Laster laster, nire iturri ofizialek diote ETB3 urriak 10ean emititzen hasiko direla, adi egon zaitezte TDT dekozuenok!!
Ondo, ondo. Ia emisioan kalitatea ona dan. Ze etb1 eta etb2rena.... azkeneko hileetan desastrea. Batez be ekainan.
Ea zer berri ekartzen duten, edo zer zahar xD
Ni orain diruz ondo nabil, grabagailu bat erosteko aukera ona da, baina klaro, ikusita kapturadorari atera diodan errendimendua... Joder, ETBk estaldurako espektroan Lekeitioren estaldura mierda hutsa dela agertzen da! Alboko herri galdu guarroek ere gehiago daukate! Ez dakit merezi didan, noizean behin probatzen dut ea nola dagoen eta katxondeo hutsa da, egun batean potentzia maximora iristen da eta beste batzutan irudi puta bat ere ez da ikusten...
Aipamenaren egilea: Aju Noiz: 2008ko Irailaren 06a, 01:46:10
Ni orain diruz ondo nabil, grabagailu bat erosteko aukera ona da, baina klaro, ikusita kapturadorari atera diodan errendimendua... Joder, ETBk estaldurako espektroan Lekeitioren estaldura mierda hutsa dela agertzen da! Alboko herri galdu guarroek ere gehiago daukate! Ez dakit merezi didan, noizean behin probatzen dut ea nola dagoen eta katxondeo hutsa da, egun batean potentzia maximora iristen da eta beste batzutan irudi puta bat ere ez da ikusten...
Kontuz.... :meparto:
Kaixo,
Duela gutxi erosi genuen diska gogordun DVDa, eta TDT sarrera duena. Horren bidez TDT ikusten hasi gara, zoritxarrez Nafarroan ez omen da ETB ikusiko oraingoz, Nafar Gobernuak baimena eman harte eta horretarako diotenez "beste komunitateetako" telebistak ikustea baimenduko dira baldin eta Nafar komunitatearen izaera onartzen badute eta bla bla bla...
Beraz oraingoz, ez etb1, ez etb2 ez 3, ezertxo ere ez. Teletienda kate mordoa eta betiko espainolak... ezer berririk ez. Zorionez hemendik deskargatu ahal izango ditugu euskarazko filmak! Aupa Euskal Encodings :biggrin:
Kauen la puta, hurrengo hauteskundeetan eman egurra horiei e :smiley_1140:
Je je, ez al dago modurik TDT pirateatzeko?
ETB telebista analogikoa ikusteko, bere garaian bonoak salduz etab. antena 'pirata' jarri zen Ezkaba mendian. TDTarekin ezin al da ezer egin?
Bestela ETB Sat ??? Baina bakoitza bere parabolikoarekin ???
Orain aste batzuk proposamen bat luzatu zuten autonomikek, kate hauek estatu osoan ikusteko aukera eskatuz. Hala ere, kate pribatuek kontra egin zuten, azkenean ez dakit zertan gelditu zen. Dena den, nire ustez lehenago edo beranduago pirateatuko da.
Nafarroan badaukazue euskaltel?? Hortik ikus dezakezue hasiera batean, euskalteli oso ondo etorriko zaio apagoia, jende ezjakina bertara pasako delako, eta kontua ziur asko luzatuko dela. Bitartean ea presioa eginez gero daukazuen gobernu mierda horri... :smiley_1140: Nafarroaren izaera onartzea eskatzen dutela? Nahiko paletoa naiz gai honekin, baina euskara ez dator Nafarroako erresumako garaitik?
Lingua Navarrorumean ari gara idazten hemen (hala deitu zioten erromatarrek). Baina UPNren "Nafarroaren izaera" izaera espainola eta euskaldunen kontrakoa denez, nafarrentzat gauzak ilun ikusten ditut ETB ikusteko. Ea hau aldatzen den.
norbaitek daki zein izango den programazioa
:holas:
Urriaren 7a da, eta oraindik ez dakigu zer emango duten ETB-3n...