Euskal Encodings

Admin Txokoa => Admin txokoa => Zakarrontzia => Gaiaren sortzailea: ar_abatarra Noiz: 2011ko Irailaren 28a, 22:53:45

Izenburua: Streaming bidezko zerbitzariak
Egilea: ar_abatarra Noiz: 2011ko Irailaren 28a, 22:53:45
Beno pentsatu dut euskal encodings bezalako datu base paregabe batek falta duena dela igotakoa zuzenean ikusteko aukera izatea. Adituak ez direnentzako (neuk ere ez dut aditutzat neure burua hartzen :lotsa:) streaming delakoa megavideo bezalako zerbitzariek daukate, hau da, bertara igotzen dituzun filmeak zuzenean ikusteko aukera (youtube ere horrelakoa da) ematen dute.
Ba hori da proposatzen dudana, agian, astiro astiro hemen dauden filme guztiak igotzen joan gaitezke, horrela ohikoak ez diren erabiltzaileentzako agian erakargarriago egingo zaie eta agian materialaren kalitatea ikusi eta gero guztiz jeistea erabakiko dute.

Ez dakit, burutazio txoroa izan dut agian, baina erantzun ona izan dezakeela uste dut.

Zuek zer deritzozue??? 
Izenburua: Er: Streaming bidezko serbitzariak
Egilea: Aju Noiz: 2011ko Irailaren 28a, 23:18:32
Megauploadera igotzen duzun guztia megavideotik ere ikus daiteke e :pozik:
Izenburua: Er: Streaming bidezko zerbitzariak
Egilea: ar_abatarra Noiz: 2011ko Irailaren 28a, 23:22:02
Je
eta beste behin ahoa zabaldu eta hanka sartu...
ez nekien megauploadekoak ikusi zitezkeenik...
baina horretarako konprimatu gabe egon beharko dira ezta?
eta nola ikusten dira?
Izenburua: Er: Streaming bidezko zerbitzariak
Egilea: Aju Noiz: 2011ko Irailaren 28a, 23:25:33
Egia esan ez dakit nola ateratzen den megavideoko linka, ba
Izenburua: Er: Streaming bidezko zerbitzariak
Egilea: Taichisan Noiz: 2011ko Irailaren 29a, 00:16:05
Hori ez da guztiz egia, MEGAVIDEOk nahi duena ikusten da, ez guztia.
Izenburua: Er: Streaming bidezko zerbitzariak
Egilea: jonnydbz Noiz: 2011ko Irailaren 29a, 07:58:36
http://www.megavideo.com/?d=13WKFWK0
Izenburua: Er: Streaming bidezko zerbitzariak
Egilea: ar_abatarra Noiz: 2011ko Irailaren 29a, 16:35:26
Bai, atzo apurtxo bat dokumentatu nintzen eta deskargako linka sakatzen dugunean bi botoi agertzen direnean (bata premiun eta bestean 45 segundu itxoiteko), linka dagoen tokiaren azpian "vealo en megavideo" dion botoia dago. besterik gabe bateren batentzako baliogarri bazaio (milioika aldiz deskergak egin eta atzo lehenengoz ikusi).

enfin, amak dioen moduan: gerua ta zaharra gerua ta txarra  :barre:
Izenburua: Er: Streaming bidezko zerbitzariak
Egilea: burrundaie Noiz: 2011ko Abenduaren 18a, 21:09:38
Azken aste hauetan eta dokumentalak direla eta (dokumentalak igotzeko Streaming-a oso tresna egokia baita) han eta hemen lardaskan ibili naiz eta hona nire peskizen emaitzak. Beti bezala nik baino askoz gehiago dakitenak badaude eta nire iritzi apalak baino ez dira:
Nire ustez lehengo eta behin bereizketa egin beharko genuke dokumental edo artxibo ertainen eta filmen artean. Kontua da Streaming-eko zerbitzari batzuek tamaina muga dutela Premium bezalako kontuak ez direnerako. Hortaz, adibidez, 500 mb egokia izan liteke artxibo arinak igotzeko (zenbait dokumental, kasu) baina eskasegia filme bat igotzeko orduan. Megauploaden bidez igo ezkero, normalean megavideon ikusteko aukera dago, egia da, baina ez ahaztu oso litekeena dela 72. minutuan etena izatea baldin eta kontu Premium ez baduzu (berdin gertatzen da beste zenbait zerbitzarirekin, videobb edo videozer, adibidez) . Honek esan nahi du filme gehienetan bukaera ikusi gabe geratuko ginatekeela. Dokumentalen kasuan, berriz, problemarik gabe ikus genezake oso-osoa, artxibo motzagoa baita. Orduan, irtenbiderik ba al da? VideoWeed  izan daiteke artxibo luzeentzako soluzioa. Ez du muga nabarmenik tamainari edo denborari dagokienez, eta irudiaren kalitatea megavideorena baino eskasagoa bada ere, oso alternatiba duina delakoan nago. Horrenbestez eta laburbilduz artxibo laburra edo ertaina baldin bada, nik megavideo erabiliko nuke; film luzeen kasuetan Videoweed. Ez da ideia txarra igoeretarako streaming-a aukeran ere eskaintzea, nik lehendik ere banerabilen buruan, eta nire hurrengo igoeretarako ziur asko halaxe egingo dut. Ez dakit lagungarri izan zaizuen txapada hau, baina beharbada honen inguruan eztabaidatxoa sortzea mereziko luke.
Izenburua: Er: Streaming bidezko zerbitzariak
Egilea: jonnydbz Noiz: 2011ko Abenduaren 18a, 23:17:18
Vimeo probatu duzu? Kalitate oso ona dauka, eta gutxienez ordu beteko euskal dokumental bat badago ikusgai:

http://vimeo.com/16649768
Izenburua: Er: Streaming bidezko zerbitzariak
Egilea: burrundaie Noiz: 2011ko Abenduaren 18a, 23:37:38
Bai, banuen Vimeoren aditzera, baina gehienez 500 megako artxiboak onartzen ditu, eta dokumental askoren pisua murrizten ibili beharko nuke (ETB-tik hartutako gehienek 700 mb inguru dituzte XviD formatura pasata). Hala ere, nire ustez, dokumentaletan ez, baina pelikulak bezalako artxibo luzeak igotzean egongo litzateke koska.
Izenburua: Er: Streaming bidezko zerbitzariak
Egilea: Taichisan Noiz: 2011ko Abenduaren 19a, 02:48:53
Bueno, filmea osorik jarri beharrean 2 zatitan sartu daitezke arazoa izatekotan...