Euskal Encodings

Admin Txokoa => Admin txokoa => Zakarrontzia => Gaiaren sortzailea: danbo Noiz: 2010ko Azaroaren 30a, 16:29:11

Izenburua: Manga/ Anime "trivial"-a
Egilea: danbo Noiz: 2010ko Azaroaren 30a, 16:29:11
Dibertigarria eta entretenigarria den joko bat proposatzen dut , anime/mangei buruzko TRIVIAL bat.
Honela funtzionatuko luke: galdera bat egingo da, erantzuna bidali, eta galdera egin duenak erantzun zuzena dela badio, erantzuna bidali duenak hurrengo galdera egiteko eskubidea du.
arau batzuk ipintzea ondo legoke nire ustez:

1.-Galdera bat 4 egunetan erantzuna izan ez bada, galderaren autoreak hau aldatzeko 2 egun izango ditu, hala ez bada, edozein kidek beste bat galdetzeko eskubidea du.
2.-Galdera bat erantzuna izan bada eta autoreak ez badu 2 egunetan erantzuten (zuzena edo okerra dela), edozein kide galdera berri bat egiteko eskubidea du.
3.-Autoreak zuzena dela erantzun, eta hurrengo galdera proposatu beharko lukeen kideak 2 egunetan idazten ez badu, edozein kide galdera berri bat idazteko libre da.
4.-Galdera,nahi den anime/mangari buruz izan daiteke, baino zeini buruz hitz egiten ari garen ipini beharko da, ebidenteegia bada ezik, adib. "Nor da luffy-k Arabastan aukitzen duen etsaia'. Eztaere, egiten dugun galdera honakoaren antzekoa bada: ''Zein mangatan agertzen dira Sanji eta Zoro pertsonaiak??''
5.-Erantzun bakarra kide bakoitzeko, berriro ere erantzun daiteke galderaren autoreak "pista"-ren bat emanez gero.


Hasteko askatasunarekin sentitzen naizenez, One Piece-ri buruzko galdera batekin hasiko naiz.

-Zein motatako lokala da Crocodilek duena?



(OHARRA: ondoren datozen mezuak joko honi berari dagozkien eta beste hari batetik hartuak daudenak dira, joko hau beste hari batean hasi zen, eta jokoarentzako hari propio bat proposatu zenez hona hemen "manga/anime triviala")
Aipamenaren egilea: Nitrome8  Noiz: 2010ko Azaroaren 29a, 19:57:13
Ideia ona iruditzen zait. Horra nire erantzuna:

Laku baten azpian dagoen soto bat da. Euri Baseko kasinoaren sotoan.

Aipamenaren egilea: danbo  Noiz: 2010ko Azaroaren 29a, 20:24:49
PRIMERAN!!! (ez dakit nik hain deskribapen garbia emango nukeenik.. jeje)

Badakizu, orain zuri dagokizu galdetzea!!

Aipamenaren egilea: Nitrome8  Noiz: 2010ko Azaroaren 29a, 20:32:01
Hona One Piece-ren animeari buruzko galdera bat:

Nola agurtzen dute elkar jendeak Skypiea-n?


beraz, azken galdera, hau da, "NOLA AGURTZEN DUTE ELKAR GENDEAK SKYPIEA-N?"

datoztela erantzunak!! :)
Izenburua: Re: Manga/ Anime "trivial"-a
Egilea: Taichisan Noiz: 2010ko Azaroaren 30a, 23:02:50
Sudurra elkar ikutzen.
Izenburua: Re: Manga/ Anime "trivial"-a
Egilea: egoninobi Noiz: 2010ko Abenduaren 01a, 15:41:51
Saiakera ona, baina erantzuna okerra da.

Erantzun zuzena hauxe da:
Postura honetan jartzen dira (egin klik esteka honetan) http://onepiece.wikia.com/wiki/File:McKinley.png (http://onepiece.wikia.com/wiki/File:McKinley.png) eta "zilborra" esaten dute.
Izenburua: Re: Manga/ Anime "trivial"-a
Egilea: danbo Noiz: 2010ko Abenduaren 01a, 15:50:00
mmm.. bitxia benetan :D

beraz, erantzunaren berri dugunez, zer deritzozu galdera berri bat egiteari nitrome8?
Izenburua: Re: Manga/ Anime "trivial"-a
Egilea: egoninobi Noiz: 2010ko Abenduaren 01a, 16:00:53
Ongi hona beste galdera bat:

Zein da Wapol erregeak bere uharteari jarri zion izena?
Izenburua: Re: Manga/ Anime "trivial"-a
Egilea: jonnydbz Noiz: 2010ko Abenduaren 01a, 16:50:45
Drum?

PD: hau ez bada erantzuna, nahikoa da ezetz esatearekin, besteek erantzuteko aukera izan dezaten.
Izenburua: Re: Manga/ Anime "trivial"-a
Egilea: egoninobi Noiz: 2010ko Abenduaren 01a, 20:00:51
Zorionak!!! Erantzuna zuzena da!!!

Orain zuri dagokizu galdera egitea.

PD: Euskaraz Danbor Uhartea esaten da, baina ingelesez Drum Island.
Izenburua: Re: Manga/ Anime "trivial"-a
Egilea: jonnydbz Noiz: 2010ko Abenduaren 01a, 21:34:27
Ondo da, zuen baimenarekin One Piece alde batera utziko dut eta Ghost in the Shell-i buruzko galdera egingo dut.

Istorio hau etorkizuneko gizarte bat irudikatzen du, bertan normala da "ziber-garunak" edo gorputz-adar zibernetikoak izatea. 9. sekzioko taldean badago bat ez duela gorputz-adar hauetakorik, hau da, gorputz osoa naturala dauka garuna izan ezik. Zen da pestsona honen izena?
Izenburua: Re: Manga/ Anime "trivial"-a
Egilea: baronluigi Noiz: 2010ko Abenduaren 01a, 21:41:14
Motoko Kusanagi

Nire txanda. Nire galdera Slayers-i buruzkoa izango da xD. Zein zen Rezo apaiz gorriaren itxumenaren arrazoia?
Izenburua: Re: Manga/ Anime "trivial"-a
Egilea: jonnydbz Noiz: 2010ko Abenduaren 01a, 22:23:30
Sentitzen dut baronluigi, baina ez duzu asmatu. Ez dut gorputz osoa artifiziala duenarengatik galdetzen, kontrakoa baizik.

PD: irakurri arauak, orain ezin duzu berriz erantzun nik pista bat eman arte XD
Izenburua: Re: Manga/ Anime "trivial"-a
Egilea: baronluigi Noiz: 2010ko Abenduaren 02a, 15:58:26
Fale :vueltasss
Izenburua: Re: Manga/ Anime "trivial"-a
Egilea: jonnydbz Noiz: 2010ko Abenduaren 02a, 22:33:23
Galdera oso zaila jarri dut ala?
Izenburua: Re: Manga/ Anime "trivial"-a
Egilea: jonnydbz Noiz: 2010ko Abenduaren 03a, 22:48:03
Pista jarriko dut, horrela baronluigik berrik erantzun dezake :meparto:

Esan daiteke arma automatikoak ez dituela maite.
Izenburua: Re: Manga/ Anime "trivial"-a
Egilea: jonnydbz Noiz: 2010ko Abenduaren 08a, 23:50:38
Baronluigi noiz idatziko zain egon naiz zubi bukaerararte, eta ez da hemendik pasa, beraz, beste galdera bat jarriko dut.

Aurreko galderaren erantzuna: Togusa.

Hurrengo galdera, jokua hiltzat hartua izan baino lehen. Dragoi Bolan, Son Goku eta Yagi elkar ezagutzen direnean, zenbat izarreko bola darama Yagik lepotik zintzilik?
Izenburua: Re: Manga/ Anime "trivial"-a
Egilea: egoninobi Noiz: 2010ko Abenduaren 11a, 11:15:00
3 izarrekoa.
Izenburua: Re: Manga/ Anime "trivial"-a
Egilea: jonnydbz Noiz: 2010ko Abenduaren 11a, 13:17:59
Aipamenaren egilea: Nitrome8  Noiz: 2010ko Abenduaren 11a, 11:15:00
3 izarrekoa.
Ez, beste sei aukera gelditzen dira.
Izenburua: Re: Manga/ Anime "trivial"-a
Egilea: jonnydbz Noiz: 2010ko Abenduaren 12a, 17:37:34
Pista: Nitrome8k esan duen kopurua baino izar gutxiago ditu. Bi aukera gelditzen dira.
Izenburua: Re: Manga/ Anime "trivial"-a
Egilea: Arsenicum Noiz: 2010ko Abenduaren 12a, 23:10:01
Izar batekoa!
Izenburua: Re: Manga/ Anime "trivial"-a
Egilea: jonnydbz Noiz: 2010ko Abenduaren 13a, 07:37:12
Aipamenaren egilea: Arsenicum  Noiz: 2010ko Abenduaren 12a, 23:10:01
Izar batekoa!
Zorionak!! jajaja, ez zen hain zaila ere. Zure txanda!
:holas: