Kaixo denoi
Aber, ez dakit hemengo norbaitek FOX katea ikus dezakeen (besteak beste digital+, imagenio ta euskaltel-ekin ikus daitekeen kate bat da). Gauza da, aspaldiko partez "Malcolm in the Middle" telesaia ematen hasi direla asteburuetan eta igande honetan 5. tenporadako 7.kapitulua emititzen dutela. Serie hau aspalditik dago interneten jaisteko, baina kapitulo zehatz hori ez dago, bere garaian inork ez zuelako grabatu, eta eskuragai dagoen audio bakarra latinoa da (edo ingelera, noski). Abisua jarri nuen sharerip-en (hemen (http://www.sharerip.com/forum/index.php?topic=41461.0) zehazki) baina ez didate jaramon handirik egin. Norbaitek grabatu al dezake? Atala igande honetan emango dute, goizeko 9:45etan, eta uste dut igandetik astelehenerako gauean errepikatzen dutela. Programazioa hemen (http://foxtv.es/programacion.php?t=1254607200) ikus dezakezue.
Eskerrik asko
asko sentitzet ba?o nik eztakat grabatzeko baliabiderik
zorte on ta aber norbaitek grabatzeizun!!
Nik ezta ere. Eta uste dut Euskaltelen telebista bidez inork ez daukala hemen.
Nik badekot FOX katea baie ez dekot grabatzeko aukerarik. Sharerip-en kasurik ez badotzue iten... han jende piloa dau. (Ni lehen egunero sartuten nintzen bertan. El Elegido seriea adibidez nik igon nendun beste batzukaz). Probatu dozu Tusseriesen?
Bueno, azkenean ikusi dut tusseries-en (http://www.tusseries.com/index.php?showtopic=12566) ere norbaitek eskatu zuela eta erabiltzaile batek audioa lortu ta bideo amerikarrarekin muntaia bat egin zuela. Momentu hontan jaisten ari naiz :)