Goenatxo II.ak 213 kiloko berun kubikoarekin marka berria ezarri du
Sei minutu azpitik bi altxaldi egitea lortu du azkoitiarrak
San Andres jaietan murgildurik daude azkoitiarrak eta festa eta jai giroaren artean, kirolarentzat ere izan da tartea. Hala nola, Goenatxo II.a harrijasotzaile azkoitiarrak, 213 kiloko berun kubikoarekin marka berria ezarri du bere herriko plazan. Sei minutu azpian, bi altxaldi egitea lortu du kirolari azkoitiarrak.