Euskal Encodings

Admin Txokoa => Admin txokoa => Zakarrontzia => Gaiaren sortzailea: Taichisan Noiz: 2008ko Maiatzaren 09a, 16:54:04

Izenburua: Salmentarako DVD filme gehiago EUSKARAZ
Egilea: Taichisan Noiz: 2008ko Maiatzaren 09a, 16:54:04
Aupa lagunok, zer moduz zabiltzate?

Ni berri onak dakarkizuet DVD ta Euskararen arloan.

CASSANDRA`S DREAM, Retratos de una obsesion eta MR.Brooks hilabete honetan kaleratuko dira Euskarazko audioa barne darametela(lehenengo bial tristar pictures eta hirugarrena Manga films), eta sekulako sorpresa izan dena, LA BRUJULA DORADA(tristar) baita ere euskarazko bikoizketa darama, hau ekainaren 18an kaleratuko da.

Laster jarri egingo det euskaraz eskuratu dezakegun material guztia dvdn.

Azkenik esan behar dizuet HEROIeko fan guztiei Abuztuan aterako dela 2.denboraldiko digipack.a baita ere Euskarazko bikoizketagaz.

Ondo izan!
Izenburua: Re: Salmentarako DVD filme gehiago EUSKARAZ
Egilea: baronluigi Noiz: 2008ko Maiatzaren 09a, 17:28:44
Euskal bikoizketa berpizten ari da dirudienez ^^
Izenburua: Re: Salmentarako DVD filme gehiago EUSKARAZ
Egilea: Neriel Noiz: 2008ko Maiatzaren 09a, 17:52:04
Berri bikaina, ea euskal bikoizketa gehiago egiten dituzten :thumbsup
Izenburua: Re: Salmentarako DVD filme gehiago EUSKARAZ
Egilea: Akerbeltz Noiz: 2008ko Maiatzaren 09a, 18:23:27
Albiste ezin onagoak honeek!!!!

Ez jat politikan sartzea askorik gustatzen, are gitxiago euskera erdian badago, baina esan beharra daukat hau ez litzatekeela lortuko Aralar alderdiari esker izan ez balitz, honek presionatu baitzuen EAJ alderdia aurrekontuetan diru-sarrera bat euskerazko bikoizketetara bideratzeko.

Horregaitik ba nire eskerrik beroenak alderdi honetako kideei!!
Izenburua: Re: Salmentarako DVD filme gehiago EUSKARAZ
Egilea: darko Noiz: 2008ko Maiatzaren 09a, 18:54:32
Ez nekien hori Akerbeltz, baina orain arte behintzat INORK ez du orokorrean euskara benetan bultzatu (alderdiengatik esaten dut).

Albistea, dudarik gabe oso ona da.
Izenburua: Re: Salmentarako DVD filme gehiago EUSKARAZ
Egilea: Kiogo Noiz: 2008ko Maiatzaren 10a, 16:02:21
Ba kriston notizia! Eskertzekoa da euskal itzulpena horrelako pelikuletan ikustea. (Eta baita serieetan, gero telebistan emititzen ez badute ere... :undecidedd)

Hori bai, oraindik nahiko flojo dago euskal bikoizketaren asuntoa, bai pelikuletan eta baita beste arlotan... (ze bestela ez genituzke mangak hemen itzuli beharko!) :xD
Izenburua: Re: Salmentarako DVD filme gehiago EUSKARAZ
Egilea: C4GTA Noiz: 2008ko Maiatzaren 12a, 02:51:40
albiste oso ona benetan. asko pozten nahiz hemendik aurrera filmak euskeraz entzuten oitzen asten garen ala ere ni nahiko nuke hemengo produkzioak egitea. Aio Euskaraz bertokoak :drunk