Euskal Encodings

Admin Txokoa => Admin txokoa => Zakarrontzia => Gaiaren sortzailea: darko Noiz: 2008ko Urriaren 29a, 18:19:44

Izenburua: Rajoy Atheticekoa eta Macua PPkoa?
Egilea: darko Noiz: 2008ko Urriaren 29a, 18:19:44
(http://img388.imageshack.us/my.php?image=rajoymd3.jpg)

Esanguratsua iruditu zait argazki hauxe.

Duela gutxi Macuak ongietorri beroa egin dio PPko liderrari eta lehendakaritzarako hautagaiari. Kamiseta eder bat (Petronorren irudirik gabea) oparitu dio jokalari guztien sinadurekin. Argazkian, denak poz-pozik.

[spoiler] :meparto: :meparto: :meparto: :meparto: :meparto: :meparto: :meparto:[/spoiler]
Izenburua: Er: Rajoy Atheticekoa eta Macua PPkoa?
Egilea: Aju Noiz: 2008ko Urriaren 29a, 20:33:46
Aspaldion kontraesan askotxo ikusten nabil. Realekoen partetik PPkoa, (ez diot hari honengatik, hau entzun behar izan ditudan 1000 gauzetako bat da, eta tristea da kategoria ezberdinetan egonda ere bakean ez uztea,), eta espa?olitoen partetik Athletic batasunoena dela (http://www.elpais.com/articulo/deportes/Athletic/radicaliza/elpepudep/20081023elpepidep_10/Tes). Berri biak atera dira aste berdinean. Batenbatek azalduko dit nola jaten den hau? Hau kontraesana, ez? Bakoitzak nahi duen moduan enfokatzen ditu gauzak, errealekoak desagertzear daude eta izkinetatik dabiltza negarrez, % handi bat oraindik Zigicen zain dagoelarik, eta nolabait euren penak ahazteko besteen arazoekin pozten saiatzen dira, eta espa?olitoek, Extremaduran extremadurako jendearekin bakarrik dabilen talde bat balego goraipatu egingo lukete, baina euskaldunak garenez, ba badakigu zer dagoen...

Ah, 12k sinatu zuten, eta ez 25ek. 2 sinadura bakarrik identifikatu nituen, Balenziaga (nondik ote dator hau, eta ze selekziorekin jokatu ote du orain arte... merke atera da dena den), eta I?igo Velezenak izan ziren. Ziur Koikilik ez zuela sinatu.

Ez dakit Macua entrenatzen aritu den ala ez, ba?a tipo honek denbora gutxian kriston etsai pila egin ditu, ez Badiolak beste, ba?a hortxe dabiltza. Ea zenbat irauten duen. Diru kontuan behintzat nahiko ondo dabil gestionatzen, gauzak diren bestean.

Baina Macua eta Athletic ez dituzu zertan gauza bera bezala hartu, ala Reala Badiolaren berdina da? Diputazioak Realari X euro eman zizkion Gipuzkoako talde txikien artean banatzeko, eta Reala INOREN DIRU HORI gastatu egin zuen, eta zorretan dago orain, eta gainera diputazioari ez desagertzeko laguntza eskatzeko aurpegia dauka. Zer diozu, ekintza horren egilea Badiola ala Reala dela pentsatzea nahi duzu? Athletic sozioena da, Macua kudeatzen dagoena da, Badiola hori baino zerbait gehiago da.
Izenburua: Er: Rajoy Atheticekoa eta Macua PPkoa?
Egilea: darko Noiz: 2008ko Urriaren 29a, 21:30:21
Jode Aju, ez haserretu, txantxa bat zen eta XD Nik inoren kontra egin al nuen Badiolaren Madrileko txapinak jarri zenituenean?

Uste nuen (ez dakit seguru) jokalariek norentzat zen jakin gabe sinatu zutela. Eta badakit Macua ez dela Athletic, baina bai bere ordezkaria. Eta hamaikagarren aldiz, Badiola ez da nire gustukoa eta ez diot ezer ere sinesten.

Ez dut uste Reala desagertuko denik, baina hala suertatzen bada ni ez naiz hilko. Agian Athletic jaisten bada asko hil egingo dira edo...

Norbait mindu bada (ez zen nire asmoa, barre egiteko zen), agian Macuarekin mindu beharko luke eta ez nirekin.
Izenburua: Er: Rajoy Atheticekoa eta Macua PPkoa?
Egilea: Aju Noiz: 2008ko Urriaren 29a, 21:54:02
Badakizu hori golpe bajua dela... Athletic sakratua da!
Izenburua: Er: Rajoy Atheticekoa eta Macua PPkoa?
Egilea: Aju Noiz: 2008ko Urriaren 29a, 22:56:29
Beno, ikusita horrelako hari bat zabaldu eta aspaldiko partez irabazi dugula (ederra egutegia), nigatik zabaldu nahi haina e
Izenburua: Er: Rajoy Atheticekoa eta Macua PPkoa?
Egilea: Arsenicum Noiz: 2008ko Urriaren 29a, 23:33:45

Ni ointxe etorri naz San Mamesetik, eta Herri nortekoak  "Macua pepero se te ha visto el plumero" eta "Macua espa?ol" egon direz abestuten. :biggrin:
Izenburua: Er: Rajoy Atheticekoa eta Macua PPkoa?
Egilea: Aju Noiz: 2008ko Urriaren 29a, 23:40:46
Aipamenaren egilea: Arsenicum  Noiz: 2008ko Urriaren 29a, 23:33:45

Ni ointxe etorri naz San Mamesetik, eta Herri nortekoak  "Macua pepero se te ha visto el plumero" eta "Macua espa?ol" egon direz abestuten. :biggrin:
Honek Lamikiz be ona egingo dau denpora gitxian, ojo, ezta normala zelan bere terkedadeagatik tontamentean etsaiak egiten dabezen.
Izenburua: Er: Rajoy Atheticekoa eta Macua PPkoa?
Egilea: jonnydbz Noiz: 2008ko Urriaren 30a, 08:43:18
Ikusi zelako majoa dirudien Rajoi irribarre egiten duenean, jajaja, ez benetan, barre egitean jartzen duen inuzente aurpegia ikustean barrezka hasten naiz bati xD
Izenburua: Er: Rajoy Atheticekoa eta Macua PPkoa?
Egilea: Aju Noiz: 2008ko Urriaren 30a, 22:48:18
Lotsagarria da alderdi bateko buru batek bonobusa zer den ez jakitea :meparto: Ez, ya benetan, personajearena egiten saiatu eta Zapatero "gaizki" utzi nahi horrekin anormal baten pare geratu zen bonobusenarekin.
Izenburua: Er: Rajoy Atheticekoa eta Macua PPkoa?
Egilea: Aju Noiz: 2008ko Urriaren 31a, 13:17:41
Kuriosoa da nola berriro erasotzen diguten gai berdinarekin, ea krisiak aldizkari puta hori kiebrara eramaten duen. (http://blogs.periodistadigital.com/politica.php/2008/10/30/proetarras-athletic-bilbao-abertzale-san) Portadan Armando ere agertzen da, ta nik ez dut radikal moduan ikusten e :meparto: Yeste ere ez dakit nik ba...
Izenburua: Er: Rajoy Atheticekoa eta Macua PPkoa?
Egilea: AKET Noiz: 2008ko Urriaren 31a, 13:45:25
Aipamenaren egilea: darko  Noiz: 2008ko Urriaren 29a, 18:19:44
(http://img388.imageshack.us/my.php?image=rajoymd3.jpg)

Esanguratsua iruditu zait argazki hauxe.

Duela gutxi Macuak ongietorri beroa egin dio PPko liderrari eta lehendakaritzarako hautagaiari. Kamiseta eder bat (Petronorren irudirik gabea) oparitu dio jokalari guztien sinadurekin. Argazkian, denak poz-pozik.

[spoiler] :meparto: :meparto: :meparto: :meparto: :meparto: :meparto: :meparto:[/spoiler]

Ez dut uste athleiceko jokalariek guztora sinatuko zutenik jakinda ppro batentzat zela.
Izenburua: Er: Rajoy Atheticekoa eta Macua PPkoa?
Egilea: Aju Noiz: 2008ko Urriaren 31a, 14:31:41
Aipamenaren egilea: AKET  Noiz: 2008ko Urriaren 31a, 13:45:25
Aipamenaren egilea: darko  Noiz: 2008ko Urriaren 29a, 18:19:44
(http://img388.imageshack.us/my.php?image=rajoymd3.jpg)

Esanguratsua iruditu zait argazki hauxe.

Duela gutxi Macuak ongietorri beroa egin dio PPko liderrari eta lehendakaritzarako hautagaiari. Kamiseta eder bat (Petronorren irudirik gabea) oparitu dio jokalari guztien sinadurekin. Argazkian, denak poz-pozik.

[spoiler] :meparto: :meparto: :meparto: :meparto: :meparto: :meparto: :meparto:[/spoiler]

Ez dut uste athleiceko jokalariek guztora sinatuko zutenik jakinda ppro batentzat zela.
Jeje, ba pare batekin neure zalantzak dauzkat e, baina ezin diot ezer aurpegiratu ze nire gustuko jokalaria da.