Euskal Encodings

Admin Txokoa => Admin txokoa => Zakarrontzia => Gaiaren sortzailea: Taichisan Noiz: 2010ko Otsailaren 01a, 16:42:07

Izenburua: Igoerak egiteko programa fidagarria behar dut
Egilea: Taichisan Noiz: 2010ko Otsailaren 01a, 16:42:07
Aupa aspaldikook, arazotxo bat suertatzen hasi zait materiala igotzeko, gauza da derrepente MEGAMANAGER programak errorea emon ta zaputzen dela, Rapid Up programa ez dit Megauploadeko premiuma hartzen eta azkenik Fileuploaderra ez dit ezertxo ere igotzen,....norbaitek badauka igotzeko programa fidagarririk Premium kontua sartu ahal izateko?? eskerrik asko dena den.
Izenburua: Re: Igoerak egiteko programa fidagarria behar dut
Egilea: baronluigi Noiz: 2010ko Otsailaren 01a, 17:59:49
EDIT: Oraintxe konturatu naiz, hemen zegoen mezu honetan gomendatzen nizun programa probatuta zeneukala dagoeneko, eta honek ere gaizki funtzionatzen zizula.

Ba hau horrela izanda, ez dakit zer gehiago esan. BROWSER-aren bitartez, megauploaden web orritik igotzen saiatu al zara? :osvaisacagar:
Izenburua: Re: Megamanager-kin arazoa konponduta??
Egilea: zumarra Noiz: 2010ko Martxoaren 16a, 23:26:57
Kaixo Taichisan:
  Nik Windows erabiltzen nuenean, megamanager-ekin, tarteka, artxibo bat erabat igota zegoenean, "error" ematen zidan eta kaka. Baina konturatu nintzen, kasu horietan, berriz artxibo horren gainean (borratu ta ezer gabe, oraindik programan bistan duzula "error" ematen) artxibo hori markatu eta "Play" eman berriz. Berriz igotzeko prest bezala jartzen da. Eta orduan, megamanager programa erabat itxi eta ireki berriz. Niri beti, segundu gutxi barru igota bezala eta helbidea agertzen zait.
  Espero dut balio izana.
  Eskuminak