Ez dakit hau den galdera egiteko toki egokiena, baina jakin nahi nuen ea baten batek ezagutzen duen programaren bat avi edo mpeg formatuko bideoak ipodean erreproduzitu daitekeen mp4-kora pasatzeko. Olentzerok ekarri dit ( :lol) eta ez dut ebaluazioko bertsiorik baino topatu, gainerakoak ordaindu behar dira... :bye1
Nik nahi baduzu azal diezazuket, baina MP4 horietako bat gai da 640x480 eresoluzioko bideoak irakurtzeko? Beti izan dut horrelako zalantza. Normalean bideo horietarako 320x240 izan behar dira, eta nahiko kalitate txarreko bideoak gainera, ez dakit nik egiten ditudan erak balioko duen. Hori bai, aldez aurretik diotsut, denbora pilla eramango dizu, sekula pentsatuko zenuena baino gehiago :lol
Ba azal badezakezu eskertuko dizut, nahiz eta ez dakidan gero egingo dudan ala ez. Hala ere, nik uste tamaina ez dela arazo izango, jeitsi dut bideoren bat edo beste mp4an eta ez da horren gaizki ere ikusten...
Aipamenaren egilea: Aju Noiz: 2007ko Abenduaren 25a, 17:30:46
Hori bai, aldez aurretik diotsut, denbora pilla eramango dizu, sekula pentsatuko zenuena baino gehiago :lol
Ikaratzen hasia naiz... :xD
Jaitsi hemendik (http://x264.nl)
meGUI eta
ffdshow programak, eta hemendik (http://sourceforge.net/project/showfiles.php?group_id=57023)
Avisynth programa, 2.5.6 bertsioa, ze hurrengoek frame grisak sartzen dizkiete mp4ei amaieran eta itsusi geratzen da.
Instalatu guztiak eta abiarazi meGUI, honekin konprimatuko baita. Hasieran 35 aktualizazio inguru topatuko dizkizu, jaitsi guztiak. Kontuz azken 3 aktualizazioekin, ematen du blokeatu egiten dela programa, baina leiho bat zabaltzen dizu meGUIren leihoaren azpian (ez dakit hori zuzendu duten ala ez baina jende asko jausten zen, neu barne). Leihoetako aukerak konfigurazio perfilak dira, hartu guztiak eta eman aceptar.
Demagun dbz1.avi izeneko bideoa konprimatu nahi dudala, eta D:\ helbidean daukala.
Zabaldu block de notasa, eta idatzi hau:
AipatuAVISource("D:\dbz1.avi")
LanczosResize(320,240)
Komilla eta guzti. Eta orain gorde ezazu nahi duzun izenarekin, baina ADI, .txt izan beharrean, jarriozu .avs. Adibide honetarako, demagun dbz.avs deitu diodala
Sekula ez dut avi bat konprimitu, beraz ez nago ziur AVISource hori ondo ibiliko zaizun ala ez, eta ea Avisynthek dakarren ala ez filtro hori. Egokiena teorian horixe da, baina ez badabil, ondoko hau fijo dabillela:
AipatuDirectShowSource("D:\dbz1.avi")
LanczosResize(320,240)
Nik ahal dela DirectShowSource hori ebitatzea gomendatzen dizut, hilabetean erotuta eduki nauelako frameak galtzen direlako (txorrada ematen du, baina kapituloren bat sinkronizatu behar baduzu audioren batekin, esango didazu zelako garrantzia daukan :lol)
LanczosResize(320,240) hori erresoluzioz aldatzeko da, mp4 aparatu horietarako erresoluzio normalena baita. Gainera, izan kontuan 4 aldiz pixel gutxiago dagoela 640x480tik 320x240ra, eta hori konpresio denboran asko igarriko dela.
Orain meGUIren menu nagusian
Avisynth script dakarren lekuan, 3 puntuen botoian klikatu eta dbz.avs aukeratzen dut, eta leiho bat zabalduko zaizu bideoarekin. Ez egin kasurik ze ez da behar.
Codec dakarren lekuan, aukeratu x264, eta alboko
file formatean, mp4. Video profileren konboan, lehen onartu ditugun perfilak agertuko dira. Oso onak dira, ez molestatu datuak aldatzen (asko jota bitratea), ze hor mota guztietako bideoentzako perfilak daude.
Zein perfil hartu? Ba hori ya ez dakit... sekula ez dut horrelako bideorik konprimitu, baina HQrekin hasten diren perfiletarainoko edozeinekin ondo joango delakoan nago (HQ horiek ya kriston bideoak egiteko dira, denbora gehiegi eta ez duzu apreziatuko mp4 aparatuan, ez du merezi). Bitratea ere ez dakit nolakoa beharko duten... Aldatu nahi badiezu,
Video profileren eskuinean dagoen
Configi eman eta aldatu zenbakia.
Erabaki duzunean perfila, eman
Enqueueri konpresio lana gordetzeko. Orain bideo hori konprimitzeko agindua gordeta dago, eta zuk hasteko agindua eman artean gordeta egongo da. Gainera, bideo bat baino gehiago konprimatu nahi badituzu, prozesu guztia egin dezakezu beste bideoekin ere, eta horrela zeuk nahi haina bideo jar ditzakezu batera konprimitzen.
Konprimatzeko, zoaz
Enqueue pesta?ara, eta han ikusiko dituzu almazenatu dituzun lan guztiak zain. Hasteko, eman
Starti
Uf, honekin aski izango delakoan nago. Zalantzaren bat badaukazu, galdetu
Nik ipod video-a daukat, eta Winavi erabiltzen dut. Oso erreza da erabiltzeko eta azkar pasatzen ditu bideoak. Espero dut zuri balio izatea.
Azkenean ez bat eta ez bestea, winaviaren serialarekin arazoak izan ditut eta "A-one iPod PSP 3GP Video Converter" erabili dut, benetan errexa erabiltzeko. Hala ere, mila esker azalpenengatik, eta batez ere Aju holako pazientziarekin idazteagatik! :xD Eskerrak metodo laburragoa topatu dudan! :bye1