Euskal Encodings

Admin Txokoa => Admin txokoa => Zakarrontzia => Gaiaren sortzailea: Taichisan Noiz: 2011ko Apirilaren 16a, 20:50:02

Izenburua: ETB3ren aldaketa galantak Aste santurako
Egilea: Taichisan Noiz: 2011ko Apirilaren 16a, 20:50:02
Aupa aspaldikook,
Sekulako aldaketak hasiko dira astelehen honetatik aurrera, hots, irudi errealeko telesail famatu bat ere tartean egongo da 12ak aldera eta protagonista MONK du izena.

Oso flipagarria da honelako serieak, aspalditik etb2n gazteleraz emandakoak orain euskaratzen hastea, honez aparte Fringe eta Chuck kontatzen baditugu, 3 telesail irudi errealeko euskaratuak ditugu urte hontan, eta ez dira edozein telesail, hori da kuriosoena.

Beno, segituko degu berriekin, Behi ta Oilasko telesaila (Vaca y pollo) estreinatuko dute. Baita ere urteetan zehar nahi genuena azkenik bueltan da, SHIN CHANen beremisio osoa eta baliteke atal berriekin etortzea!

Horrez gain, beste aspaldiko beremisioak eskainiko digute, hots: Burdin aho, Megaman sare borrokalaria, Hirukiak, Hello Kitty, Maskara, One piece lehen ataletik(berriz)... eta ezer gehiagorik ez.
Nabarmenena: Monk, Behi ta Oilasko eta Shinchanen buelta. Norbaitek Burdin ahoz arduratu ahal badaiteke hobe ze ni hauekin+keroro+fringe+aztezkeneko filmeak, ez dut asti gehiagorik edukiko.

Asteburu ona pasa!
Izenburua: Er: ETB3ren aldaketa galantak Aste santurako
Egilea: Aju Noiz: 2011ko Apirilaren 16a, 21:13:34
Cow and chicken!!!!! Joder, badaukat gogoa Super Cow ikusteko

(http://4.bp.blogspot.com/_d1RTuaIg8qk/S-BtqyjyIDI/AAAAAAAAB5o/KXQ48ichzMU/s1600/cow_flying.gif)
Izenburua: Er: ETB3ren aldaketa galantak Aste santurako
Egilea: Taichisan Noiz: 2011ko Apirilaren 16a, 22:27:57
Bai ba, aspalditik erositako telesaila gainera, orain dela 7bat urte automika guztietatik pasa zuten, eta guk azkenak betiko lez. Ia Beyblade egunen batean ailegatzen den bebai....amets egitea dohan danez gero.
Izenburua: Er: ETB3ren aldaketa galantak Aste santurako
Egilea: Aju Noiz: 2011ko Apirilaren 16a, 23:08:47
Bide batez, ez dakit non jarri ere, eta ez dut hari berririk sortu nahi, baina atzo hau aurkitu nuen.

Heidiren rawak, baina nolako rawak. (http://asiandvdclub.org/details.php?id=48543&hit=1) Hain bideo ona ikusita aipatu egin behar nuen, norbait animatzen bada :smi:
Izenburua: Er: ETB3ren aldaketa galantak Aste santurako
Egilea: Taichisan Noiz: 2011ko Apirilaren 17a, 13:50:51
Ba norbaitek egin nahi badu, dena den ez dauzkagu audio guztiak, baliteke telesail erdia edukitzea baino ez osorik. Baino norbaitek egin nahi badu esan diezadala eta audioak pasatuko dizkiot arazorik gabe, ze ni ez naiz beste kataklismo batean sartukoXD
Izenburua: Er: ETB3ren aldaketa galantak Aste santurako
Egilea: Aju Noiz: 2011ko Apirilaren 17a, 14:05:58
Arrazoia daukazu, zumarrak denak izango zituela pentsatu dut.
Izenburua: Er: ETB3ren aldaketa galantak Aste santurako
Egilea: egoninobi Noiz: 2011ko Apirilaren 17a, 16:52:37
Aupa!!! Shin Chan bueltan!!! Txiki txikitatik ikusten nuen, baina gero emateari utzi zioten eta geroztik aspalditik ikusi gabea nengoen!
Atzo Shin Chanen film bat eman zuten eta gaur beste bi emango dituzte.  :txistu:
Ea filmetaz aparte serieko atalak ere ematen dituzten!!! :osopozik:
Izenburua: Er: ETB3ren aldaketa galantak Aste santurako
Egilea: zumarra Noiz: 2011ko Apirilaren 17a, 17:41:22
Nik, Heidirenak, bakarrik web orrian daudenak ditut.

Eta orain denbora gutxiago daukat eta ahal dunada grabatzen segitzearekin nahikoa dut.
Izenburua: Er: ETB3ren aldaketa galantak Aste santurako
Egilea: Taichisan Noiz: 2011ko Apirilaren 18a, 12:33:28
Bueno, sekulako kabronada egin digute hemen ETB3ko putakumeek, MONK izeneko telesaila ez da pentsatzen genuena, naiz ta webguneko sinopsian bai.

3D egindako marrazko txatxu batzuk dira, 5 minutuko atalak direlarik...
Izenburua: Er: ETB3ren aldaketa galantak Aste santurako
Egilea: baronluigi Noiz: 2011ko Apirilaren 18a, 14:05:11
Antena 3-ek gauza berbera egin zuen behin, Diamante de Sangre filma bota zutenean. Dicaprioren filma izango balitz bezala aurkeztu zuten, eta film horrek diamante hitza pluralean darama (Diamantes de Sangre)
Izenburua: Er: ETB3ren aldaketa galantak Aste santurako
Egilea: txapelzuri Noiz: 2011ko Apirilaren 19a, 13:26:02
Beti hain ongi informatua Taichisan...

Eskerrik asko.