Kuadrillakoentzat foro bat zabaldu daitekeela proposatu didate. Foro hau bezalako bat adibidez. Portatilean AppServ paketea instalatuta daukat eta bertan jarri dut SMF 1.1.4 foroa. Ibili badabil, baina azken pausua (hosting batean jarri) bete baino lehen, gauza batzuk ikasi nahi nituzke.
Adibidez, nola egiten dira kategoria pribatuak?? Pentsatu dut gai batzuk publiko jarri daitezkeela, baina beste gauza batzuk ezin dira edozeinek ikusteko moduan jarri, suposatzen dut ulertzen duzuela zein kasu izan daitezkeen :xD
Beste gauza bat ere jakin nahi nuke, ea foro hau nola egin zenuten. Hau da, nik AppServ erabiliz jarri dut (Apache, PHP MySql eta phpMyAdmin batera dakarrelako), baina agian zuek beste modu baten egin duzue. Ni bezala egin baduzue, esaidazue, ze phpMyAdminentzat beste galdera bat daukat.
Ta azkenik, badakizue librezalen edo beste nonbait euskaratzen hasi diren?? Nork daki, agian lagundu dezaket edo... (ikusiko dugu :embarrassedd )
PD: fororako beste itxura polit bat eman nahi diot ere (defektuzko hau oso ikusita daukat eta :xD), ezagutzen duzue besteren bat ondo gelditzen dena?? Hau sin más, ze garrantzitsuena foro jartzea da.
Foro hau beste pertsona batek emana da :xD Hau hemengo inork ez du hasieratu 0tik :xD phpbb zen izatez.
Baimenena bai diezazuket: Foro bat sortzen duzunean, foroen kudeaketako permisosen daude baimenak. Ikusten dituzu hemengo Bihurkorra eta horrelako multzoak? Ba dauden horrelako multzo guztiak agertuko zaizkizu, eta alboan lauki bat balidatu edo ez aukeratzeko, eta segun zein multzori ematen diozun, multzo horretako jendeak sartu ahal izango du edo ez (noski, Admina da beti edonorako baimena daukan bakarra).
Eta... ze itxura emango zenioke foroari ba? Interesgarria bada, ikusiko dugu :smoke Zuri gorri eta berdearekin interesgarria litzake :smoke Berderik ez badarama ere... (Athletic :xD). Lasai realzaleok, brometan nabil :xD
Nik duela hilabete batzuk ireki nuen bat eta oso erraza da, pausoak jarraitu besterik ez da egin behar. Hasieran zuk bezala AppServ erabili nuen ordenagailuan probatzeko eta gauzak nola dioazen ikusitakoan, zerbitzari batera igo eta pauso bereberak eginez ireki nuen.
Aipamenaren egilea: jonnydbz Noiz: 2007ko Abenduaren 29a, 20:18:32
Ta azkenik, badakizue librezalen edo beste nonbait euskaratzen hasi diren?? Nork daki, agian lagundu dezaket edo... (ikusiko dugu :embarrassedd )
Foro hori irekitzearen arrazoia foroa euskararatzen nenbilela zen eta online jarri nuen, jendeak akatsak aurkitu eta hauek zuzentzeko. Eta hala egin nuen, gehienbat
Darkoren laguntzarekin, baina inoiz ez genuen foro hau euskararatu :cryy. Ea aurrerago zerbait egiten dugun.
Hala ere, ez dago guztia euskararatua, erabiltzaile arruntek ikusten dutena bakarrik.
Foroa ikusi nahi baduzu, hemen (http://foroa.awardspace.com/) duzu.
Aipamenaren egilea: jonnydbz Noiz: 2007ko Abenduaren 29a, 20:18:32
PD: fororako beste itxura polit bat eman nahi diot ere (defektuzko hau oso ikusita daukat eta ), ezagutzen duzue besteren bat ondo gelditzen dena?? Hau sin m?s, ze garrantzitsuena foro jartzea da.
Itxurak aldatzeko web ofizialeko atal honetako (http://custom.simplemachines.org/themes/) edo beste honetako (http://padexx.de/knowhow/SMF_Themes.html) itxurak erabil ditzakezu.
Ostras, Default modern hori ez dago batere txarto...
FHarlock theme http://custom.simplemachines.org/themes/index.php?lemma=426
EDIT: ez da nekatzen, beste bat dauka http://custom.simplemachines.org/themes/index.php?lemma=9
Aipamenaren egilea: Aju Noiz: 2007ko Abenduaren 29a, 21:50:40
FHarlock theme http://custom.simplemachines.org/themes/index.php?lemma=426
EDIT: ez da nekatzen, beste bat dauka http://custom.simplemachines.org/themes/index.php?lemma=9
Abatarrarengatik badiozu, ez du zertan bera izan :xD, foroak defektuz ekartzen dituenetariko bat dela uste dut.
3-4 theme berri daude jarrita, zeuen perfiletik jar dezakezue. Goiburu bat beharko da horiek jartzeko :xD
Ez dakit itxura aldatzeko asmoa dagoen, baina theme bila ibili naiz eta gehien gustatu zaizkidanak hauek dira, hala ere hauetako batzuei ikonoak aldatuko nizkieke: 1 (http://smf-1x.themebot.org/?theme=158), 2 (http://smf-1x.themebot.org/?theme=2), 3 (http://smf-1x.themebot.org/index.php?theme=151), 4 (http://smf-1x.themebot.org/?theme=55), 5 (http://smf-1x.themebot.org/index.php?theme=144), 6 (http://smf-1x.themebot.org/index.php?theme=112)
Aipamenaren egilea: Aju Noiz: 2007ko Abenduaren 29a, 22:06:09
Goiburu bat beharko da horiek jartzeko :xD
Ea baten bat animatzen den. Ni zerbait egiten saiatuko nintzateke, baina eztakit nondik hasi; inspirazio falta. Hala ere, zerbait egiten badut, abisatuko dizuet.
Nitzako 6 horretatik 4a bakarrik da ona, 6a be salabatzen da. Baie 3 hori benetan itsusia da. Gustu kontuak.
Egia esan 3. hori ez da polita, baina aurkitu ditudan beste batzuekin konparatuta pasablea da. Benetan gauza oso itsusiak aurkitu ditut eta agian horregatik izango da.
Niri gehien 1.a eta azkena gustatzen zaizkit, besteak pasableak.
Nik aukeratzekotan 5.a :xD Azkanean defaulta izango da onena, eta default moderna aukeratzeko moduan, defaultaz aspertuta dagoen jendearentzat :xD
Niri gehien Black Rain, baina Goiburu bat behar du, taulak luzeegiak dira alboetatik, "respuesta" eta botoi horiek ez dira laukien barruan agertzen (testu hutsak bezala ikusten dira), nuevo irudia testu bezala agertzen da, ez da errektangulua... Ta ya kriston akojonoa ematen dit kodean ikututako gauzak probatzea
EDIT: Ta badaezpada backup bat ateratzea bururatu zait, eta Black Rain honetan descargar botoia ez da agertzen :blink
Ikusten dut themeen gaia asko gustatu zaizuela :xD, baina lehenengo gauza garrantzitsuetara pasa behar naiz. Lehenik eta behin, instalatu dudana ingelesez dago, ta gazteleraz jartzeko ze arraio egin behar dut???
Aipamenaren egilea: Aju Noiz: 2007ko Abenduaren 29a, 20:50:58
Baimenena bai diezazuket: Foro bat sortzen duzunean, foroen kudeaketako permisosen daude baimenak. Ikusten dituzu hemengo Bihurkorra eta horrelako multzoak? Ba dauden horrelako multzo guztiak agertuko zaizkizu, eta alboan lauki bat balidatu edo ez aukeratzeko, eta segun zein multzori ematen diozun, multzo horretako jendeak sartu ahal izango du edo ez (noski, Admina da beti edonorako baimena daukan bakarra).
Ingelesez dagoena esango dizut. Goiko "ADMIN" botoian eman ondoren, "Admistration center"-era sartzen naiz eta bertan "Permissions"-i ematen diot. Bertan horrelako taula bat ikusten dut:
Name | | Members | | Permissions | | Modify |
Guests | | n/a | | 5 | | Modify |
Regular members | | 1 | | 5 | | Modify |
Administrator | | 1 | | (all) | | |
Global moderator | | 0 | | 44 | | Modify |
Moderator | | n/a | | 24 | | Modify |
Eta gero 3 aukera:
Apply pre-defined permissions profile: [4 aukera]
Set permissions like this group: [4 aukera]
[Add permission...] [(Select a permision)]
<-- azken honetan aukera pila bat daudeBaina hauekin nola sortu talde berri bat?? Oso galduta nago... :embarrassedd
Eta kategoria berria sortzean nola esleitu talde bakar bati?? Inon ez dut ikusten aukera hau. Adibidez Guest batek Kategoria jakin bat ikus ez dezan, "Pribatua" kategoria adibidez. Pribatua honetan "Kuadrillakoak" bakarrik sartzeako izango litzateke.
Baimenak 2 norantzetan eman ahal dira, talde bat foro baterako, edo foro bati hainbat talderako.
(http://img257.imageshack.us/img257/1470/taldekami0.th.png) (http://img257.imageshack.us/my.php?image=taldekami0.png)
Begiratu ezkerrera, hor ikusten baita non nagoen: Admin+Permisos
Goian pesta?a batzuk daude, eta hor daukazu aukeratzeko ea taldeen aukerak edo subforoenak modifikatu nahi dituzun. Goiko irudia taldeekikoa da (Permisos por Grupo de usuarios)
Kategoria bakoitzak bere modificar aukera dauka, eta hor barruan eman diezaiokezu nahi dituzun aukerak. Konturatzen bazara, hemen moderatzaile faltsua dago sortuta, foroak berak dakarrenari gauza batzuk ezin zaizkiolako aldatu, eta beharrezkoa zen aldatzea (3. aldiz ahazten zaidala ya zergatia). Irakurri aukerak guztiak banan-banan eta komeni zaizkizunak aktibatu/desaktibatu
Subforoena (Permisos por Foro)
(http://img186.imageshack.us/img186/7552/subforoekikott0.th.png) (http://img186.imageshack.us/my.php?image=subforoekikott0.png)
Baimenak aldatzeko, eman subforoaren izenaren gainean eta bere aukerak agertuko zaizkizu. Batzutan local dago negritaz, eta beste batzutan global, localak noizbait modifikatuak izan direlako daude negritaz (uste dut horregatik dala).
Orokorraren gainean klikatu eta hau zabalduko da
(http://img167.imageshack.us/img167/9256/orokorbarruanux8.th.png) (http://img167.imageshack.us/my.php?image=orokorbarruanux8.png)
Tienen acceso hori balidatu/desbalidatu.
Talde berria sortzeko
(http://img169.imageshack.us/img169/7889/taldeberriahz0.th.png) (http://img169.imageshack.us/my.php?image=taldeberriahz0.png)
Begiratu eskuinean zein aukera den. Irudian ikusten duzun bezala, 2 mota daude, kategorikoa eta post kantitatearena. Agregar fororekin sortu.
Bueno, ez dakit askorako balioko dizun ze argi-argi ikusten diren gauzak besterik ez dizkizut esan, seguruena ingeles daukazulako egongo zara galduta, ze erraza da.
Mila esker Aju, bihar froga batzuk egingo ditut eta komentatuko dizkizut.
Themeen inguruan, ba 4.a gustatu zait, baina mezu berrien "nuevo" botoia gaizki dabil (botoia ez da agertzen, testua baizik). Baina 6.a gehiago gustatu zait, baina honek beste arazo bat dauka, scroll horizontala dauka... pena bat, agian bigarren bertsioan konpontzen da. Begira ibili naiz eta hauek jeitsi ditut etxean probak egiteko: BlackRainV.2 (http://custom.simplemachines.org/themes/index.php?lemma=348), Blaze (http://custom.simplemachines.org/themes/index.php?lemma=414), Egad's Gold Night 2.2 (http://custom.simplemachines.org/themes/index.php?lemma=293) eta Mystic Jade (http://custom.simplemachines.org/themes/index.php?lemma=367).
PD: Aju, 1. eta 3. kapturak berdinak dira, nahiz eta izen ezberdina eduki :xD
Pff, a saber zertan nenbilen, orain ondo daude jarrita
Beno, jarri ditut gaztelerazko paketeak (guztira 4 Spanish, Spanish-utf8, Spanish ES eta Spanish ES-utf8, baina ez dakit ze ezberdintasun dagoen batetik bestera...) eta orain bai, taldeak egiteko eta baimenak ezartzea oso errexa dela konturatu naiz :xD. Hala ere ez dakit zergatik oso pantaila ezberdinak agertzen zaizkit, baina hori ez da garrantzitsua.
Beste phpMyAdmini buruzko galderari (http://aokromes.clanogre.net/smf/index.php?topic=1153.0) ea norbait erantzuteko gai den.
Eta orain foroa tuneatzen jarraituko dut. Oraingoan emoticonen asuntoa. Jakingo duzuenez defektuzko emoticonak oso zatarrak dira, hemen dauden batzuk jarri nahi ditut. Saiatu nahiz, baina ez dut gauza honik lortu. Smeily karpetan beste bat sortu dut probazko emotikonekin. Gero Admin bezala nagoela smeily talde berria sortu dut eta talde hau jarri dut defektuzko moduan. Hala ere ez du ezertarako balio izan ze testu moduan agertzen dira mezu bat idaztean. Lehen zeudenen izenekin...
En fin, ea laguntzen didazuen.