Euskal Encodings

Admin Txokoa => Admin txokoa => Zakarrontzia => Gaiaren sortzailea: darko Noiz: 2009ko Abuztuaren 24a, 22:34:38

Izenburua: Irudi batzuekin arazo xelebrea
Egilea: darko Noiz: 2009ko Abuztuaren 24a, 22:34:38
Kaixo aspaldiko! :holas:

Arazo bat daukat eta ez dakit normala den: japonierazko manga liburuki batzuk jaitsi ditut eta irudiak, printzipioz, .jpg formatuan daude.

Nire ordenagailuko "Visor de imagenes y fax de Windows" programak arazorik gabe irekitzen ditu.

ACDSee Classic-ek EZ ordea, eta XNView-k ere EZ. Ez zait batere normala iruditzen hau, niretzat oso programa onak direlako. Photoshopen orri bat irekitzen hasten banaiz berriz, EZ du irekitzen eta orri berri bat sortzen dit izen horrekin (orri zuri bat)  :brickwall

http://www.divshare.com/download/8279088-a57 (http://www.divshare.com/download/8279088-a57) Hemen 10 orrialde igo ditut, dena osorik igo beharrean. Norbaitek jaitsi eta berari zer gertatzen zaion probatu al dezake mesedez?
Izenburua: Er: Irudi batzuekin arazo xelebrea
Egilea: jonnydbz Noiz: 2009ko Abuztuaren 25a, 00:55:35
Nik ACDSee 8 daukat eta arazorik gabe zabaltzen dizkit. Niri horrelakorik gertatu izan zaidanean fitxategien izenek karaktere japoniarrak zituztelako zen, baina izena aldatuz gero dena konpontzen zen. Hau ez da zure kasua, beraz, ez dakit zer dela eta dituzun arazoak zabaltzeko :blink
Izenburua: Er: Irudi batzuekin arazo xelebrea
Egilea: Aju Noiz: 2009ko Abuztuaren 25a, 01:00:05
Nik ACDSee 6.0 daukat eta arazorik gabe irekitzen ditut.
Izenburua: Er: Irudi batzuekin arazo xelebrea
Egilea: darko Noiz: 2009ko Abuztuaren 25a, 19:12:48
Eskerrak jonnydbzren pistari. Ez dakit nongo birus arraroren bat ote nuen edo pentsatzen ari nintzen...

Orrien izenek ez zuten karaktere japoniarrik, baina karpetak berak bai :brickwall. Beraz horixe zen dena. Eskerrik asko bioi.
Izenburua: Er: Irudi batzuekin arazo xelebrea
Egilea: Aju Noiz: 2009ko Abuztuaren 25a, 20:04:03
Hori niri Flyrekin pasa zitzaidan :meparto:
Izenburua: Er: Irudi batzuekin arazo xelebrea
Egilea: jonnydbz Noiz: 2009ko Abuztuaren 25a, 20:16:58
Ez da ezer, horretarako gaude-eta.