Euskal Encodings

Admin Txokoa => Admin txokoa => Zakarrontzia => Gaiaren sortzailea: Arsenicum Noiz: 2009ko Irailaren 16a, 18:59:56

Izenburua: Shin Chan-en sortzailea desagertu egin da!
Egilea: Arsenicum Noiz: 2009ko Irailaren 16a, 18:59:56

http://www.elmundo.es/elmundo/2009/09/16/television/1253097227.html (http://www.elmundo.es/elmundo/2009/09/16/television/1253097227.html) ez dakit el mundo oso fidagarria izengo dan, baie hor jartzen deuenaren arabera, Yoshito Usui Japoniako mendiren batera joan zan eta ez da itzuli.
Izenburua: Er: Shin Chan-en sortzailea desagertu egin da!
Egilea: Aju Noiz: 2009ko Irailaren 16a, 19:41:26
Ba ea laster agertzen den.
Izenburua: Er: Shin Chan-en sortzailea desagertu egin da!
Egilea: Arsenicum Noiz: 2009ko Irailaren 16a, 22:37:43

Agian beste pelikularen bat prestatzen ibiliko da. :silba:
Izenburua: Er: Shin Chan-en sortzailea desagertu egin da!
Egilea: jonnydbz Noiz: 2009ko Irailaren 17a, 00:13:13
Goizean irakurri dut meneamen, eta zalantzan egon naiz hemen aipatu edo ez. Berria Ramen para dosen ere agertu zen herenegun: http://ramenparados.blogspot.com/2009/09/yoshito-usui-desaparecido-desde-el.html
Izenburua: Er: Shin Chan-en sortzailea desagertu egin da!
Egilea: Taichisan Noiz: 2009ko Irailaren 17a, 11:09:01
Aipamenaren egilea: Arsenicum  Noiz: 2009ko Irailaren 16a, 22:37:43

Agian beste pelikularen bat prestatzen ibiliko da. :silba:

Yoshito Usuik paso egiten zuen Shinchanen pelikuletaz eta animazioaz, argi eta garbi esan zion Marc Bernaberi elkarrizketa baten. Berak gustuko zuena bere lana zen, ta toeiko langileei uzten zien beti ardurapena.

Nik benetan kezkatuta nago, zeren uste dut mangakarik alaitsuena izan dela beti, oso animatua beti naiz ta japonian gertatzen hari diren mobidak egon. Benetan espero dut sustoa soilik izatea zeren bestela sekulako ukabilkada jasolo luke japonia osoa, baita japoniaz kampo Yoshito Usuiren obra segitzen duen orori...
Izenburua: Er: Shin Chan-en sortzailea desagertu egin da!
Egilea: baronluigi Noiz: 2009ko Irailaren 17a, 11:10:16
Egun hauetan atsekabetuta eta giltzurrunetako minez zegoela entzun dut....espero dut nik pentsatzen dudana ez egitea...
Izenburua: Er: Shin Chan-en sortzailea desagertu egin da!
Egilea: baronluigi Noiz: 2009ko Irailaren 19a, 13:56:59
Yahoo Japan-en arabera, gorpu bat aurkitu omen dute inguruko amildegi batean, Yushitok desagertu zen egunean zeraman arropa berberarekin.
Izenburua: Er: Shin Chan-en sortzailea desagertu egin da!
Egilea: Arsenicum Noiz: 2009ko Irailaren 20a, 14:09:28
Argi egon da, ez zala ondo amaituko kontu hau.
Izenburua: Er: Shin Chan-en sortzailea desagertu egin da!
Egilea: jonnydbz Noiz: 2009ko Irailaren 20a, 14:33:24
Jada web askotan jartzen ari dira:

http://www.misiontokyo.com/index.php?ind=news&op=news_show_single&ide=5110 (http://www.misiontokyo.com/index.php?ind=news&op=news_show_single&ide=5110)

Zer egingo zaio ba...
Izenburua: Er: Shin Chan-en sortzailea desagertu egin da!
Egilea: baronluigi Noiz: 2009ko Irailaren 20a, 16:24:45
Gaur egindako autopsiak zehaztu egin du probabilitatea zena.

http://ramenparados.blogspot.com/2009/09/confirmado-yoshito-usui-ha-fallecido.html (http://ramenparados.blogspot.com/2009/09/confirmado-yoshito-usui-ha-fallecido.html)
Izenburua: Er: Shin Chan-en sortzailea desagertu egin da!
Egilea: Aju Noiz: 2009ko Irailaren 20a, 16:34:11
Pena da ba.
Izenburua: Er: Shin Chan-en sortzailea desagertu egin da!
Egilea: baronluigi Noiz: 2009ko Irailaren 20a, 16:43:55
Bere buruaz beste egin duela ere aieru da (especular)
Izenburua: Er: Shin Chan-en sortzailea desagertu egin da!
Egilea: Taichisan Noiz: 2009ko Irailaren 21a, 00:29:12
Egia esango dizuet...ez dakit zergatik baino desagertu zen egun beretik oso kezkatuta egon naz Usuirengatik, eta gaur goizean jakin dudanean azkenik mendian aurkitutako gorpua Yoshito zela sekulako buelta emon dit bihotsak, negar egitteko gogoa emon dit, ez dakit zergatik ez bait nuen oso ondo esagutzen(soilik planetak shin chanen manga argitaratzen duen Marc Bernaberen elkarrizketan soilik). Dena den ikusita nuen oso japoniar atipikoa zela, asko maite zuela bere obra eta oso pertsona alaia ta humoretsua zela. Baino hau ez nuen sekula espero...Zuizidioa izan ala ez izan ez dugu inoiz jakingo, baino nik, nahiz ta espekulazioak izan, bereaz beste egin duela pentsatzen dut, batez ere aurkitu zuten gorpuak identifikazio bakar bat ere ez zuelako, ez dutelako bere efektu pertsonalik aurkitu, eta senderismoa egitera joan zela esan zielako familiakideei eta gero oso amildegi zorrotz ta latzetan aurkitu zutelako, jakinda oso arriskutsuak direla ta ia ezinezkoa dela haraino heltzea(hori esan zuen behintzat distritu horretako komisarioak).

Baino gauza da Yoshito Usui hil egin dela, eta japoniar ez ezik, mundu guztia gaude lutuan, oso mangaka trebea ta pioneroa galdu bait dugu....Goian bego Yoshito Usui maisu.
Izenburua: Er: Shin Chan-en sortzailea desagertu egin da!
Egilea: Aju Noiz: 2009ko Irailaren 21a, 01:02:28
Ni ezezkorako nago. Egia da bere obra asko gustatzen zitzaiola, eta horregatik, suizidioa izango balitz, premeditatua izango zenez, suposatzen dut mangari bukaera bat marraztuta utziko zuela isilean (bere lana hainbeste gustatzen bazitzaion). Diotenez urte bukaerararteko materiala omen dago, baina bukaerarik ez. Egia da Shin Chani bukaera bat ematea zaila dela atal autokonklusiboak direlako, baina ez dakit, egongo da moduren bat atalen bat marrazteko eta esateko hau azkena da. Horrexegatik bakarrik pentsatzen dut ezetz, baina egia da aurretiaz pentsatutako suizidio baten itxura pixkat daukala.
Izenburua: Er: Shin Chan-en sortzailea desagertu egin da!
Egilea: baronluigi Noiz: 2009ko Irailaren 21a, 01:07:24
Marc bernabek zioenez egun hauetan oso atsekabetuta omen zebilen. Baina horrek ez du ezer esan nahi.
Izenburua: Er: Shin Chan-en sortzailea desagertu egin da!
Egilea: jonnydbz Noiz: 2009ko Irailaren 21a, 01:30:41
Nire ustez mafia japoniarra izan da, Yakuza alegia. Hil egin dute, baina suizidio baten itxura eman diote.

PD: barka, baina ez naiz bat ere sentibera...
Izenburua: Er: Shin Chan-en sortzailea desagertu egin da!
Egilea: baronluigi Noiz: 2009ko Irailaren 21a, 01:36:11
Aipamenaren egilea: jonnydbz  Noiz: 2009ko Irailaren 21a, 01:30:41
Nire ustez mafia japoniarra izan da, Yakuza alegia. Hil egin dute, baina suizidio baten itxura eman diote.

PD: barka, baina ez naiz bat ere sentibera...

Hombre, zuk diozunak zentzua badu...Yakuza askotan utzi du "barregarri" bere komikietan... baina ez dakit ba nik...
Izenburua: Er: Shin Chan-en sortzailea desagertu egin da!
Egilea: darko Noiz: 2009ko Irailaren 22a, 00:24:12
Berria.infon irakurri dut gaur. Dragoi Bola eta One piece bitartean gehien gustatu zaizkidan marrazkiak izan dira Shin Chanenak euskaraz.

Horregatik bakarrik bada ere, goian bego.

PD: Berrian dioenez, familiakoei egun hartan bertan itzuliko zela menditik etxera esan zien. Ez dakit, baina horrek ez du ematen buru-hilketa edo suizidioa.
Izenburua: Er: Shin Chan-en sortzailea desagertu egin da!
Egilea: Arsenicum Noiz: 2009ko Irailaren 22a, 01:14:24

Eztakit, baie batzuk etxean tabako bila doazela esan eta ez direz inoz itzultzen.  :meparto: