Euskal Encodings

Admin Txokoa => Admin txokoa => Zakarrontzia => Gaiaren sortzailea: Aju Noiz: 2009ko Uztailaren 18a, 01:14:47

Izenburua: Photoshopean arazo bat daukat
Egilea: Aju Noiz: 2009ko Uztailaren 18a, 01:14:47
Ea norbaitek laguntzen didan. Badakit desinstalatu eta berriro instalatuta konponduko nukeela, baina guzti hori aurrezteagatik nabil galdezka, badaezpada esaten dut :silba:

Arazoa testua idazten nabilenean daukadanean. Prozesua sinplea da: karratu batekin testu-area aukeratu, idatzi nahi dudan testua idatzi, eta testua onestea. Orain artean, RETURN tekla ematen banuen, hurrengo lerroan kokatzen zitzaidan, baina gaur, ez dakit zergatik (atzipen azkarreko teklaren bat emango nuen), return ematen dudanean, testua onestuko bukatuko banu bezala egiten dit, bukatu egin banu bezala, hau da, ez da hurrengo lerrora joaten eta testu-areatik eta guzti ateratzen zait.

Ez dakit ulertzen didazuen ze gauza kuriosoa da azaltzeko. Ea norbaitek laguntza eman diezakedan.
Izenburua: Er: Photoshopean arazo bat daukat
Egilea: jonnydbz Noiz: 2009ko Uztailaren 18a, 13:44:16
Teorian onartzearena control+return teklekin egiten da. Ez dakit zer esan... ez da control zapalduta egongo nolabait?
Izenburua: Er: Photoshopean arazo bat daukat
Egilea: Aju Noiz: 2009ko Uztailaren 18a, 14:32:58
Aipamenaren egilea: jonnydbz  Noiz: 2009ko Uztailaren 18a, 13:44:16
Teorian onartzearena control+return teklekin egiten da. Ez dakit zer esan... ez da control zapalduta egongo nolabait?
Control+Returnek egiten duena egiten dit return hutsak. Agian atzipen azkarra aldatu dut eta orain Control+Return edo Return egitea berdin daukat. Badakizu atzipen azkarreko botoien menuan non dagoen? Ze hor itsu-itsuan bila hasten banaiz... batek jakin noiz bukatuko dudan.
Izenburua: Er: Photoshopean arazo bat daukat
Egilea: jonnydbz Noiz: 2009ko Uztailaren 19a, 11:42:07
Ideiarik ere ez non egon daitekeen hori... :blink
Izenburua: Er: Photoshopean arazo bat daukat
Egilea: nKo45 Noiz: 2009ko Uztailaren 20a, 10:09:26
probatu shift+return emanez messengerrean horrela da...
Izenburua: Er: Photoshopean arazo bat daukat
Egilea: Aju Noiz: 2009ko Uztailaren 20a, 14:15:57
Horrela ere ez. Desinstalatu egin beharko dut, ze honez gero bukatuta izan behar nuen ya egin behar nuena :meparto: