Beno, norbaitek nostalgia badauka...
Duela denbora mordoa ea youtuben zerbait bazen begiratzea bururatu zitzaidan, eta azken atala aurkitu nuen. Gaur goizean begiratu dut, eta lehen 22 atalak igo dituen erabiltzaile bat dago "Jetmansub" izenekoa. Egia esan, atal guztiak duela 7 hilabete igo zituen, eta harrez gero ez da mugimendurik egon, baina nick horrekin ziur guztia igoko duela.
Lehen bi atalak ikusten egon naiz, eta lotsa eta dena eman dit XD "Ta nik hau ikusten nuen?" pentsatu dut XD Benetan... serie hau bere oroitzapen ona ez izorratzeko ikusi behar ez denetako bat da :meparto: Nik dena den komentatu egiten dizuet, ze nahiz ta ez ikusteko abisatu, beti izaten da norbere begiekin ikusteko gogoa.
Adi bigarren ataleko bigarren zatiko 7:30 inguruan, horizkoa eta zurizkoa airean daudela kablea ikusten da eguzkiaren argiak emanda :meparto: Eta zerutik erortzen daudela kriston fondoa igartzen da, tipoa garbi-garbi ikusten da kalitate onean, eta atzeko paisaia batek daki ze pelikula zaharretatik ateratzen duten, baina koloreak janda dauzka :meparto: :meparto:
Orain baino gauza penagarriagorik badago...ez al zara oroitzen ba ETBe-k botatzen zuen Spiderman Japoniarraz?
Jajaja, oso ona da Jetman hori, agian ikusi egingo ditut dauden atalak xD
Aipamenaren egilea: baronluigi Noiz: 2009ko Irailaren 05a, 11:48:49
Orain baino gauza penagarriagorik badago...ez al zara oroitzen ba ETBe-k botatzen zuen Spiderman Japoniarraz?
Ba ez, ez du gogoratzen eman zutenik, baina youtuben inoiz zeozer ikusi dut eta... :meparto: :meparto: :meparto: Ta euskeraz. Joder, hori da hori kriterioa gauzak erosteko orduan.
Jetman Sentai serieetako lehen telesail japoniarra izan zen etbk exklusiboki erosi zuena, ta egia esan Sentaiak gustoko dugun orok aski daki JETMAN garai horretako telesairik hoberena zela.
Nire iritsi pertsonala jakin nahi baduzue, betidanik nahiago izan nahi ditut Sentai originalak Power rangerrak baino, bale, japoniarrak era oso arraroa daukate antzezteko ta oso "anime"erara, baino istorioa askoz ere mamitxuagoa da beti.
Nik jakin nahi nuke etb3n bere Remember telesailekin segitzen badu, inoiz ez duen berriz Jetman emitituko, niretzat paradisuan egotea balitz litzake hura euskaraz eskuratzea^^. Gainera oroitu egin naiz zeukan bikoizketazXD K2000n egindakoa, Ako(urdina)Eba ojanguren, Ryu(gorria) ez dut ondo gogoratzen, Guy(beltza)Pedro arrieta, Kaori(zuria) alazne erdozia eta horia(ez dut bere izana gogoratzen) joon goiri zanXD bestean ez naiz oroitzenXD
Aipamenaren egilea: Taichisan Noiz: 2009ko Irailaren 05a, 13:47:24
Gainera oroitu egin naiz zeukan bikoizketazXD K2000n egindakoa, Ako(urdina)Eba ojanguren, Ryu(gorria) ez dut ondo gogoratzen, Guy(beltza)Pedro arrieta, Kaori(zuria) alazne erdozia eta horia(ez dut bere izana gogoratzen) joon goiri zanXD bestean ez naiz oroitzenXD
Ni pertsonaia guztienekin gogoratzen naiz.
Gogoratzen dut umetan telebistan edozer jarrita ere, ama alboan bazegoen, gogo onez edo txarrez bazen ere ikusi egiten zuela. Baina Jetmanekin ezin zuen, beti esaten zidan "ba?a zelan ahal dozu ikusi hau?" ta alde egiten zuen XD Aguante ona zeukan amak, baina serie honek gaixorik jartzen zuen. Lortu zuen bakarra izan zen XD
Aipamenaren egilea: Taichisan Noiz: 2009ko Irailaren 05a, 13:47:24
Nire iritsi pertsonala jakin nahi baduzue, betidanik nahiago izan nahi ditut Sentai originalak Power rangerrak baino, bale, japoniarrak era oso arraroa daukate antzezteko ta oso "anime"erara, baino istorioa askoz ere mamitxuagoa da beti.
Eske ez dago konparatzerik bata bestearekin.
Aipamenaren egilea: Aju Noiz: 2009ko Irailaren 05a, 13:01:49
Aipamenaren egilea: baronluigi Noiz: 2009ko Irailaren 05a, 11:48:49
Orain baino gauza penagarriagorik badago...ez al zara oroitzen ba ETBe-k botatzen zuen Spiderman Japoniarraz?
Ba ez, ez du gogoratzen eman zutenik, baina youtuben inoiz zeozer ikusi dut eta... :meparto: :meparto: :meparto: Ta euskeraz. Joder, hori da hori kriterioa gauzak erosteko orduan.
Ba ni atal batetaz behintzat ederki oroitzen naiz. Ez dakit zertaz zihoan, Mari Jane Parkerri bronka botatzen ari zitzaiola bakarrik, Spiderman etorri izan ez balitz hilda egongo zirela esanez eta Peterri koldar eta kakati bat zela leporatuz xD