Euskal Encodings

Admin Txokoa => Admin txokoa => Zakarrontzia => Gaiaren sortzailea: jonnydbz Noiz: 2011ko Maiatzaren 20a, 13:37:10

Izenburua: eitb.tv
Egilea: jonnydbz Noiz: 2011ko Maiatzaren 20a, 13:37:10
Gaur izan dut web-gune honen berri. EITBren produkzioko hainbat telesail online ikusteko aukera ematen du, besteak beste: Brinkola, Lazkao Txiki, Jaun eta Jabe, Bi eta bat...

Ez dago EITBko katalogo osoa, baina osatzen joango direlakoan nago.

http://www.eitb.tv/eu/
Izenburua: Er: eitb.tv
Egilea: zumarra Noiz: 2011ko Maiatzaren 20a, 15:44:34
Bai. Oraingoz Beta moduan dago baina ekainerako bertsio definitiboa jartzeko asmoa dute. Ondo dago. Poliki poliki osatzen joaten badira...

Aspaldi nuen "Bi eta Bat" berriz ikusteko gogoa. Albiste ona.
Izenburua: Er: eitb.tv
Egilea: Aju Noiz: 2011ko Maiatzaren 20a, 16:10:03
Aipamenaren egilea: jonnydbz  Noiz: 2011ko Maiatzaren 20a, 13:37:10
Gaur izan dut web-gune honen berri. EITBren produkzioko hainbat telesail online ikusteko aukera ematen du, besteak beste: Brinkola, Lazkao Txiki, Jaun eta Jabe, Bi eta bat...

Ez dago EITBko katalogo osoa, baina osatzen joango direlakoan nago.

http://www.eitb.tv/eu/
Azkenean ere numerazio ofiziala lortuko dugu :baibai: Ez zaizkigu asko ere falta.
Izenburua: Er: eitb.tv
Egilea: danbo Noiz: 2011ko Maiatzaren 24a, 12:09:15
Hau bai berri ona!!
Bartzelonatik programazio osoa ikus dezakedala esan nahi du honek! eta nahi dudanean!!
nahiz eta oraindik beta den eta oso ondo funtzionatzen ez duen arren...  :S
Izenburua: Er: eitb.tv
Egilea: Taichisan Noiz: 2011ko Maiatzaren 25a, 01:01:05
Azkenean falta zena, telebista denontzat online, espero dut etb1 eta etb2z aparte ere etb3 sartzea, horrela askok edonon euskarazko programazioaz gozatu ahal izango dute eta gainera filme askoren audioak hartzeko inork ez du aitzakirik edukiko XD.
Izenburua: Er: eitb.tv
Egilea: jonnydbz Noiz: 2011ko Maiatzaren 25a, 18:09:42
EITBren produkzioak ez direnak ez dituzte igoko, hau da, euskaldunak ez diren filmak ez dira egongo, ezta telesailak ere. Adibidez, ETB3n ematen duten Sut&Blai badago atarian ikusteko moduan.
Izenburua: Er: eitb.tv
Egilea: Taichisan Noiz: 2011ko Maiatzaren 25a, 21:28:39
Ez nuen hori esan nahi, baizik eta ETB1 eta 2 online ikusteko aukeraz. Espero det ere etb3 ikustea...
Izenburua: Er: eitb.tv
Egilea: jonnydbz Noiz: 2011ko Maiatzaren 25a, 22:41:39
Baina ETB1 eta ETB2 online ikus daitezke ala?
Izenburua: Er: eitb.tv
Egilea: Taichisan Noiz: 2011ko Maiatzaren 27a, 16:39:42
Ara besteaXD ta zer ateratzen zaizu zuri webgunera sartzen zaren lehenean ba??XD niri behintzat batzutan etb1 eta beste batzutan etb2 ateratzen zaizkit...
Izenburua: Er: eitb.tv
Egilea: jonnydbz Noiz: 2011ko Maiatzaren 27a, 18:27:05
Baaaaaaaaa, baina hori etb.com katea da, pentsatzen nuen ETB1 eta ETB2 online ikusten zenituela nonbait, eta nahierara ikusi (nahi duzunean katea aukeratuz).