(http://img250.imageshack.us/img250/8454/harrijasotzetxapelketaliy9.th.jpg) (http://img250.imageshack.us/my.php?image=harrijasotzetxapelketaliy9.jpg)
Loiun txapelketa bat dago antolatuta, momentu honetako 4 harrijasotzailerik onenekin, sarrera dohainik izango da, eta seguru ikuskizuna apartekoa izango dala....
Azkanean ez datortzuez Perurena aita-seme konpetitiboak
Perurena aita semeak berunik ez dekien harriak ez badauz, ez doaz inora.
Heldu da eguna! Nahi deuenak badaki!! Nik bideokamara eroango dot grabetako.
Nahiko interesgarri egon da gaurko txapelketa.
Ostolazari suertatu dako lehenengo altxatzea, bere ostean Izeta III aritu da, Aimar Irigoien 3. eta azkenekoa harria jasoten Izeta II ibili da. Lehenengo 125 Kg-ko Zilindro zaharragaz aritu direz 5 minitutan eta emaitzak honek:
Ostolaza II: 34 Jasoaldi
Izeta III: 32 Jasoaldi
Irigoien: 39 Jasoaldi
Izeta II: 33 Jasoaldi
Aimarrek euki deuen dana emon deu lehenengo txandan eta erabakita itxi deu txapelketa, edo...?
Bigarren txanda, beste 5 minitu 125 Kg-ko Kubikoagaz:
Ostolaza II: 25 Jasoaldi eta Guztira 59
Izeta III: 20 Jasoaldi eta guztira 52
Irigoien: 23 Jasoaldi eta guztira 62. Pajarak emon dotzo eta uztekotan egon da. Txapelketa eskuen euki deu eta huts handie egin deu.
Bardindu ezkero, lege berrian arabera, Pisu Gitxien dekon harrijasotzaileak irabazten deu txapelketa. Aimarrek 118 Kg-ko pisua euki deu eta Izeta II-ak 96,5 Kg. Beraz, Izeta II-ak irabazteko 29 altxaldi egin behar zeituzen eta 29 egin deituz. Guztira 62, Aimarregaz berdindu eta pisuagaitik irabazi.
Azken segundurarte emozioa egon da gaurko Txapelketan.