Ez nekien non jarri eta hemen jartzen dut.
Herenegun unian dabilen Lekeitioko batek galdetu izan ea nola digitaliza zitzakeen VHS batzuk, antzina grabatutako euskarazko gauza asko zeuzkala eta. Ea zer zeukan galdetu nion, eta 90. hamarkadako hasierako film batzuk dauzka, gaur egun aurkitu ezin daitezkeenak, adibide bezala Star Warsen lehen hiru pelikulak, Apocalipsis Now eta La chaqueta metalica. Dauzkan gauzen zerrenda egiteko eskatu diot, ea sorpresa gehiago dauden.
Kontua da: nola ateratzen zen audioa? Ni ez naiz gogoratzen, eta VHS aparaturik ere ez daukat.
PD: Ea Fly daukan galdetu nion, baina ez zuen ezagutzen :stupid:
Ba lehenengo gauza VHS aparatua edukitzea da. Badaude aparatuak VHS eta DVD grabagailua (disko gogorrarekin) dutenak, hori aukera errazena da, DVD batean grabatu eta listo. Gero aparatuak solte izan ditzakezu, VHS aparatua alde batetik eta DVD grabagailua bestetik. Kasu honeta eurokonektore batekin lotu eta listo, lehengoan bezela DVDan grabatu.
Azken aukera ordenagailura konektatzea da. VHSak RCA edo minijack irteera badauka zuzenean soinu txarteleko Line In zulora (minijack) sartu behar da. Bestela eurokonektore/RCA/minijack konbersore bat behar da, eta gero ordenadorera konektatu. Gero audioa grabatzeko Audacity erabili dezakezu WAVa kapturatzeko.
Eurokonektoretik RCAra pasatzeko:
(http://www.juega2.es/tienda/images/euroconector-rca-satycon.jpg)
RCAtik minijackera:
(http://www.micro-kernel.com/mk/images/Adaptador%20audio%20Jack%203,5%20Mm%202x%20Rca.jpg)
Eskerrik asko. Urte asko dira azkenengoz egin nuela, eta ez nintzen ezertaz gogoratzen. Tipoak VHSa dakarren TV bat dauka, suposatzen dut eurokonektoretik egitea dela errazena. Ea gauean kaxoiak begiratzen ditudan, baliteke oraindik kableok izatea eta.
epa jonnydbz
uste dut irudietan jarri duzun guztia badaukadala, lehen konsolarako erabiltzen nituen
biar ahaleginduko naiz esaten zer daukadan hortik gordeta
Aipamenaren egilea: Aju Noiz: 2011ko Otsailaren 18a, 18:24:15
Eskerrik asko. Urte asko dira azkenengoz egin nuela, eta ez nintzen ezertaz gogoratzen. Tipoak VHSa dakarren TV bat dauka, suposatzen dut eurokonektoretik egitea dela errazena. Ea gauean kaxoiak begiratzen ditudan, baliteke oraindik kableok izatea eta.
Kontuz, ze ziurrenik izango duen eurokonektorea sarrerarako izango da eta ez irteerarako, hori ere begiratu beharko da.
egunon
albiste txarrak dauzkat, neukan VHS pelikula gehienak galdu egin ditut, bere momentuan galdu egingo ziren
hala eta guztiz ere, izarretako gudaren trilogia oraindik ere badaukat
berton uzten ditut pare bat argazki momentu honetan daukadan materialarekin
nire VHS erreproduktorea gaizki dabil, irudiak gaizki erreproduzitzen ditu, baina soinua primeran entzuten da
hori besterik ez bada, garrantzitsuena salba daiteke, baina trilogiak daukan hainbat testu komentario (martzianoenak jeje) ez dira ikusiko
(http://img340.imageshack.us/img340/6370/p1170213.jpg)
(http://img9.imageshack.us/img9/7539/p1170218.jpg)
(http://img593.imageshack.us/img593/5782/p1170221.jpg)
(http://img207.imageshack.us/img207/2575/p1170224.jpg)
(http://img265.imageshack.us/img265/9020/p1170222.jpg)
bueno, ezin dut ikusi baina elkarrizketak entzunda esango nuke starship troopers ere euskeraz dudala
ahaleginduko naiz gehiago bilatzen
Ulertzen dut Pinnaple 500-USB hori bideo kapuradore bat dela. Horrek bere softwarea ekarri beharko luke bideoa eta soinua grabatzeko. Hori ez dakit nola dabilen, noizbait erabili duzu?
Normalean telebista batek 2 eurokonektore sarrera zituenean, bat audio/bideo seinalearentzat izaten zen (EXT1 izango zena), eta bestea dekodifikadorearentzat (EXT2). Hau da, biak seinale sarrerak izango lirateke. Proba egin dezakezu ea bietako batek kanporantz seinalea ere botatzen duen.
Aurreko probak ez badu erantzun hona ematen audioa bakarrik grabatzeko aukera badago. Kasu honetan bi aukera daude:
- Audio jartzen duen irteera. RCA irteera bakarra da, hau da, soinu kanal bakarra, mono soinua. Honekin ere bi aukera daude:
- Argazkian ez da oso ondo ikusten, baina uste dut eurokonektore/RCA kablea dena bat dela, eta ez banatuta (eurokonektorea alde batetik eta kablea bestetik, goian jarritako argazkiak bezala). Horrela bada, RCA kable bat beharko litzateke eta gero kable hau pinnaple kapturadorera konektatu eta audioa bakarrik grabatu.
(http://www.electronicamostoles.com/WebRoot/Store/Shops/electronicamostoles/4A48/E302/3CED/23EC/E132/D974/1427/95D2/RCA2%5B1%5D.gif)
- Bigarren aukera, RCA/minijack kable batekin egitea litzateke. Minijack-a ordenadoreko mikrofono edo line-in zuloan sartu eta audacityrekin grabatu (irudia goiko mezuan dago).
- Aurikularren irudia buen irteera. Kasu honetan minijack kablea behar da, ordenadoreko mikrofono edo line-in zuloan sartu eta audacityrekin grabatu.
(http://ask.creative.com/wwimages/speakers/minijack_stereo_cable.jpg)
Ez dakit ondo azaldu naizen. Zerbait ulertzen ez bada, esan, eta beste modu baten azaltzen saiatuko naiz.