Euskal Encodings

Admin Txokoa => Admin txokoa => Zakarrontzia => Gaiaren sortzailea: Taichisan Noiz: 2008ko Apirilaren 12a, 22:47:24

Izenburua: Etb1ekfilme berri ta interesgarria osteguna 17rako
Egilea: Taichisan Noiz: 2008ko Apirilaren 12a, 22:47:24
Aupa lagunok, datorren asteko ostegunean(17-04-08) lehen aldiz telebistan estreinatuko dan filme bat eukiko dogu esklusibaz euskaraz azkenik, ez dakit titulua ezaguna bazaizue: "Ilunetako Basoa(Bosque de Sombras)", baino esaten badizuen Koldo Serrak zuzendu duela flimea( nire komiki irakaslea zena getxoko kultur etxean^^) eta besteak beste Gary Oldman, Aitana Sanchez Gijon eta Kandido Uranga direla aktore protagonistak ya igual gauza aldatzen da.

Ba jakin dezazuen, ostegunean gaueko 22ak aldera "Ilunetako Basoa" filmea euskaraz emitituko dute.

P.d:eitbko madarikatuak! beti euskara izorratzen zeren filmearen dvdan euskara ekarri behar zuen ta beti etbk dirua nahi duenez bere bikoizketengatik ez zuten azkenik bikoizketa sartu, TA JAKINDA ZUZENDARIA GETXOTARRA DELA, MADARIKATU ALENAK! :protest
Izenburua: Re: Etb1ekfilme berri ta interesgarria osteguna 17rako
Egilea: baronluigi Noiz: 2008ko Apirilaren 13a, 00:50:47
Ez hori bakarrik. Gidoiaren arabera, filmeko esaldi batzuek euskaraz egon behar zuten izatez. Baina erdarako bertsioan ez zutenez euskeratu, eszena ulergaitz bihurtu zen xD
Izenburua: Re: Etb1ekfilme berri ta interesgarria osteguna 17rako
Egilea: getxoztarra Noiz: 2008ko Apirilaren 14a, 16:17:02
Ta zeri buruz doa filmea ba?
Izenburua: Re: Etb1ekfilme berri ta interesgarria osteguna 17rako
Egilea: baronluigi Noiz: 2008ko Apirilaren 15a, 09:25:29
Aipamenaren egilea: getxoztarra  Noiz: 2008ko Apirilaren 14a, 16:17:02
Ta zeri buruz doa filmea ba?

70-ko hamarkadan ingeles batzuk euskal herriko mendietan galdutako herrixka batera iristen dira. Bertan, txabola batean giltzapeturik, munstro bat bezala tratatua den neskatxa bat dago. Hauek bera askatzen saiatzen dira, baina herritarrek ez diete berearekin ateratzen utziko-
Izenburua: Re: Etb1ekfilme berri ta interesgarria osteguna 17rako
Egilea: getxoztarra Noiz: 2008ko Apirilaren 15a, 15:34:09
mmm interesgarria emoten dau. Euskaldunek egurra emango diete atzerritarrei, ezta? jejeje
Izenburua: Re: Etb1ekfilme berri ta interesgarria osteguna 17rako
Egilea: getxoztarra Noiz: 2008ko Apirilaren 15a, 15:35:51
Txarrena ezin izango dotela osorik ikusi ta osorik ez ikustekota hobe beste baterako ustea.