Gaur programazioa ikusi eta 21.10etan Martin Mistery seriea emango dutela ikusi dut.
Harritu egin naiz zeren aspaldian ez dut serie hori ikusi :ahozabal:, uste dut urte batzuk daramatzatela eman gabe.
Nik aspaldi grabatutako atal askotxo ditut baino ez dakit pase berri hau grabatu ahal izando dudan ala ez...
Kaixo Nitrome8:
Oraindik ez zara animatzen grabatzen?
Telebistako antenaren entxufea ordenagailutik urruti baduzu ere, 20-30 eurotan TDT usb daukazu ordenagailuarentzat antena, mando eta guzti. Probatzea da ea zer nolako seinale jasotzen den modu horretan baina hipermerkatu batean erosita, proba moduan, bueltatu daiteke seinalea gaizki jasotzen bada.
Eta ondo jasotzen bada, horrela Taichisan eta niri (inor gehiago ez badago behintzat) lagundu ahalko zeniguke materiala berria sortzen.
Eta arazoa bada ez dakizula nola egiten den, galdetu lasai. Denok galdetuta ikasi dugu.
Animo!!
Eskuminak
Animatuko nintzateke baina ez dut idearik ere nola egin behar den. :triste:
Eskolatik itzultzen naizenean denbora dut arratsaldean ematen dituzten serieak grabatzeko.
Pausoz pauso azaltzen badidazue zer egin behar den eta zer material behar ditudan, agian lortuko dut nola egiten den jakitea.
Zer behar dut hori egiteko? Nola egin behar dut?
Eskerrik asko denagatik.
Kaixo Nitrome8:
Grabatzen ikastea oso erraza da. Erosi behar duzun bakarra (ordenagailuaren bidez egin nahi izanez gero) TDT usb bat da. Adibide batzuk hemen dituzu:
TDT usb normala: Merkea da baina ez ditu jasotzen HD-ko kate berriak (nirea bezalakoa):
http://www.pcbox.com/comprar-sintonizador-tdt-conceptronic-usb-mando-a-distancia_55195.aspx?ch=000002051100030B0312031200020212f872105342634bd5e0efea3b602923de0
TDT usb HD: Berdina baina HD kanalak ikusi daitezke. Hemendik aurrera beharko duguna:
http://www.pcbox.com/comprar-sintonizador-tdt-avermedia-aver-tv-volar-hd-pro-usb_avme12.aspx?ch=000002051100030B0312031200020212f872105342634bd5e0efea3b602923de0
Hauek PCbox katean daude baina antzekoak edota beste markakoak egongo dira hipermerkatutan edo informatika edozen dendetan.
Kontua da irakurri behar dela ondo instalazioko prozesua. Batzuetan honekin batera datorren driver eta software programa instalatu beharko duzu eta gero TDT-a konektatu eta, besteetan, zuzenean konektatu eta gero driver eta software-a instalatu. Instrukzioak segitzea besterik ez da. Erraza da.
Instalatzeko garaian kateak bilatuko ditu eta orden jakin batean agertuko zaizkizu (zuk aldatu ahal izango duzuna), non jaso nahi dituzun grabaketak (zein karpetatan), etab.
Grabatzeko instrukzioak ere egongo dira. Programatu ere posible da, hau da, nahiz eta zu etxean ez egon, ordenagailua martxan utzi eta bera bakarrik hasi daiteke grabatzen zuk jarritako orduan eta utzi grabatzeari zuk nahi duzunean. Adibidez, goizeko 11:00-11:20 bitartean Avatar bota behar badute, jarri grabatzeko 10:45-11:40 bitartea eta horrela atal osoa harrapatuko duzu.
Irakurri dudanez, oraingo TDT-ek aukera ematen dute hainbat formatotan grabatzeko (ipod, etab.) baina gero normal ikusteko mpeg-2 da ohikoena (neriak bakarrik mpeg-2-n grabatzen du). Probak egitea da kalitate/pisua (mb.) konparatzeko.
Behin grabaketa duzula (mpeg-2 artxiboa) nahiko pisua izango da (ordu bete=2 Gb. gutxi gora behera) nik divx-era pasatzen dut sobran dauden hasierako eta atzeko zatiak kenduta eta kalitatea pixka bat jeitsita gutxiago okupatzeko (ordu bete=600 mb. gutxi gora behera).
Hau egiteko modua hemen duzu:
http://marrazkiak.99k.org/1-Avidemux.html
Beno, nahiko luzea izan da hau. Garbi ez badago, galdetu.
Animo. Ondo segi.
PD: Beste gauza batzuk. Seguruenik foro honetan nik baino gehiago dakienik egongo da. Ea norbaitek laguntzen digun...
Kontutan hartu beharreko beste gauza bat da zure ordenagailuaren prozesadorea eta ram-a. Ezer erosi baino lehenago begiratu TDT-ak behar dituen ezaugarri minimoak, baita sistema operatiboa ere.
Eskerrik asko denagatik Zumarra.
Nire gurasoei komentatuko diet eta ea bat erosten dudan. :barre: