Euskal Encodings

Admin Txokoa => Admin txokoa => Zakarrontzia => Gaiaren sortzailea: barraplaust Noiz: 2008ko Urtarrilaren 02a, 15:45:33

Izenburua: Foroak.com sortu dute
Egilea: barraplaust Noiz: 2008ko Urtarrilaren 02a, 15:45:33
Euskarazko foroak sortzeko tresna berri bat sortu dute: http://www.argia.com/albistea.php?id=30306
                                                                           www.foroak.com
Izenburua: Re: Foroak.com sortu dute
Egilea: Aju Noiz: 2008ko Urtarrilaren 02a, 16:13:24
Joder, ia dena dago eginda ya. Ea horrek jendea animatzen duen gehiago egitera.

Limiteak aipatzen dira? Ze asko abusatzen bada...
Izenburua: Re: Foroak.com sortu dute
Egilea: jonnydbz Noiz: 2008ko Urtarrilaren 02a, 16:44:24
Zabaldun ikusi dut. Laguntzat foroa horrekin zabaltzeko asmoa daukat. Baina lehengo administratzaile bezala ze baimen ditudan galdetu diet, ea taldeak sortu ditzakedan, azpi-foro pribatuak egin... Ea erantzun positiboa daukadan, pila bat poztuko nintzateke :vueltasss
Izenburua: Re: Foroak.com sortu dute
Egilea: Arsenicum Noiz: 2008ko Urtarrilaren 02a, 16:58:21

Bai bai, zuk edozer egiteko baimena daukazu, argazkiak eta fitxetegiak bertan kargatzea izan ezik. Hau da, ez dekozu FTP-rako baimenik baina foroko kontrol osoa administratzaileak deko.

Azpiforoak sortu ahal dozuz, eta danetarik egin. Ezkutatuta dagozen azpiforoak... nahi dozuna. Foroan banner bat igotzeko eurei abisua emon behar dakie. Foroan arazoren bat euki ezkero be, eurek lagunduko dotzue. Holango beste web batzuk aurkitu dotaz nik dala gitxi baie euskeraz ez.

PHPBB2an egin da, euskeraz dagoen bakarra dela uste dutelako. Interesgarria izango zen Belebeltzek bere foro honetarako (SMF) bere euskarapena pasatzen badie edo. Igual eurek perfekzionatuko deurie eta foro honetan ondo ibiliko da. (Aurrekoan arazoak egon ziren hemen kargatzerakoan ta oin bildurra dekogu berriz kargatzeko).
Izenburua: Re: Foroak.com sortu dute
Egilea: MikelEiza Noiz: 2008ko Urtarrilaren 02a, 17:10:31
Aipamenaren egilea: Arsenicum  Noiz: 2008ko Urtarrilaren 02a, 16:58:21
PHPBB2an egin da, euskeraz dagoen bakarra dela uste dutelako. Interesgarria izango zen Belebeltzek bere foro honetarako (SMF) bere euskarapena pasatzen badie edo. Igual eurek perfekzionatuko deurie eta foro honetan ondo ibiliko da. (Aurrekoan arazoak egon ziren hemen kargatzerakoan ta oin bildurra dekogu berriz kargatzeko).

Nik euskararatutakoa ez dago osorik. Erabiltzaile arruntek ikusten dutena bakarrik dago euskaraz; hau da administrazio ia osoa gazteleraz dago.

Aurrekoan egon ziren arazoak ez al ziren izan, hide modulua jartzerakoan? Hor kriston hanka sartzea egin nuen, ez bainuen kontutan izan euskarazko paketea oraindik instalatu gabe zenutela eta kriston arazoa sortu nuen. Hizkuntza kargatzerakoan ez dut uste arazorik egongo denik, baina badaezpada zerbitzaria uzten digunari abisatu beharko zaio zerbait gertatuz gero, foroa lehengo moduan jartzeko. Nahi baduzu lehendabizi beste foro berri batetan probatu eta gero jarri hemen.
Izenburua: Re: Foroak.com sortu dute
Egilea: Arsenicum Noiz: 2008ko Urtarrilaren 02a, 17:40:33

Pasatu emailetik edo holan paketea. Estilo honetako beste foro baten probak ingo dotaz.
Izenburua: Re: Foroak.com sortu dute
Egilea: jonnydbz Noiz: 2008ko Urtarrilaren 03a, 01:08:31
Azkenean bertan ireki dot foroa xD, buru hauste gutxiago.

PD: agian niri ere euskerazko pakete hori interesatzen zait...
Izenburua: Re: Foroak.com sortu dute
Egilea: MikelEiza Noiz: 2008ko Urtarrilaren 03a, 10:11:04
Bart pasatu nion Arsenicumi paketea eta egindako probak ondo baldin badoaz, zuri ere pasatuko dizut. Ea Arsenicumek zer dioen.
Izenburua: Re: Foroak.com sortu dute
Egilea: Arsenicum Noiz: 2008ko Urtarrilaren 03a, 15:40:34

Foro honetan in dot proba ta ez da kargatzen, baie italiarragaz be in dot proba ta ez dabil bez. Bietan errore bardina emoten deu. Foroaren gauza izango da. Egunen baten "formateo" antzekoren bat in beharko dako.
Izenburua: Re: Foroak.com sortu dute
Egilea: jonnydbz Noiz: 2008ko Urtarrilaren 05a, 13:48:08
Ale, foroak.com (http://www.foroak.com/) domeinua astebeterako hartu zuten ala??

edit: itzuli da jada.
Izenburua: Re: Foroak.com sortu dute
Egilea: C4GTA Noiz: 2008ko Apirilaren 19a, 03:17:39
Nik foro bat egina dut euskaraz. ikusi nahi baduzue nire sinadurari click besterik ez duzue egin behar. ta ez da foroak.com-en  eginda beste leku batean egin nuen ni. aio