(http://blog.hotelesmonte.com/wp-content/uploads/2009/10/felicidad-pefecta.jpg)
Ainhoa hogeita hamabost urteko emakume piano-jole bat da. Egunkaria irakurtzen ari zela, berri batek jota utziko du eta ez da konturatuko auto bat gainera datorkiola. Istripuak eragindako koma-egoeratik atera ondoren, eskuetako bat larriki zauritua duela ohartzen da emakumea. Abaildura erabatekoa du, eskuaren egoerak bere bizitza guztiko ilusioa zapuztuko baitio: piano karreraren arrakasta.