Euskal Encodings

Admin Txokoa => Admin txokoa => Zakarrontzia => Gaiaren sortzailea: Akerbeltz Noiz: 2008ko Ekainaren 04a, 17:13:08

Izenburua: Telesail berria udarako
Egilea: Akerbeltz Noiz: 2008ko Ekainaren 04a, 17:13:08
ETB-ren web orriaren arabera telesail barri bat estreinatuko dabe udan etb1-en, "Traveler" izenekoa. Ekintza terrorista baten errua leporatzen deutsien hiru gazte unibertsitariren ingurukoa da.

Yotutuben bideo batzuk ikusi dodaz (http://www.youtube.com/watch?v=iz4CaSb39rE)  eta itxura ona dauka. Ikusi beharko gero zelakoa dan.

8 atalez osotuta dago. Hasieran 13 kapitulu egitekotan ziran baina azkenean bertan behera geratu zan. Irakurri dodanagaitik emoten dau ikusle faltagatik amaitu barik itzi ebela seriea, beraz badirudi erdizka itziko gaituela ez dagoelako bigarren denboraldia grabatzeko asmorik.

Horregatik, telesailaren asmatzaileak argitzeke geratu ziran gaiei erantzun emon eutsen bere blogean (http://community.tvguide.com/blog/Celebrity-Blogs/Davids-Traveler-Blog/800048619).

Horrela ba, euskarazko telesaila izango dugu udan, bai, baina irakurritakoak irakurrita emoten dau orain be produktu herrena emongo deuskula etb-k euskaldunoi, inoiz ikusiko ez dogun amaieraren zain itziko gaituen telesaila, alegia.
Izenburua: Re: Telesail berria udarako
Egilea: darko Noiz: 2008ko Ekainaren 04a, 18:42:25
EiTBren erosketak

Gaztelaniaz: Heroes, jaungoikoak jakingo du zenbat ordainduta
Euskaraz: bukatu gabeko telesail baten inork nahi ez dituen 8 atal, merkealdietan erositakoak

Karramarroak ere hobeto ibiltzen dira.
Izenburua: Re: Telesail berria udarako
Egilea: Taichisan Noiz: 2008ko Ekainaren 04a, 19:31:37
Eskerrik asko berriarengatik Akerbeltz, dena den ni baniekien honen berri, orain dela 2 hilabete edo bikoizketetan jardun bait zuten Irusoinen, orduan udarako programatuta dago, perfekto orduan ,beste telesail baten Releasea martxanXD
Izenburua: Re: Telesail berria udarako
Egilea: jonnydbz Noiz: 2008ko Ekainaren 04a, 19:51:55
Amaierarik ez duela jakinda erosi zuten??? Hauek bai potrohandiak...
Izenburua: Re: Telesail berria udarako
Egilea: Aju Noiz: 2008ko Ekainaren 04a, 20:44:33
Jonny, ez dakit zergatik harritzen zaren... 14 urte daramatzate amaigabeko beste serie batekin eta.
Izenburua: Re: Telesail berria udarako
Egilea: baronluigi Noiz: 2008ko Ekainaren 04a, 21:54:58
Aipamenaren egilea: Aju  Noiz: 2008ko Ekainaren 04a, 20:44:33
Jonny, ez dakit zergatik harritzen zaren... 14 urte daramatzate amaigabeko beste serie batekin eta.

Bai, baina hori "produccion propia" da XD

Ta beno, amaierarik gabeko beste serie batzuk ere erosi dituzte, ONE PIECE adibidez XDDD
Izenburua: Re: Telesail berria udarako
Egilea: jonnydbz Noiz: 2008ko Ekainaren 04a, 22:12:22
Asuntoa atal gehiago egin behar ez direla da, etorkizunik gabekoa, Fly erostea bezala da... :bleh
Izenburua: Re: Telesail berria udarako
Egilea: Aju Noiz: 2008ko Ekainaren 04a, 22:19:38
Aipamenaren egilea: jonnydbz  Noiz: 2008ko Ekainaren 04a, 22:12:22
Asuntoa atal gehiago egin behar ez direla da, etorkizunik gabekoa, Fly erostea bezala da... :bleh
Ahal duzunean pasa zaitez nire etxetik, pu?ala kentzeko :xD