Euskal Encodings

Admin Txokoa => Admin txokoa => Zakarrontzia => Gaiaren sortzailea: jonnydbz Noiz: 2009ko Uztailaren 08a, 23:40:29

Izenburua: MKV bati audioak kendu
Egilea: jonnydbz Noiz: 2009ko Uztailaren 08a, 23:40:29
Gauza da audio kate pila bat duten MKV batzuk jeitsi ditudala, eta asko pisatzen dute. Planteatzen ari naiz grabatzeko audioak kentzea, ea horrela gutxiago okupatzen duten. Hau nola egiten den badakizue?

Eskerrik asko!!

:holas:
Izenburua: Er: MKV bati audioak kendu
Egilea: Aju Noiz: 2009ko Uztailaren 08a, 23:54:34
Virtualdubmod inoiz erabili duzu? Eske berdin-berdin egiten da.
Izenburua: Er: MKV bati audioak kendu
Egilea: jonnydbz Noiz: 2009ko Uztailaren 09a, 00:43:14
Noizbait erabili dut, baina bideo bateko 5 segundu ateratzeko, eta aspaldi izan zen. Hala ere, bideoa x264 kodekarekin badago ere balio du?
Izenburua: Er: MKV bati audioak kendu
Egilea: Aju Noiz: 2009ko Uztailaren 09a, 01:01:44
Baaaa... gogoratzen zara hasieran DBZ x264ekin hasi nintzela egiten AVIan? Ta bazebilen, asike suposatzen dut MKVn egonagatik ere ibiliko dela. Arazoak ematen dituena eta avisynthekin zabaldu behar dena .mp4 izaten da, ez dakit bideotakoren bat izango den ala ez.

Zabaldu eta joan Audio+Audio Streamsera, eta audioen zerrenda bat agertuko da. Audio bakoitzari bi bider klik emanda gainean tatxatu egiten dira, hau da, kendu egiten dira. Tatxa itzazu kentzeko guztiak eta gero eman OK. Orain bideoa gordetzea falta da, File+Save As eman, aukeratu zein luzapen nahi duzun (avi, ogm, mkv), eta behetik dagoen "Video Mode"ren konboan aukeratu Direct Stream Copy, bideoa ez konprimitzen hasteko. Ta listo.
Izenburua: Er: MKV bati audioak kendu
Egilea: jonnydbz Noiz: 2009ko Abuztuaren 26a, 18:54:08
Fitxategia zabaltzean kaskatu egiten du...

Apur bat googleatuz mkvmerge GUI programa topatu dut, honekin oso erraz eta azkar egiten lan hau. Dragoi Bola Zko 3. peliarekin egin dut eta ia 400 mega kendu ditut; horrela dvd baten 2 pelikula graba daitezke.