Wikipediako Dragoi Bola Zko artikulua nabarmendu egin dute, eta orain azalean agertzen da!!
http://eu.wikipedia.org/wiki/Azala
Ta nola nabarmentzen dira? Botazio masiboa egingo dugu mantentzeko XD
Aipamenaren egilea: Aju Noiz: 2008ko Abuztuaren 19a, 13:06:26
Ta nola nabarmentzen dira? Botazio masiboa egingo dugu mantentzeko XD
Asteko artikulu bat nabarmentzen dute XDD. Artikuluak nabarmentzeko modukoa izan behar du (luzea, ona...) eta gero norbaitek proposatu egin behar du, Bozketan irabazten badu, nabarmendutako artikulua izango da ordutik aurrera (baina azalean astebeterako bakarrik).
Igartzen da oporretan gaudela, ze hau izan zen bozkaketa:
Dragoi Bola Z: 3 bozka
Copyleft: 2 bozka
Bakterio: 2 bozka
Eta pertsona bakoitzak 4 aukera ditzake... xD
Gainera orain ohartu naiz manga (http://eu.wikipedia.org/wiki/Manga) artikulua ere nabarmenduta dagoela. Autagai bezala Akira Toriyama (http://eu.wikipedia.org/wiki/Akira_Toriyama) agertzen da. Aurrerago Dragoi Bola (http://eu.wikipedia.org/wiki/Dragoi_Bola) eta Dragoi Bola (animea) (http://eu.wikipedia.org/wiki/Dragoi_Bola_(animea)) ere autagai bezala proposatu daitezke