Euskal Encodings

Admin Txokoa => Admin txokoa => Zakarrontzia => Gaiaren sortzailea: getxoztarra Noiz: 2009ko Apirilaren 20a, 13:18:39

Inkesta
Galdera: Pilotak arinegiak edo astunegiak dira?
Aukera 1: Arinegiak boto: 2
Aukera 2: Egokiak boto: 0
Aukera 3: Astunegiak boto: 0
Izenburua: Material egokia?
Egilea: getxoztarra Noiz: 2009ko Apirilaren 20a, 13:18:39
Azken aldian asko berbatzen dabiz oingo pilotak exageratuegiak direla edo Aimar agertzen danean txapelketa baten, bere pilotak astiro eta astunegiak direla. Piloten polemika hau betidanik egon da, ba?a aspaldian areagotzen dabilela dirudi, ETB eta Fronton TV-ko komentaristak ia beti aipatzen dabe ta.
Kontutan izanda Asegarceko pilotari izarra Aimar Olaizola dala (pilota astun eta astiroak gustatzen jakoz) eta Aspeko izarra Irujo (pilota oso arinak gustatzen jakoz) dala, ez dirudi ados jarriko direnik enpresak materialen polemika hau amaitzeko.

Zuek zer uste dozue?
Izenburua: Er: Material egokia?
Egilea: Arsenicum Noiz: 2009ko Apirilaren 24a, 12:59:32

Niretzako esku pilotan jolasteko material egokia, 7tik pasetan ez dana da. Gaurko materiala erremonterantza doa, azkenean 50 metroko frontoietan jolastu beharko da edo ez dakit. Material honegaz, Titin be pasak iten hasi da!

Pelota egokienak aukeratzen deituzena, Olaizola II da. Askok bote gitxiegikoa dala esaten deurie, baie guzurre da. 4a pasetan badeu, ez da bote gitxiegikoa.