Euskal Encodings

Admin Txokoa => Admin txokoa => Zakarrontzia => Gaiaren sortzailea: Taichisan Noiz: 2011ko Uztailaren 09a, 15:43:14

Izenburua: Filmeak katalogatzeko era berria
Egilea: Taichisan Noiz: 2011ko Uztailaren 09a, 15:43:14
Aupa guztiei,
Egia esan hau bakarrik filmeak igotzen dugunentzako da.
Gauza da askotan filmeak igotzen ditugula eta tituluarengatik ezdakigula ze filmea den zehazki ezta zeintzuk diren aktoreak ezta? Ba horretarako pentsatu dut hemendik aurrera Titulu printzipalak horrela jartzea "[MEGAUPLOAD] FILMEAREN IZENBURUA (Filmearen urtea)(Aktore printzipalaren izena)", horrela errazago izango da jakitea zein filme diren edo ta aktore edo urte bakoitzeko zenbat filme dauzkagu guztien artean.

Orduan, igota dauden filme guztiak birmoldatu egin beharko ditugu, nik sahiatuko naiz ahal ditudan guztiak aldatzen baino zuen igoerak ere zuek egin ahal dituzue, horrela askoz ere errazago izango da danontzat.

Eskerrik asko irakurtzeagatik.
Izenburua: Er: Filmeak katalogatzeko era berria
Egilea: burrundaie Noiz: 2011ko Uztailaren 09a, 22:46:21
Nigatik arazorik ez. Laster batean aldatuko ditut nik igotako filmeak.
Izenburua: Er: Filmeak katalogatzeko era berria
Egilea: burrundaie Noiz: 2011ko Uztailaren 09a, 23:04:16
Laguntza behar dut. Ez dut asmatzen filmeen lehengo informazio hura aldatzeko orduan. Aldatzeko aukeran sartzen naiz, informazioa aldatu, baina gero bistaratzeko orduan, lehen zegoen bezalaxe geratzen da.
Izenburua: Er: Filmeak katalogatzeko era berria
Egilea: Godelet Noiz: 2011ko Uztailaren 09a, 23:14:13
Eup!
Oporretan egon naiz... baina bueltan nago  :goku:
Nigatik, ere ez dato arazorik.

:osopozik:
Izenburua: Er: Filmeak katalogatzeko era berria
Egilea: burrundaie Noiz: 2011ko Uztailaren 09a, 23:26:44
Ongi etorri Godelet!!
Izenburua: Er: Filmeak katalogatzeko era berria
Egilea: Taichisan Noiz: 2011ko Uztailaren 10a, 00:50:18
Eskerrik asko bioi.
Ba ez dakit zer gertatuko den, begiradatxo bat botako diot eta esango dizut, ados?
Izenburua: Er: Filmeak katalogatzeko era berria
Egilea: burrundaie Noiz: 2011ko Uztailaren 10a, 01:09:18
Kontua da, azken aldian igotako filmeekin badagoela aldatzea arazorik gabe, baina aspaldi igotakoetan aldatzeko aukera ez da azaldu ere egiten, "aipatu" baino ez. Hortxe dago ba koska!!
Izenburua: Er: Filmeak katalogatzeko era berria
Egilea: Taichisan Noiz: 2011ko Uztailaren 10a, 01:17:08
Ba niri arazorik gabe aldatzea utzi dit, ikusi baduzue ointxe berton amaitu ditut "A"ko filme guztiekin.
Izenburua: Er: Filmeak katalogatzeko era berria
Egilea: Burrunbada Noiz: 2011ko Uztailaren 10a, 21:50:24
Arazoa konponduta, segituan ekinen zioat lanari!!!
Izenburua: Er: Filmeak katalogatzeko era berria
Egilea: Godelet Noiz: 2011ko Uztailaren 10a, 23:38:17
Kaixo,
galdera bat. Nola sortzen duzue DVRipak?
Ordenagailu berria daukat. AVerTV6 dakar baina grabaketak ez zaizkit guztatzen (324x240).
Xvid instalatu dut baina ez zait ateratzen AverTV programan.
Aholkuren bat?
Izenburua: Er: Filmeak katalogatzeko era berria
Egilea: zumarra Noiz: 2011ko Uztailaren 11a, 07:35:46
Kaixo:

Instrukzio liburua (pdf):

www.avermedia.com/avertv/Support/DownloadCount.aspx?FDFId=1745

Grabaketak aldatzeko: 6.1 puntua.

Ea suerte duzun...