Euskal-Encodings toki berrira mugitu denetik, eMule estekekin arazoak daudela uste dut. Aurretik eMule estekak zituzten orriak gaizki ikusten dira (adibidez, Heroiak (http://www.euskal-encodings.com/smf/index.php?topic=1853.0)), eta orain orri berri baten eMule estekak txertatzen saiatzen banaiz gauza bera gertatzen da. Badirudi aurretik <a href="..."> jartzen duela eta atzetik [/url], eta ez duela ongi interpretatzen. Norbaitek konpondu dezake hori? Edo hemendik aurrera beste modu batera sartu behar dira eMule estekak, eta hala bada, nola? Eskerrik asko!
Ez neukan arazo honen berririk. Saiatu naiz konpontzen, baina aurkitu dudan irtenbidea ez zait asko gustatu.
Ea irtenbide hobeagoren bat aurkitzen dudan, orain dagoen moduan ezin baitira eLinken barruan [] jarri eta beraz ezin dezakegu [Euskal-Encodings] jarri. Lehengo bertsiak nola funtzionatzen zuen ikusi eta bien arteko nahaste bat egiten saiatuko naiz. Ea zerbait lortzen dudan.