Multimedia irakurgailu bat erosi dut oraintxe bertan, Woxter bat Tera bateko disko gogorrarekin. MediaMarkten eskaintza zegoen eta erostea erabaki dut. Orain mini probak egiten aritu naiz eta ez da perfektoa, baina nahiko ondo dago. Proba hauek egin ditut:
- Dragoi Bola GT: Ajuk egindakoa (avi/divx 5/640x480/dual), oso ondo ikusten da eta audioa aldatzea posible da.
- Lupin III: XeTerena (avi/xvid/640x480/triaudio), aurrekoa bezala primeran.
- FMA: The Phoenix Team (mkv/xvid/640x480/dual/sub), ez da ikusten, agian xvid bat mkv kontenedorean egoteagatik, ez dakit.
- Sailor Moon: Hispanime (mkv/h264/720x540/triaudio), dena ondo.
- Black Lagoon: The Phoenix Team (mkv/h264/1024x576/dual/ass), oso ondo ikusten da, eta subak defektuz jarrita daude baina kendu egin daitezke. Subak irakurgailuaren estiloa dauka, konfigura daiteke, baina beti berdina izango da.
- Dragoi Bola Z HD: Gemusena (mkv/h264/1280x720/6 audio/ass), dena ondo, suben gauzatxo horrekin.
- FMA2: BDrip raw bat (mp4/h264/1920x1080), primeran ikusten da.
- Saint Seiya Hades: raw bat + str izen berdinarekin (avi/divx 5/640x480/srt), subak ondo ikusten dira.
Nire telebista CRT bat da, eta konexioa kable analogikoekin egin dut (gorri, zuri eta horia), eta irudia oso ondo ikusten da, uste nuen zoom botoiarekin jolastu beharko nuela, baina ez da horrela izan. Esan bezala ez da perfektoa eta akatsen bat dauka, baina 169 euroko eskaintzarekin ondo dago (tera bateko diskoa 100 euro bainao apur bat gehiago balio du eta disko gabeko irakurgailu batek beste 100). Hala ere segundu batzuk baino ez ditut ikusi. Atal osoak ikustean trabatzen den edo ez ikusi beharko da. Denborarekin komentatzen joango naiz.
:holas:
Ke kabroooooon... :serie1_wall: Inbidia ematen, e! :smiley_1140: Laster pribatutxo bat bidali behar dizut probako bideo batzukin ea zer deritzozun :silba:
Bidali, bidali, ea zer den............ ;tximuzoro
Aupa , ni nabil uian bat erosteko asmotan. Hiru ok dauzket begipen:
http://www.pccomponentes.com/asus_o_play_hdp_r1_reproductor_multimedia.html (http://www.pccomponentes.com/asus_o_play_hdp_r1_reproductor_multimedia.html) 78euro
http://www.opirata.com/traxdata-multimediastation-1080p-p-3329.html (http://www.opirata.com/traxdata-multimediastation-1080p-p-3329.html) 89 euro
http://www.redcoon.es/index.php/cmd/shop/a/ProductDetail/pid/B201175/cid/8238/Western_Digital_TV_Live_HD_Media_Player_1080p/ (http://www.redcoon.es/index.php/cmd/shop/a/ProductDetail/pid/B201175/cid/8238/Western_Digital_TV_Live_HD_Media_Player_1080p/) 109euro
Aipamen bat egin nai bazenute, entzuteke prest nau.
Asus O Play horretaz gauza oso onak irakurri nituen, den-dena irensten omen du. Western Digitalena apur bat kaxkarragoa dela irakurri nuen. Eta Traxdata hori ez dakit. Nik lehena erosiko nuke, gainera merkeena da. Badakizu ez daramatela disko gogorrik ezta? Zuk jarri behar diozu externo bat.
Badago honelakoren bat TDT HDa grabatzeko gai dena?
Aipamenaren egilea: Aju Noiz: 2010ko Otsailaren 09a, 23:44:21
Badago honelakoren bat TDT HDa grabatzeko gai dena?
Ez dakit, baina egoten bada ez da oso ona izango...
Aipamenaren egilea: Aju Noiz: 2010ko Otsailaren 09a, 23:44:21
Badago honelakoren bat TDT HDa grabatzeko gai dena?
Nik azkenen hau erosi non . Oso ondo dau. Kampo disko gogorrak onartzen ditu usb bidez, lapitzak. Disko gogorrean grabatzen du hdn, tdt hd du.
Gustatzen ez zaitten gauza bat, ez dola disko gogorreko gauzak aparatu bertatik borratzen uzten. Grabatzen dituzunak bakarrik uzten do borratzen. Eta nfts disko durok ez dittula onartzen.
http://www.pccomponentes.com/AKIRA_DHB_B36HR_TDT_HD_GRABADOR_MULTIMEDIA.html (http://www.pccomponentes.com/AKIRA_DHB_B36HR_TDT_HD_GRABADOR_MULTIMEDIA.html)
Itxura ona dauka, bai :guino: Ezta aukera txarra.
FAT32 diskoak bakarrik onartzen ditu?? Eta grabatzeko orduan ez du horrek muga handia jartzen?