Euskal Encodings

Admin Txokoa => Admin txokoa => Zakarrontzia => Gaiaren sortzailea: Taichisan Noiz: 2011ko Irailaren 28a, 14:46:13

Izenburua: LUk Internacionalekin hitzegin dut eta Ninja Dortokak bueltan dira!!
Egilea: Taichisan Noiz: 2011ko Irailaren 28a, 14:46:13
Aupa guztioi,

Zinez berri hau niretzat eta askorentzat urteko berririk zoragarriena izango da. LUK INTERNACIONAL produktora Bartzeloniarraren Youtubeko kanalean urte honetako lizentzia berriak eskaini dituzte (guretzat interesgarria egia esanda Ninja Dortokak soilik da) eta bertan aipatutako telesaila ageri da klasikoak zein 2003koak.

Ni galdetu diet jakinda azken 2 urteetan LUK-i esker euskaratutak zeuden telesail mitiko batzuk berriz ikusi ahal izana (Lamu, Txef Txiki), ia Ninja Dortokak ere Fortak erosi duen EITBn emititzeko. hau izan da haien erantzuna:

"@TAIKERUJMOV Con respecto a la primera pregunta sobre TMNT ?Off The Record ? que muy pronto podr?s disfrutar en ETB-3 de los cap?tulos de las cl?sicas... ;)"

Beraz nik behintzat Alemaniak Boxak erosten amaitu behako ditut muntaia egiteko ahal den einean (Lehen Box-a badut, bi falta zaizkit) eta oso laster izango denez esan duenez gero, adi egon beharko dugu programazioari, baliteke eta Urrian emititzen hastea!!

GORA GU TA GUTARRAK!!!
Izenburua: Er: LUk Internacionalekin hitzegin dut eta Ninja Dortokak bueltan dira!!
Egilea: Aju Noiz: 2011ko Irailaren 28a, 14:53:33
Linka (http://www.euskal-encodings.com/smf/index.php?topic=2335.msg17696#msg17696) :cool2:
Izenburua: Er: LUk Internacionalekin hitzegin dut eta Ninja Dortokak bueltan dira!!
Egilea: Taichisan Noiz: 2011ko Irailaren 28a, 15:52:12
Ongi, denok zenekiten, dena den beste gutzientzako jakin dezatenXD
Izenburua: Er: LUk Internacionalekin hitzegin dut eta Ninja Dortokak bueltan dira!!
Egilea: jonnydbz Noiz: 2011ko Irailaren 28a, 17:35:23
Irakurtzen nebilen bitartean esaten nuen: "baina hau bagenekien ez?" jajaja
Izenburua: Er: LUk Internacionalekin hitzegin dut eta Ninja Dortokak bueltan dira!!
Egilea: Aju Noiz: 2011ko Urriaren 10a, 20:22:35
Antza denez gaur hasi dira eta gu konturatu ez. Bihartik aurrera adi egongo naiz  :haserre:
Izenburua: Er: LUk Internacionalekin hitzegin dut eta Ninja Dortokak bueltan dira!!
Egilea: zumarra Noiz: 2011ko Urriaren 11a, 14:27:13
Joan den astean hasi ziren, astelehenetik aurrera. Galactik Football iragarri eta Ninja Dortokak bota...

Asteazkenean 1x03 galdu nuen baina besteak baditut. Laister jarriko ditut..
Izenburua: Er: LUk Internacionalekin hitzegin dut eta Ninja Dortokak bueltan dira!!
Egilea: Taichisan Noiz: 2011ko Urriaren 12a, 19:06:01
Nik soilik 4.atala galdu dut, dena den Zumarra ta biok grabatzen ez dugu arazorik edukiko telesail osoa edukitzeko;) Eta honen DVDrip bertsioa egin behar da!XD
Izenburua: Er: LUk Internacionalekin hitzegin dut eta Ninja Dortokak bueltan dira!!
Egilea: Aju Noiz: 2011ko Urriaren 12a, 21:07:33
Badaukazu dvdripik? Nik interneten aurkitu ditut batzuk baina lehenengo atalek ez daukate kalitate asko ere.
Izenburua: Er: LUk Internacionalekin hitzegin dut eta Ninja Dortokak bueltan dira!!
Egilea: Taichisan Noiz: 2011ko Urriaren 13a, 10:46:03
Lehen denboraldi biak ditut dvd alemaniar originalak, egia esan lehen, bigarren eta hirugarren atal batzuk sartzen dira lehen boxean. gainera bi bertsio daude dvdetan, bertsio Alemaniarra, etbk emititzen duen berdina dena (teenage mutant hero Turtles) eta Amerikar originala (Teenage Mutant Ninja Turtles), nik amerikar masterragaz egingo dut releasea ahal dudanean.
Izenburua: Er: LUk Internacionalekin hitzegin dut eta Ninja Dortokak bueltan dira!!
Egilea: Aju Noiz: 2011ko Urriaren 13a, 21:50:39
Ba ederrak dauzkazu potroak amerikar bertsioarekin zerbait egiten baduzu. Oraintxe bertan bota ditut popatik hartzen atzo jaitsi nituen dvdrip amerikarrak.

23.976fps-ra datoz atalak eta 21:50 minutu irauten dute (endinga kenduta); 25fps-ra jarrita 20:43 irauten du; ETBren audioak 21:20 irauten du. Erdibideko gauza bat da :haserre: Zer kristo da hau??

Edo bertsio europearrarekin egiten gara edo ETBko bideoa erabili beharko da, baina bideo amerikarrarekin ahaztu :ezez:
Izenburua: Er: LUk Internacionalekin hitzegin dut eta Ninja Dortokak bueltan dira!!
Egilea: Taichisan Noiz: 2011ko Urriaren 13a, 23:19:03
Ia, uste dut ez naizela ondo expresatu. Alemaniar bertsioa (PAL) bi edizioak dakar, Alemaniarra eta amerikar originala, noski biak PAL bertsioan, dena den Zorrotzatik ateratzen naizenean (DVDak kutxetan dauzkat eta ez ditut etxean orain), probak egiten hasiko naiz eta baliteke gabonetarako edo 2. eta 3.boxak erostea, 4. boxa uste dut bi hilabete barru aterako dela, eta oraindik beste box bat faltako zen telesail osoa amaitzeko.

Box bakoitzean dauden atalak: 1.Box-25. 2.Box-25, 3.Box-30 eta 4.Box-30.

Ebay-n eros daitezke batzuk, eta AMAZON.de-n ere.
Izenburua: Er: LUk Internacionalekin hitzegin dut eta Ninja Dortokak bueltan dira!!
Egilea: Aju Noiz: 2011ko Urriaren 14a, 00:00:10
Ez daude dvdok inon jaisteko?

Zenbat atal dauzka ETBk? Nik uste dut lehenengo 4 denboraldiak dauzkala (lehenengo denboraldiak 5 atal dauzka eta 3 edo 4.ak 46 :wow: Hori da hori banaketa).

Asteartean hasi nintzen grabatzen (gaur bi egon dira, ea horrela jarraitzen duten). Egizu mesedez atal baten muntaia, jakiteko ea ETBko bideo berdina daukaten ala ez; berdina bada audioa bakarrik hartu eta grabazioak ezabatuko ditut, eta desberdinak badira ETBko bideoak ripeatzen hasiko naiz. Momentuz, zure konfirmazioa jaso arte, grabazioak gordetzen ibili behar naiz (agian bideoa ere beharko dudalako), beraz egizu proba ahalik lasterren, bitartean pisu handiko bideoak akumulatzen egon behar bainaiz :evil:
Izenburua: Er: LUk Internacionalekin hitzegin dut eta Ninja Dortokak bueltan dira!!
Egilea: Taichisan Noiz: 2011ko Urriaren 14a, 15:12:23
Nik pentsatzen nuena zera zen, zuetako norbaitek ETB3 bertsioa igotzen hastea eta nik asko tardatuko dudanez muntaia egiteko ba bueno, horrela beintzat materiala eskuragarri izango ditugu, zer pentsatzen duzue?
Izenburua: Er: LUk Internacionalekin hitzegin dut eta Ninja Dortokak bueltan dira!!
Egilea: Aju Noiz: 2011ko Urriaren 14a, 15:49:24
Beno, egin daiteke...
Izenburua: Er: LUk Internacionalekin hitzegin dut eta Ninja Dortokak bueltan dira!!
Egilea: zumarra Noiz: 2011ko Urriaren 14a, 20:31:22
Kaixo:

1x03 kenduta, orain artekoak baditut: 1x01, 1x02, 1x04, 1x05, 2x01tik 2x05ra eta atzo eta gaurko bigarrenak 3x21 eta 3x22 izan dira.

Astelehenean jarriko ditut....

Ondo izan.
Izenburua: Er: LUk Internacionalekin hitzegin dut eta Ninja Dortokak bueltan dira!!
Egilea: Aju Noiz: 2011ko Urriaren 14a, 21:30:17
Joder, numerazio originala eta guzti dakizu. Ni kasualitatez enteratu nintzen, dvdripen tituluak begiratuta, bestela bata bestearen atzetik zenbatuko nituen :haserre:
Izenburua: Er: LUk Internacionalekin hitzegin dut eta Ninja Dortokak bueltan dira!!
Egilea: zumarra Noiz: 2011ko Urriaren 15a, 13:39:15
Bai. Honi esker:

http://en.wikipedia.org/wiki/List_of_Teenage_Mutant_Ninja_Turtles_%281987%29_episodes

Eskerrak izenburuak ingelesez dauden eta atalak kokatu daitezken... Hala ere, atzo eta herenegun botatako bigarren atalak "opening" gabe daude eta "korta-pega" egin dut "opening"-a jartzeko. Serie piloarekin egiten dute hori ETB-n atal bat baino gehiago botatzean.

Etxekaltetxoak serieak lana ematen du: euskerazko izenburua du eta ingelesez dagoen zerrendan bilatu behar bere tokiak kokatzeko.

Shaun arditxoa ere, zuk esan bezala, bota ahala jarri nituen ordenean; ezin aurkitu berezko ordena.
Izenburua: Er: LUk Internacionalekin hitzegin dut eta Ninja Dortokak bueltan dira!!
Egilea: Aju Noiz: 2011ko Urriaren 15a, 13:41:47
Bigarren atalarena ez da zaila konpontzen, aurrekoarena jarri eta listo. Baina adibidez Dragoi Bolan aurrerapena eta guzti kentzen dute, eta horrek ya ez dauka konponbiderik.
Izenburua: Ninja Dortokak eskura
Egilea: zumarra Noiz: 2011ko Urriaren 15a, 21:22:05
Kaixo:

Jarri ditut orain arteko grabatu ditudanak:

http://marrazkiak.99k.org/Ninja.html

Taichisan: Ahal duzunean 1x03 igo (eta Galactik Football-eko 2x13 ere bai). Eskerrik asko.

Ondo izan..
Izenburua: Er: Ninja Dortokak eskura
Egilea: Aju Noiz: 2011ko Urriaren 15a, 23:37:37
Aipamenaren egilea: Taichisan  Noiz: 2011ko Urriaren 14a, 15:12:23
Nik pentsatzen nuena zera zen, zuetako norbaitek ETB3 bertsioa igotzen hastea eta nik asko tardatuko dudanez muntaia egiteko ba bueno, horrela beintzat materiala eskuragarri izango ditugu, zer pentsatzen duzue?
Aipamenaren egilea: zumarra  Noiz: 2011ko Urriaren 15a, 21:22:05
Kaixo:

Jarri ditut orain arteko grabatu ditudanak:

http://marrazkiak.99k.org/Ninja.html

Taichisan: Ahal duzunean 1x03 igo (eta Galactik Football-eko 2x13 ere bai). Eskerrik asko.

Ondo izan..
Bueno, ba hau ikusita ez dauka zentzu askorik ni ripeoak egiten jartzea, gero gainera atzetik dvdrip bat egongo dela jakinda. zumarra, neu ere grabatzen egongo naiz badaezpada, eta atalen bat galtzen duzun egunean abisaidazu egunean bertan, nire grabaketei audioa atera bezain laster ezabatuko ditut-eta.

Oraintxe jaitsi ditut eta kalitate oso onean daude, e! Ikusten da asko hobetu duzula teknika lehen grabaketetatik hona, ni ya badaezpada tutorial bat egitekotan eta dena egon naiz proposamen bezala baina ez du faltarik egiten ere. Zer erabiltzen duzu konprimitzeko?.
Izenburua: Er: LUk Internacionalekin hitzegin dut eta Ninja Dortokak bueltan dira!!
Egilea: Aju Noiz: 2011ko Urriaren 16a, 01:16:28
Beno, ba hemen nabil ni bertsio amerikarraren eta bertsio europearraren arteko desberdintasunak aurkitu nahian, eta uste dut dexente garbi dagoela. Gaztelerako bertsio bat jaitsi dut, zentsura dagoen lekuan ingelera daukana, eta sekuentzia bat aukeratu dut. Linka. (http://www.megaupload.com/?d=TYJTV28S) Fijatzen hasten zara eta ETBko bertsioan zentzugabekeria eta guzti dago.

Taichisan, ez dakit nik dvd alemanetan halako zentsurarik egongo denik. Neure zalantzak dauzkat ea balioko ote duten. Hori bai, kaptura batzuk ikusi ditut (ez naiz gai dvdrip ez ISOrik aurkitzeko), eta kalitatearen aldea dezentekoa da.
Izenburua: Er: LUk Internacionalekin hitzegin dut eta Ninja Dortokak bueltan dira!!
Egilea: zumarra Noiz: 2011ko Urriaren 16a, 09:09:38
Ez baduzu 3x21 borratu, jaso. Nireari segundu batzuk falta zaizkio. Azalduko dizut. Oraintxe joan beharra daukat...
Izenburua: Er: LUk Internacionalekin hitzegin dut eta Ninja Dortokak bueltan dira!!
Egilea: zumarra Noiz: 2011ko Urriaren 17a, 09:46:33
Kaixo Aju:

Ba konprimitzeko Avidemux izeneko programa erabiltzen dut ezaugarri hauekin:

Video: Mpeg-4 asp (avcodec)
Entrelazado: Livavcodec desentrezalado>Linear blend>Autolevel
Bitrate: 1100
Audio: mp3
Cortar: zati beltzak kentzeko
Mplayer redimensionar

Eta nire  ustez ondo geratzen da...hasieran baino hobeto.

Ikusi duzu 3x21 atala motzagoa dela....Ba al duzu zuk oraindik grabatuta?
Izenburua: Er: LUk Internacionalekin hitzegin dut eta Ninja Dortokak bueltan dira!!
Egilea: Aju Noiz: 2011ko Urriaren 17a, 12:14:05
Oraindik ez dut ezer ezabatu, laster igoko dut.
Izenburua: Er: LUk Internacionalekin hitzegin dut eta Ninja Dortokak bueltan dira!!
Egilea: zumarra Noiz: 2011ko Urriaren 21a, 19:47:14
Kaixo Aju:

Bihar arratsaldean jarriko ditut 2x06tik 2x09ra eta 3x23tik 3x26ra eta 3x28a. Gaur 2x10 bota dute baina arazo batengatik moztu egin zait eta galdu dut. Gero, 3x27a bota beharrean, 3x28a bota dute (?).

Esan bezala, badaezpada ere, grabatzen ari baza, ahal duzunean, gaurko hori ere igo, 3x21-ekin batera.

Eskerrik asko.

Bihar arte
Izenburua: Er: LUk Internacionalekin hitzegin dut eta Ninja Dortokak bueltan dira!!
Egilea: Aju Noiz: 2011ko Urriaren 21a, 21:53:09
Esan tituluak badaezpada, ez nabil seriea ikusten-eta.
Izenburua: Er: LUk Internacionalekin hitzegin dut eta Ninja Dortokak bueltan dira!!
Egilea: zumarra Noiz: 2011ko Urriaren 22a, 05:27:44
Hauek dira:

2x10: New York's Shiniest
3x21: Green with Jealousy (Dortokak jeloskorrak)

Gero arte
Izenburua: Er: LUk Internacionalekin hitzegin dut eta Ninja Dortokak bueltan dira!!
Egilea: Aju Noiz: 2011ko Urriaren 22a, 11:46:40
Ez dut ulertzen zer arraio gertatu zen 3x21aren mezuarekin baina hurrengo egunean igo nuen.

Linka. (http://www.megaupload.com/?d=TN7J6Z6X) Beti 1400kbps-ra egiten ditudanez bideoak, honek gehiago pisatzen du.
Izenburua: Er: LUk Internacionalekin hitzegin dut eta Ninja Dortokak bueltan dira!!
Egilea: zumarra Noiz: 2011ko Urriaren 22a, 13:41:12
Oso ondo.

Besteak jarrita daude eta hau, pixka bat konprimituta (1100) igoko dut gaur bertan. 2x10a igotzean abisatu.

Eskerrik asko.
Izenburua: Er: LUk Internacionalekin hitzegin dut eta Ninja Dortokak bueltan dira!!
Egilea: Taichisan Noiz: 2011ko Urriaren 24a, 16:04:54
Zumarra, aste honetan probak egin nahi nituzke .TSak ripeatzen. Esan ahalko zenidake pribatuz zein programa erabiltzen dozun eta ze nolako konfigurazio motak zu bezalakoak egiteko? Eskerrik asko!
Izenburua: Azken atalak eta bat falta
Egilea: zumarra Noiz: 2011ko Azaroaren 11a, 20:40:46
Kaixo Aju:

Oraindik Ninja Dortokak grabatzen al zabiltza?? Hala bada, gaur 3x12. atala (Mac Handiaren erasoa - Attack of Big Macc) galdu egin dut. Aurreko egunetakoak dagoeneko jarrita daude web orrian baina hau ez, noski. Ahal baduzu, igo, baita 2x10. atala ere.

Eskerrik asko
Izenburua: Er: LUk Internacionalekin hitzegin dut eta Ninja Dortokak bueltan dira!!
Egilea: Aju Noiz: 2011ko Azaroaren 11a, 22:02:35
Grabatzen naiz baina nahiko irregularra izaten ari naiz eta batzutan ahaztu egin zait. Azken aldian ez nuen begiratzen zer ari zen grabatzen eta gaur konturatu naiz orain pixkat beranduago ematen ari direla, eta bigarren atalaren azken zatitxo bat galtzen ari nintzen, baina zorionez bigarrenak errepikatuak izaten ari dira. Gaurkoa grabatu dut. Ea egiten ditudan eskatzen dizkidazun atalak, azken aldion erabat utzita nabil hemengo gauzak.
Izenburua: Er: LUk Internacionalekin hitzegin dut eta Ninja Dortokak bueltan dira!!
Egilea: Taichisan Noiz: 2011ko Azaroaren 13a, 12:38:49
Ni ere horretaz jabetu naiz ta Ajuren berdin gertatu zait, dena den laster esango dizuet zeintzuk falta zaizkidan niri ikusteko ia 3ron artean osorik dakagun.
Izenburua: Er: LUk Internacionalekin hitzegin dut eta Ninja Dortokak bueltan dira!!
Egilea: zumarra Noiz: 2011ko Azaroaren 13a, 21:30:20
Beno, wiki-ren arabera 10 denboraldi eta 193 atal dira. Oraingoan, lehenengo 3 denboraldiak ematen ari dira eta errepikatzen hasi dira. Suposatzen dut 3 denboraldi hauek lortuko ditugula baina besteak ikusiko dugu...
Izenburua: Er: LUk Internacionalekin hitzegin dut eta Ninja Dortokak bueltan dira!!
Egilea: Aju Noiz: 2011ko Azaroaren 13a, 22:33:23
Baina bi ematen dituzte eta lehenengoa ez da errepikatua, ez?, bestela hobeto ateratzen zait itxarotea falta zaizun atala emateko XD

Ez dut uste asko gehiago dauzkatenik. Gutxienez hiru denboraldi, nik behintzat hiru hasiera desberdin bakarrik gogoratzen ditut, eta hirurak eman dituzte.
Izenburua: Er: LUk Internacionalekin hitzegin dut eta Ninja Dortokak bueltan dira!!
Egilea: zumarra Noiz: 2011ko Azaroaren 14a, 13:07:42
Hasieratik, ostirala arte, lehenengoa beti izan da berria eta ordenean, 1x01-tik 3x12-ra (ostiralean, galdu nuena). Eta bigarrena, hasieran berria zen, 1x01-ekin, 3x21-a buta zuten, eta segitu dute horrela 3x34-a bota arte. Orduan hasi dira bigarrena hasieratik errepikatzen. Espero dut gaur 3x13-a izatea eta segitzea 3x47-a arte. Bigarren atalak errepikatua izaten segitzen batu balio dezake galdutakoren bat lortzeko.
Izenburua: Er: LUk Internacionalekin hitzegin dut eta Ninja Dortokak bueltan dira!!
Egilea: zumarra Noiz: 2011ko Abenduaren 14a, 21:51:45
Kaixo:

Atzo 3x34 bota zuten eta gaur, berriz, bigarren aldiz, 1x01 botatzen hasi dira. 3. denboraldiak 47 atal ditu baina ez du ematen horraino bikoiztuta dagoenik.

Atzo 3x12-a lortu nuen eta, oraingoz, botatako guztietatik 3x17-a falta da (hurrengo asteartean lortuko dut, behar bada)

Bitartean, ez dago beste ezer grabatzeko...

Ondo izan.
Izenburua: Er: LUk Internacionalekin hitzegin dut eta Ninja Dortokak bueltan dira!!
Egilea: Aju Noiz: 2011ko Abenduaren 14a, 22:01:38
Aipamenaren egilea: zumarra  Noiz: 2011ko Abenduaren 14a, 21:51:45
Kaixo:

Atzo 3x34 bota zuten eta gaur, berriz, bigarren aldiz, 1x01 botatzen hasi dira. 3. denboraldiak 47 atal ditu baina ez du ematen horraino bikoiztuta dagoenik.

Atzo 3x12-a lortu nuen eta, oraingoz, botatako guztietatik 3x17-a falta da (hurrengo asteartean lortuko dut, behar bada)

Bitartean, ez dago beste ezer grabatzeko...

Ondo izan.
17a hain justu neuk ere ez daukat. 10 edo faltako zaizkit, eta 6 lehenengo seiak dira. Gaur ere ahaztu ein zait. Kaka. Gero ez dakit dvdripak egiteko balio duten, baina bueno.