Euskal Encodings

Admin Txokoa => Admin txokoa => Zakarrontzia => Gaiaren sortzailea: gorri Noiz: 2009ko Urtarrilaren 17a, 17:47:41

Izenburua: Beste batek hasitako gai bat aldatzea, edo berria sortzea?
Egilea: gorri Noiz: 2009ko Urtarrilaren 17a, 17:47:41
Aupa, Heroiak seriearen bigarren denboraldia ripeatu dut DVDtik, lehenago lehenengo denboraldiarekin egin zenuten ezaugarriekin (euskara, katalana eta ingelesa, XVid, 720x408...) eta forora igo nahiko nituzke. Baina Heroiak foroan jada badago gai bat bigarren denboraldiarena, Akerbeltz-ek sortuta, lehen hiru atalen euskarazko azpitituluen estekekin. Eta ez dakit nola egin: gai hori aldatu (ziurrenik ezingo da egin ere) edo nik neuk sortu beste gai bat...
Izenburua: Er: Beste batek hasitako gai bat aldatzea, edo berria sortzea?
Egilea: Aju Noiz: 2009ko Urtarrilaren 17a, 22:51:32
Epa gorri :holas: Ba aber, nik uste dut onena hari berri bat zabaltzea izango dela, tituluan jar ezazu (gorriren bertsioa) edo halako zerbait, ezberdin ditzagun. Eta jar iezaiozu Akerbeltzi harian ea lanak bateratu nahi dituzuen edo. Erosoena hasieratik horixe egitea da, baina errespetuagatik ez dut hori egin nahi, eta nahiago dut bera izatea erabakitzen duena. Gero bere erantzunaren arabera batuko ditugu edo ez.

Eskerrik asko zure lanagatik.
Izenburua: Er: Beste batek hasitako gai bat aldatzea, edo berria sortzea?
Egilea: gorri Noiz: 2009ko Urtarrilaren 18a, 10:05:24
Ados ba, horrela egingo dut, mila esker!