.