Aupa guztioi, aspaldi albisterik ez ditudala emoten, gaurkoan asteazkenerako planteatutako programazioarekin bat dator, Marko ta Blue Dragon agur esaten baitdute Maskara, xiaolin erronka ta X-Taldea eboluzioari ongietorria emoteko.
Xiaolin erronkarekin hasiko gara, 13 atal bikoiztu barik baitzeuden, batez ere 2 denboraldia ta astezkenetik aurrera telesaila osatzen hasiko gara azkenean.
X-Taldea eboluzioagaz dudak ditut zeren 13 atal dituen lehen denboraldia bikoiztu zan soilik, baliteke Fortak atal gehio erosi izana ta horregatikan programatu berri dute(blue dragonen antzera), ikusiko dugu datorren astetik aurrera.
Eta azkenik Maskara bueltatzen da betizura baino 2.denboralditik, ez dakigu lehen denboraldia honen atzetik emititzeko asmoa duten edo baino arretaz egongo naiz jakin dezazuen.
Besterik gabe, agur esaten dizuet oraingoan,
Beste baterarte adiskideok!
Ostegunean GALACTIK FOOTBALLen 2.denboraldia kentzen dute ta SPIROU eta FANTASIO telesail berria estrenatu!
Kaixo:
Gaur Marco-ren 36. atala bota dute. Beste 16ak?? Hau da, hau!!!
Ba beste 16ak edo beste egun batean emitituko dituzte edo ez dute gehiago emitituko, dena den nik osorik daukat grabatuta telesaila zintzilik geratzen bada.
Ederki. Itxoingo dugu. Zer berri Harriketarrekin?
Azkenean X-Taldearen 2.denboraldirik ez, behintzat telesail berri bat japo/frantsesa heldu zaigu(Valerio eta ezdakit nor) eta Dragoi ehiztariaren 2.pasea hasi da falta ditudan 2 atal horiek hartu ahal izateko. Besterik Spirou eta fantasio grabatzen nabil ze ez dago nobedaderik,...