Euskal Encodings

Admin Txokoa => Admin txokoa => Zakarrontzia => Gaiaren sortzailea: Arsenicum Noiz: 2007ko Azaroaren 13a, 12:10:38

Izenburua: Conan Detektibea - Abestiaren Letra
Egilea: Arsenicum Noiz: 2007ko Azaroaren 13a, 12:10:38
 Youtuben tipo batek galdetu dau aber norbaitek letra idatzi leiken.

Uste dot holan dala, edo nik behintzat holan ulertu dot:

ze ote bizitza
amets habia
non ote da egia
keinu argia

negarra begietan
beldur ikara
irria ezpainetan
izar distira

Haizeak darama lorez lore
tximeleta eztia
Jo zapala gogorka
pozez kantuz bor borka

gau beltzaren ostetik
hona egu argia
esku garbietan da
egiaren begira
bihotz taupadetan da
hondar haitzen lorratza
auzi guztien giltza
egia da nagusi
egia da nagusi beti


http://www.youtube.com/watch?v=8-HgVx5bEMU
Izenburua: Re: Abestiaren Letra
Egilea: Kiogo Noiz: 2007ko Azaroaren 13a, 16:18:51
Nik ere horrela dela uste det, gauza bat izan ezik, 3. parrafoan:

Haizeak darama lorez lore
tximeleta eztia

Ze iruditzen?
Izenburua: Re: Abestiaren Letra
Egilea: Neriel Noiz: 2007ko Azaroaren 14a, 15:18:21
 :xD  OOOO!!! Mil esker letra jartzeagatik!!! :hail :hail
Hala ere, pare bat gauza:
- Niri ere "eztia" esaten duela iruditzen zait
- 3. lerroan "irria" ordez "egia" ulertzen diot nik.
Oi entzuten diot nik, ea zer pentsatzen dezuen.
Mil esker berriz ere :king
Izenburua: Er: Abestiaren Letra
Egilea: Balin69 Noiz: 2009ko Maiatzaren 30a, 13:42:55
Aupa!

Egia esan ez diot inoiz opening-eko letrari kasu handirik egin, baina hemengoa irakurrita "akats" bat topatu dut:

esku garbietan da
egiaren begia

Hau da, nik "begia" ulertzen dut, ez "begira". Baliteke erraturik egotea ni neu...