Euskal Encodings

Admin Txokoa => Admin txokoa => Zakarrontzia => Gaiaren sortzailea: Taichisan Noiz: 2009ko Abenduaren 26a, 16:24:45

Izenburua: Material guztia dudan disko gogor externoa zapuzten hasi zait
Egilea: Taichisan Noiz: 2009ko Abenduaren 26a, 16:24:45
Aupa lagunok, ba badirudi gaurkoan disko gogorragaz arazoak eukitzen hasi naizela, kasualitatez euskal encoding material guztia sartuta dudana ahin zuzen ere, sahiatuko naiz den dena ateratzen baino porseakaso esango dizuet zerbait galtzen badut... gazteleraz esaten den bezela "una de cal y otra de arena", hauek bai komeriak...
Izenburua: Re: Material guztia dudan disko gogor externoa zapuzten hasi zait
Egilea: jonnydbz Noiz: 2009ko Abenduaren 27a, 13:25:28
Niri gertatu zitzaidan. Hoberena disko horretatik beste batera gauzak kopiatzea da, hau da, bideoak ikusteko adibidez ez erabili, ze erabiltzen duzun heinean gehiago izorratzen joango da. PC barruan baduzu, deskonektatzea gomendatzen dizut.
Izenburua: Re: Material guztia dudan disko gogor externoa zapuzten hasi zait
Egilea: baronluigi Noiz: 2009ko Abenduaren 28a, 14:13:28
Askotan entzun dut USB memoriak (Disko gogorrak, Pendrive-ak, SD eta Micro SD txartelak) denbora luzez ordenagailu edo beste irakurle batean konektatuta edukitzeak ikarragarri berotzen dituela, eta denborarekin, hau askotan egiten baldin bada, izorratu daitezkeela. Baina hau da hori benetan gertatzen dela entzuten dudan lehenengo aldia.

Nik PS2-ean jolasteko Pendrive bat erabiltzen det, eta oraindik ederki asko funtzionatzen du. Baina bai, USB disko gogorrak oso delikatuak direla ere esan daiteke. Nik 300 GB-eko bat daukat, baina bertako informazioa, garrantzitsua izan arren, ez da garrantzitsuena. Hori Verbatim DVDR-tan daukat grabaturik, bada ezpada ere. Horiek ez dira kolpetxo edo beroarekin izorratzen (beno, klima-ko beroarekin bai, baina ez ordenagailu barruan sortutakoarekin)

Micro SD-a askotan erabiltzen det nere DS-an, eta oraindik, bi urte ondoren, lehenengo egunean bezalaxe funtzionatzen jarraitzen du. :silba:
Izenburua: Re: Material guztia dudan disko gogor externoa zapuzten hasi zait
Egilea: jonnydbz Noiz: 2009ko Abenduaren 28a, 16:06:26
Disko gogorrak eta flash memoriak ez dira berdinak. Disko gogorra pizten denean biraka hasten da, eta ez du etenik, denbora osoan bueltaka egoten da. Pendrive eta txartelak ez dute horrelakorik. Disko bat izorratuta badago hobe da biraka ahalik eta denbora gutxien egotea, hau da datuak berreskuratzeko bakarrik.
Izenburua: Re: Material guztia dudan disko gogor externoa zapuzten hasi zait
Egilea: baronluigi Noiz: 2010ko Urtarrilaren 04a, 15:46:16
Beno, horretaz ez nintzen konturatu, baina nik kontatu dudana askotan entzun dudan esperientzia batean dago oinarritua. Micro SD USB irakurtzaile bat daukat, DS-ko jokoak bertan sartzeko, eta askotan entzunda daukat USB horiek oso kalitate txarrekoak direla, eta denbora askoz PC-arekin konektaturik mantentzen badira, bertan sartutako txartela erre dezaketela. Ezagutzen dut hori gertatu zaion jendea. Horregatik, Pendrive-ekin gauza berbera gertatzen zelaren ustea naukan, baina beno, zuk ezetz badiozu, lasaiago geratzen naiz, ordu askoz konektaturik uzten baitut nire Pendrive-a nire PS2AN XD. Dena, irakurlea ez izorratzeko xD
Izenburua: Re: Material guztia dudan disko gogor externoa zapuzten hasi zait
Egilea: jonnydbz Noiz: 2010ko Urtarrilaren 04a, 17:07:23
Nik pendrive-ak eduki ditut debora luzez konektatuta (orduak), baina hauekin lan egin gabe (noizbehinka gauzak ireki eta gordetzeko) eta ez zait izorratu. Honek ez du esan nahi ordutan ka?a emanez gero ez direnik izorratuko. Gerta daiteke, baina beroa ekar dezakeen bakarra trafikoa da, edo pendrive-aren led-a piztuta mantentzeko korrontea (eta hau oso txikia izan behar du). Micro SD txartelena ez dakit, agian USB irakurgailuak bero gehiago jasan dezake txartela baino eta hori ez dute kontutan hartu fabrikazioan, auskalo.