Euskal Encodings

Admin Txokoa => Admin txokoa => Zakarrontzia => Gaiaren sortzailea: Taichisan Noiz: 2011ko Abuztuaren 20a, 17:14:58

Izenburua: Agur lagunok, Lasterarte!
Egilea: Taichisan Noiz: 2011ko Abuztuaren 20a, 17:14:58
Aupa Euskal-Encodingszaleoi.

Tamalez egunen batean egin beharrekoa egingo dut orain. Gauza da etxean erreforma osoa egingo dogula ta 3 hilabete luzetxo emango dudala beste etxe baten (Zorrotzan), eta gauza da etxe hori ez daukala ez telefonorik ez internetik ere. Dena den zin dagizuet nik hilabete guzti horietan naiz ta ezer berririk igo, materiala prestatzen segiko dudala, gabokean dambatekoa emoteko prest! Filmeak ,telesailak, animazioa, irudi erreala, denetarik!

Baino, jun baino lehen gauza bat amaitu nahiko nuke, ez bait dizuet telesaila erdira utziko. FRINGE lehen denboraldia datorren asterako amaituta egongo da zuen gozamenerako.

Eskerrik asko, izan ongi ta ikusiko dugu elkar edozein lekutan!
AIO!
Izenburua: Er: Agur lagunok, Lasterarte!
Egilea: Aju Noiz: 2011ko Abuztuaren 20a, 18:38:45
Ko
Izenburua: Er: Agur lagunok, Lasterarte!
Egilea: MikelEiza Noiz: 2011ko Abuztuaren 22a, 15:10:22
Nik ere irakurri dudanean sustotxoa hartu dut, zoritxarren bat gertatu zaizula pentsatu dut.

Ba Ajuk esan duen moduan ea dena ondo doakizun eta lehenbailehen itzultzen zaren. Bitartean ondo zainduko dugu foroa  :barre:
Izenburua: Er: Agur lagunok, Lasterarte!
Egilea: jonnydbz Noiz: 2011ko Abuztuaren 23a, 18:03:46
Laster arte, etxea txukun-txukun izan arte!!