Euskal Encodings

Admin Txokoa => Admin txokoa => Zakarrontzia => Gaiaren sortzailea: zumarra Noiz: 2011ko Apirilaren 27a, 21:43:02

Izenburua: Mezuen ordena aldatu al daiteke?
Egilea: zumarra Noiz: 2011ko Apirilaren 27a, 21:43:02
Kaixo:

Ez dut aurkitu honetaz non idatzi eta horregatik gai berri hau. Ea ulertarazten lortzen dudan.

Nire ustez errazago egongo lirateke hari guztiak azken mezuak, irakurtzeko garaian, lehenengoak agertuko balira. Adibidez, "Zumarraren Txokoan" dagoeneko 5 orrialde daude (beste batzuetan gehiago) eta izenburuan klik eginez gero, mezu berrienak irakurtzeko, 5.-era joan behar da eta, behar bada, "Behera joan" sakatu. Beti horrela da eta deseroso egiten zait...

Norbait gehiagori interesgarria iruditzen al zaio hau? Sistemak uzten al du mezuen ordena aldatzen?

Eskerrik asko.
Izenburua: Er: Mezuen ordena aldatu al daiteke?
Egilea: egoninobi Noiz: 2011ko Apirilaren 27a, 22:03:50
Arrazoi duzu.
Nire ustez erosoago izango litzateke aldatu ahalko balitz.
Izenburua: Er: Mezuen ordena aldatu al daiteke?
Egilea: jonnydbz Noiz: 2011ko Apirilaren 28a, 00:39:03
Hariko (http://www.euskal-encodings.com/smf/Themes/2tone205/images/basque/new.png) irudian klikatzen baduzu (izenburuaren ondoan agertzen da), irakurri ez dituzun azken mezuetara doa zuzenean. Agian honekin nahikoa duzue.
Izenburua: Er: Mezuen ordena aldatu al daiteke?
Egilea: zumarra Noiz: 2011ko Apirilaren 28a, 06:31:53
Bai, badakit nola joan zuzenean azken mezura, baina mezu berririk ez duen hari bat ikusi nahi badut ezin dut azken mezura joan zuzenean...

Hala ere, ez hautsi burua kontu honekin, ez da garrantsitsua.
Izenburua: Er: Mezuen ordena aldatu al daiteke?
Egilea: MikelEiza Noiz: 2011ko Apirilaren 28a, 18:29:20
Lehenago erantzuteko neukan, baina zoritxarrez ez dut denborarik izan.

Foroak eskaintzen du zuk egin nahi duzuna egiteko. Horretarako, joan Profila>Kontuaren ezarpenak>Goiko aldean agertzen den profila aldatu botoian klik egin>Itxura eta diseinua>Mezu berrienak goian erakutsi aukera hautatu.
Izenburua: Er: Mezuen ordena aldatu al daiteke?
Egilea: zumarra Noiz: 2011ko Apirilaren 28a, 22:45:28
Primeran dabil!

Eskerrik asko MikelEiza.
Izenburua: Er: Mezuen ordena aldatu al daiteke?
Egilea: egoninobi Noiz: 2011ko Apirilaren 29a, 09:07:07
Orain erosoagoa da.

Mila esker.