Euskal Encodings

Admin Txokoa => Admin txokoa => Zakarrontzia => Gaiaren sortzailea: Taichisan Noiz: 2009ko Urriaren 13a, 01:10:38

Izenburua: Fikzio telesailak etb3n astean zehar
Egilea: Taichisan Noiz: 2009ko Urriaren 13a, 01:10:38
Aupa lagunok, badakit lehendik ere albistea zabaldu nuela,baino azkenean badaukagu astelehenetik ostiralera emitituko dituzten telesailen zerrenda:

Astelehena: JUSTIZIA
Asteartea: HEROIAK 3.DENBORALDIA
Asteazkena: DR. WHO 3.DENBORALDIA
Osteguna: BONEKICKERS [spoiler]http://www.seriesadictos.com/2007/08/30/bone-kickers-lo-nuevo-de-bbc/[/spoiler]
Ostirala: TRAVELLER

Ta uste dut ez dudala ezer uzten telesaileri buruz, bueno esan telesail guztiak 23:00 emititzen direla eta beremisioa dutela 3:00ak aldera.

Besterik gabe, aio!!
Izenburua: Er: Fikzio telesailak etb3n astean zehar
Egilea: jonnydbz Noiz: 2009ko Urriaren 13a, 11:31:18
Ba nik Heroiak grabatuko nuke, baina ETB3n denez ezin dut :brickwall :serie1_wall:
Izenburua: Er: Fikzio telesailak etb3n astean zehar
Egilea: Arsenicum Noiz: 2009ko Urriaren 13a, 23:43:38

Heroiak telesaila amaitu barri da ointxe eta bertsio orijinala + euskerazko azpitituluakaz izen da.
Izenburua: Er: Fikzio telesailak etb3n astean zehar
Egilea: jonnydbz Noiz: 2009ko Urriaren 13a, 23:55:27
 :blink
Izenburua: Er: Fikzio telesailak etb3n astean zehar
Egilea: Taichisan Noiz: 2009ko Urriaren 14a, 00:07:24
Ba beitu nondik azkenean susmoak egiazkoak ziren, ikusi dut nik ere bai, bertsio originala azpitituluekaz, ez dakit nola ez zaien aurpegia lotsarengatik jausten benetan, ezer esanik ez dauka uko egiten diotela Heroiak gehiago bikoizteari, eta egia esan guri bereziki sekulako errespetu falta deritzo....ezer esateko besterik ez dakat. ;tximuzoro
Izenburua: Er: Fikzio telesailak etb3n astean zehar
Egilea: jonnydbz Noiz: 2009ko Urriaren 14a, 00:23:11
Badakit alferrikako galdera dela, baina 2. audiorik zuen begiratuko zenuten ziur ezta?
Izenburua: Er: Fikzio telesailak etb3n astean zehar
Egilea: Taichisan Noiz: 2009ko Urriaren 14a, 02:30:33
Aipamenaren egilea: jonnydbz  Noiz: 2009ko Urriaren 14a, 00:23:11
Badakit alferrikako galdera dela, baina 2. audiorik zuen begiratuko zenuten ziur ezta?

Azpitituluak denontzat denean zihur egon ez dagoela dualik.

Horrez gainera Traveller kendu egin dute programaziotik?? ya empezamos! :manifa:
Izenburua: Er: Fikzio telesailak etb3n astean zehar
Egilea: Arsenicum Noiz: 2009ko Urriaren 14a, 11:18:00
Aipamenaren egilea: jonnydbz  Noiz: 2009ko Urriaren 14a, 00:23:11
Badakit alferrikako galdera dela, baina 2. audiorik zuen begiratuko zenuten ziur ezta?

Nik begiratu dot eta audio bakarra egon da, edo biek bardinek ziren.
Izenburua: Er: Fikzio telesailak etb3n astean zehar
Egilea: Taichisan Noiz: 2009ko Urriaren 16a, 13:53:53
Nik benetan flipatu egiten dudala etbrekin, egunero gehiago flipatzen det, enserio....

BONE KICKERS telesail berria ere azpititulatuta emititu dute, ez bikoizketarik ez ezer,....ta nik galdetzen dut:

Jada ez dute ezer ostiarik bikoiztuko ala?? soilik marrazki bizidunak ta kitto ala? zeren PSOE egotea etb maneiatzen euskal bikoizketari uko egitea bada eta inbertsio eza, jun daitezela popatik hartzera betiko, hori bai dela eta faxismo hutsa!! :smiley_1140:
Izenburua: Er: Fikzio telesailak etb3n astean zehar
Egilea: Aju Noiz: 2009ko Urriaren 16a, 15:20:06
Oraintxe irakurri dut egunkarian PSOE, PP, PNV eta EA izan direla parlamentuan emisioak azpititulatuta emateko eskaria egin dutenak, eta antza denez 1988an ETBk azpititulatutako emisioak emango zituela hitzartu zuen eta paso egiten egon da.
Izenburua: Er: Fikzio telesailak etb3n astean zehar
Egilea: jonnydbz Noiz: 2009ko Urriaren 16a, 16:13:27
Nire uste apalean, gauzak bertsio originalean eta azpidatziekin emititzea ez dago gaizki.

Hala ere, aurretik bikoiztuta egotea eta gero azpidatziekin bakarrik emititzea... kriston txapuza da. Hau Heroiaken kasua da, orain arte euskeraz ikusi ditut lehen bi denboraldiak eta orain paso egin behar dut aspidatziekin ikusteaz, gazteleraz ikusiko dut eta kitto.

Gero azpidatzien kontuarekin gauzak hobeto egin daitezke, serie berri bat edo film batzurekin. Bertsio originalen gau bat egin dezakete astean behin, asteartetan adibidez. Gazteei zuzenduriko filmak horrela emititzea ondo legoke. Horrela zein arrera izan duten ikus zitekeen eta ez de porrazo bi serie azpidatziekin sartu...

Eta benetan gauzak ondo-ondo egin nahi badute, ingelesezko azpidatziak ere sartu beharko lukete.

Baina bueno, krisian gaude eta aitzakia ederra da dirua aurrezteko, gero legezkoak ez diren beste gauza batzutan xautu egiten dute...