Euskal Encodings

Admin Txokoa => Admin txokoa => Zakarrontzia => Gaiaren sortzailea: mangaka euskalduna Noiz: 2011ko Apirilaren 26a, 21:23:10

Izenburua: Serieak igotzea
Egilea: mangaka euskalduna Noiz: 2011ko Apirilaren 26a, 21:23:10
galdera bat, nola grabatzen dituzue DVD grabagailuz? edo DVD originalak grabatuz?
Izenburua: Er: Serieak igotzea
Egilea: Aju Noiz: 2011ko Apirilaren 26a, 22:36:00
Ba pertsonaren arabera doa. Nik adibidez audioak hartzen ditut eta bideo on batekin egiten dut muntaia, eta batzuek ETBtik hartutako bideo eta audioa erabiltzen dute. Segun.
Izenburua: Er: Serieak igotzea
Egilea: Godelet Noiz: 2011ko Apirilaren 27a, 16:06:52
Kaixo Aju,
zein programa erabiltzen duzu audio eta bideoa batzeko?

Eskerrik asko,
Izenburua: Er: Serieak igotzea
Egilea: Taichisan Noiz: 2011ko Apirilaren 27a, 21:53:26
Nik Aju bezela egiten nuen, baino denbora asko galtzen dudanez mutaiekin hemendik aurrera zuzenean dvd grabagailutik ateratzen ditudan dvden ripeoak izango dira DVBn, ze azken finean materiala eskura edukitzea da garrantsitzua, gero norbaitek muntaiak egin nahi izatekotan nire materiala har dezake lasai.
Izenburua: Er: Serieak igotzea
Egilea: Aju Noiz: 2011ko Apirilaren 28a, 17:10:45
Aipamenaren egilea: Godelet  Noiz: 2011ko Apirilaren 27a, 16:06:52
Kaixo Aju,
zein programa erabiltzen duzu audio eta bideoa batzeko?

Eskerrik asko,
Adobe Audition erabiltzen dut audioa bideoarekin sinkronizatzeko. Erabiliko duzun bideoak audioren bat izango du lehendik ere, eta suposatzen da ondo sinkronizatuta egongo dela; hori jakinda, euskarazko audioa haren berdin sinkronizatu eta listo.

Azken batean beti da edo hutsunea sartu edo zati bat kendu, ez dauka gehiagorik, baina hasieran hankasartzeak egiten dira. Erabiltzen ikasi behar da, praktika kontua da. Joan pixkanaka audio originalean zaraten bila, adibidez pauso bat, atea istea... Azken finean bi audioetan "zarata" berdina izango duen zerbait (eta ez egin kasurik bikoizleen ahotsa noiz sartzen den, hankasartze handia litzake). "Zaraten" arabera sinkronizatu behar da. Gero zentsura dagoen zatietan hutsune bat sartu euskarazko audioan eta konbina ezazu bideoak zekarren audioarekin (baina horretarako gogoratu audio originalean zentsura ez den guztia isildu behar duzula, bestela bi hizkuntzak entzungo dira emaitzan).

Gauza zaila da azaltzeko hitzez foro batean.