Windows-en DVD batetik filmak erauzteko edo ripeatzeko, Format Factory erabili daiteke. Freeware oso txukuna, eta gainera orain euskaraz dago.
Hemendik lor daiteke: http://www.formatoz.com/download.html
Informazio apur bat euskaratzailearen webgunean.
http://alexgabi.blogspot.com/2009/03/format-factory-euskaraz.html (http://alexgabi.blogspot.com/2009/03/format-factory-euskaraz.html)
Erabiltzeko, sartu Dvd bat eta Format Factoryko ezkerreko menuan aukeratu Dvd-tik Bideora aukera. Dvd-a irakurtzeko eskatu, eta fitxategi zerrenda bat agertuko da, beheko irudian bezala. Normalean, luzeena-edo izango da filma, gainerakoak extrak edo trailerrak izan daitezke.
Formatuan aukeratu avi, eta kalitatean ertaina edo handia. Azpitituluen alorrean, None edo hutsa aukeratu, bestela irudian beste hizkuntza bateko letrak agertuko zaizkizu, eta ez da hori kontua, irudiari euskarazko hitzak gero jartzea baizik. Konbertitu sakatu ondoren, luze hartu dezake prozesuak, beraz, lasai lan egiten utzi ordenagailuari.
Horra pantaila irudi bat prozesu hori ilustratzen duena:
http://www.argazkiak.org/photo/format-factory-dvdtik-bi/ (http://www.argazkiak.org/photo/format-factory-dvdtik-bi/)