Euskal Encodings

Admin Txokoa => Admin txokoa => Zakarrontzia => Gaiaren sortzailea: Taichisan Noiz: 2011ko Urriaren 16a, 00:29:27

Izenburua: DRAGOI BOLA Z KAI
Egilea: Taichisan Noiz: 2011ko Urriaren 16a, 00:29:27
Kaixo lagunok, zer moduz?

Gaur izan da Amorebietan ospatzen den MANGAMORE ospakizunean esan nizuen Bikoizketa hitzaldia. Lehen eta behin azkenean esagutu egin dugu elkar Xeve Atencia eta Felix Arkarazo, sekulako pertsonak eta bikoizlari profeisonal brutalak.
Orain goazen harira... Gaur DRAGOI BOLA Z KAIz mintzatu gera eta badugu informazio ofiziala bikoizketa arloan:

- Xevek Son Goku bikoiztuko du eta ez Gohan, azken honek oraindik ez dakigu nork izango den.
- Edu Gorri?ok Iratxo dortoka bikoiztuko du.
- Josu Diez Krillinen papera beteko du.
- Felix Arkarazo izango da soilik DBZ aroko ahots bakarra bere pertsonaian, Vegeta bikoizten segiko du.
- Narratzailea tamalez ez da gure Eguzki Eguzkiza izango.
- Bikoizketa zuzendaria Teresa Eguskiza izango da.
- Openinga eta Endinga badaude bikoiztuak.
- Telesail osoa dago erosita, baino tandetan bikoiztuko dituzte.
- Espero da Dragoi bola amaitzean DBZKAI emititzen hastea.
- Xeberrik bikoizteari utzi egin dio jubilatu bait da, Yamcha berria izango dugu
- Bikoizketa hau ez du zerikusirik edukiko DBZrekin, pentsa ezazue japonian egin zueten bezela, bikoizketaren birmoldaketa izango dela.

Eta hori da oraingoz dakigun guztia, datorren astetik aurrera esango dizuet zerbait berri, batez ere Xeverekin arremanetan nagoelako kasting osoa jakin ahal izateko. Eskerrik asko zuen arretagaitik, laster izango duzue Hitzaldia osoa ikusgai.

AIO!
Izenburua: Er: DRAGOI BOLA Z KAI
Egilea: Aju Noiz: 2011ko Urriaren 16a, 00:42:15
Joder, zenbat urterekin hasi zen bikoizten ba?, horrek oraindik badauka zer bikoiztu, e XD

Joder, ahots bakarra mantenduko dela irakurtzeak pila bat dezepzionatu nau. Zergatik ez daukagu Gokuren betiko ahotsa?, beste jubilazio bat?. Kauen...

Bueno, ba jakin dezazuela raw guztiak daudela audioen zain :baibai: Emititzen diren egunean bertan izango dituzue!!
Izenburua: Er: DRAGOI BOLA Z KAI
Egilea: Taichisan Noiz: 2011ko Urriaren 16a, 12:26:57
Lasai, ori aste honetan jakingo dut eta, batez ere Mixerrera jungo naizelako bikoizketa egiten ikustera ikusle bezela. Berriak izango dituzue.

Gohan Eba Ojanguren izango da eta Bulma Monica Erdozia.
Izenburua: Er: DRAGOI BOLA Z KAI
Egilea: jonnydbz Noiz: 2011ko Urriaren 16a, 12:46:47
Aipamenaren egilea: Aju  Noiz: 2011ko Urriaren 16a, 00:42:15
Bueno, ba jakin dezazuela raw guztiak daudela audioen zain :baibai: Emititzen diren egunean bertan izango dituzue!!
alaaaaaaaaaaaaaaa
Izenburua: Er: DRAGOI BOLA Z KAI
Egilea: Taichisan Noiz: 2011ko Urriaren 17a, 18:06:03
Aupa lagunok, berriak labetik aterata dakartzat. Pixkanaka bikoizketaren izen gehiago ateratzen dira:

Satan Txiki: Jon Goiri
Son Gohan: Eba Ojanguren
Bulma: Monica Edozia
Kami Jainkoa: Felix Arkarazo
Popo jauna: DBZko berbera
Narratzailea: Poporena egiten duena.

Egia esango dizuet, Satan txikiren ahots berria (Ataru Lamun) oso oso egokia dago KAIrentzat, eta egia esan kasting hau japoniar bertsioa ekartzen du gogora, oso berdina bait da. Xeve Gokuren paperean brutala benetan ez dut gehiago esango.
Izenburua: Er: DRAGOI BOLA Z KAI
Egilea: Aju Noiz: 2011ko Urriaren 17a, 18:08:09
Poporen ahotsa GTn, ez?, ze bestea urte dexente dira ez dela entzuten. Krilinen lehenengo ahotsarekin ibiltzen da antzerkiak egiten.

Vegetaren ahotsa jainkoak??, gauza batzuk ez ditut ikusten, e :ezez: Zenbagarren ataletik doaz?.

PD: Argazkia zuk atera zenion?, ze hurrengo egunean bikoizketako webean jarrita zegoen.
Izenburua: Er: DRAGOI BOLA Z KAI
Egilea: Taichisan Noiz: 2011ko Urriaren 17a, 18:34:25
Aupa lagunok, berriak labetik aterata dakartzat. Pixkanaka bikoizketaren izen gehiago ateratzen dira:

Satan Txiki: Jon Goiri
Son Gohan: Eba Ojanguren
Bulma: Monica Edozia
Kami Jainkoa: Felix Arkarazo
Popo jauna: DBZko berbera
Narratzailea: Poporena egiten duena.

Egia esango dizuet, Satan txikiren ahots berria (Ataru Lamun) oso oso egokia dago KAIrentzat, eta egia esan kasting hau japoniar bertsioa ekartzen du gogora, oso berdina bait da. Xeve Gokuren paperean brutala benetan ez dut gehiago esango.
Izenburua: Er: DRAGOI BOLA Z KAI
Egilea: jonnydbz Noiz: 2011ko Urriaren 17a, 20:46:07
Ba nik uste, lehen atala ikusten dudanean pota bota behar dudala, jajaja
Izenburua: Er: DRAGOI BOLA Z KAI
Egilea: Taichisan Noiz: 2011ko Urriaren 18a, 19:09:03
Beno, egia esango dizuet, exagerao batzuk zerate, baino oso. Badirudi ez duzuela gogoan Japoniar bertsioan ere aldaketa oso nabarmenak daudela bikoizketan, baita Amerikar bertsioan ere, eta ez esan gaztelanian Madrilen bikoiztuko bait da.

Dena den, nik kastinga emonten segituko dut, zeren gutxi gora behera DBZKAI euskaraz ikusten nabil zuzenean goizeetan.

Yajirobee: Iker Diaz
Chichi: Ane Egileor
Narratzailea: Txomin Bengoa
Popo jauna: Txomin Bengoa
Idi deabru(Gyumaoh): Joseba Etxebarria
Baba aztia: Teresa Eguzkiza

Aju, erantzuten dizut^^:
Ba saltoka dabiz batez ere bikoizlarien honurako. Atzo 7.atalaren zatitxo dexentea bikoiztu zan, gaur berriz Krillin, Yajirobe, Chichi ta Idi deabru bikoiztu dituzte, batez ere gutxi ateratzen diren petsonaiak, eta hori 4 eta 5 atalekoak ziren batez ere, ordun... dena den guztiz bikoizturik lehen 3rak daude, eta pena bat da ez bait dakit nork den Raditz kuttunaren bikoizlea. Baino... Napparena ia ia seguru Peio Artetxe izango dala, komboan ikusi bait dut.

Argazkia nik egin nion, baino eske nik Doblaje Pais Vasco webgunearen partaide naiz ere. Nik eman nien baimena argazkia igotzeko;) Dena den Aju, kezkaren bat izatekotan edo kuriositatea, aspaldiko partez hitzegin ahal genezake nahi duzun modun.
Izenburua: Er: DRAGOI BOLA Z KAI
Egilea: Aju Noiz: 2011ko Urriaren 18a, 19:23:25
Ez, sin mas, ez daukat beste zalantzarik. Dexente kostako zait ohitzea, baina beno, badakit urte asko pasa direla eta askok bikoizketa utzi dutela eta beste batzuk jubilatu egin direla (tartean baten bat ere hil da). Baina bakarra mantentzea... Gokuren lehengo ahotsa egonda nola ez du berak bikoiztu?. Ez zait asko kostako aldaketa horretara ohitzea ze DBko azken zatian, Satan Txikiren aurka egiten dutenean, ahots berdina zeukan (gero Zn aldatu zioten, Son Gohan agertu zelako), baina arraroa da.
Izenburua: Er: DRAGOI BOLA Z KAI
Egilea: Taichisan Noiz: 2011ko Urriaren 19a, 21:20:52
Klaro, hori nik pentsako nuke ez banuten esan zergaitia. Gauza da Josebak ez daukala bere eztarria ahi fuerte lehen bezela eta badakizuenez Goku oso ohikalaria da izatez, orain dela gutxi telesail baten ohiu bat bota ta min dexente egin zan, horregatikan besterik da. Oin beste pertsonai batzuk egingo ditu baino horretaz pixkat lasaiago. Eguski laster jubilauko da eta baita ere kameotxo batzuk egiten ditu, sekundarioak batez ere baino 24 atal besterik ez direnez bikoiztuko oraidik ba 25.ataletik aurrera Eguski ez dugu sekulan bez entzungo. Egia da baina oso ohituta betiko DB ahotsei baino nahi ta ohitu beharra nire usteetan oso bikoizketa dexentea ta ona gelditzen dabil.

Gaur bikoizke berriek ezagutu ditut eta hona emen gaurkoa (Raditz faltan da jakiteko ta Saiyan sagaren kastinga osaturik dakagu): Maribel Legarreta-Chaoz, Be?at Narbaza-Yamcha, Peio Artetxe-Gregory, Joseba Etxebarria- Bubbles, Nappa, Kepa Cueto- Tenshinhan(hau ez da aldatzen).

Ordun, DBZn ahotsaren pertsonaiak errepikatzen dutenak: Vegeta, Tenshinhan, Kaito, Baba eta Popo dira. Ez dago batere gaizki;) :goku:
Izenburua: Er: DRAGOI BOLA Z KAI
Egilea: Aju Noiz: 2011ko Urriaren 19a, 21:42:38
Babarekin oker zabiltza, ziur gainera, egiten zuenak 80 urtetik gora izango ditu, hori ziur. Poporen ahotsa sekula ez dut entzun Z bikoiztu zenetik, urte pila daramatza ezer egin gabe; akaso GTkoa izango da.
Izenburua: Er: DRAGOI BOLA Z KAI
Egilea: baronluigi Noiz: 2011ko Urriaren 21a, 18:33:43
Jope, Xebek zenbat urte ditu? 40 ta gutxi batzuk bai gutxienez. Ta ondo mantentzen da ba xD
Izenburua: Er: DRAGOI BOLA Z KAI
Egilea: Taichisan Noiz: 2011ko Urriaren 24a, 18:40:23
Arrasti on, pertsonai kasting berriak:

Oolong: Iker Diaz
Raditz: Aner Narvaez
Shenron: Aner Narvaez
Egun ona izan;)
Izenburua: Er: DRAGOI BOLA Z KAI
Egilea: Taichisan Noiz: 2011ko Azaroaren 05a, 17:56:25
Kaixo lagunok, berriak dakartzat.

Hasi da Freezerren saga bikoizten eta Kiwiren papera Pedro Arrietak beteko du. Baita ere Doblaje Pais Vascoren eskutik hona emen Joseba Etxebarria eta Be?at Narbazaren BBZKAIren bikoizketaren zatitxo bat: http://www.youtube.com/watch?v=TSWfRe9-ViQ&feature=player_embedded
Izenburua: Er: DRAGOI BOLA Z KAI
Egilea: Aju Noiz: 2011ko Azaroaren 05a, 21:18:35
Lehenengoz entzuten denean Yamcha ematen du doblaje zaharreko ahotsa dela :baibai:

PD: Han zaude zu fondotik. Imaginatu kriston eszena zaila bukatzean eztulka hasten zarela, hil egingo zaituzte XD
Izenburua: Er: DRAGOI BOLA Z KAI
Egilea: Taichisan Noiz: 2011ko Azaroaren 05a, 22:50:20
Noizbehin gertatu da baino ez eztulagaz baizik eta tripetako zaratengatik, eta oso barregarri da Ma?u Elizondo bikoizten egotea grabatzeko justu ta derrepente tripak beragatik hitz egiteaXD
Izenburua: Er: DRAGOI BOLA Z KAI
Egilea: Aju Noiz: 2011ko Azaroaren 05a, 22:53:09
Aipamenaren egilea: Taichisan  Noiz: 2011ko Azaroaren 05a, 22:50:20
Noizbehin gertatu da baino ez eztulagaz baizik eta tripetako zaratengatik, eta oso barregarri da Ma?u Elizondo bikoizten egotea grabatzeko justu ta derrepente tripak beragatik hitz egiteaXD
Zein dabil bikoizten hori ba?
Izenburua: Er: DRAGOI BOLA Z KAI
Egilea: jonnydbz Noiz: 2011ko Azaroaren 06a, 01:10:59
Zelako rayada japonieraz eta euskaraz aldi berean entzutean, jajaja.
Izenburua: Er: DRAGOI BOLA Z KAI
Egilea: Godelet Noiz: 2011ko Azaroaren 06a, 17:30:56
Oso bideo polita. Asko guztatu zait. Eskerrik asko, Taichisan. :goku:
Izenburua: Er: DRAGOI BOLA Z KAI
Egilea: Taichisan Noiz: 2011ko Azaroaren 07a, 13:54:50
Aipamenaren egilea: Aju  Noiz: 2011ko Azaroaren 05a, 22:53:09
Aipamenaren egilea: Taichisan  Noiz: 2011ko Azaroaren 05a, 22:50:20
Noizbehin gertatu da baino ez eztulagaz baizik eta tripetako zaratengatik, eta oso barregarri da Ma?u Elizondo bikoizten egotea grabatzeko justu ta derrepente tripak beragatik hitz egiteaXD
Zein dabil bikoizten hori ba?
Dragoi bolan oraindik uste dut ez duela ezer egiten, beste filme batean esan nahi nuen.
Izenburua: Er: DRAGOI BOLA Z KAI
Egilea: Taichisan Noiz: 2011ko Azaroaren 09a, 13:38:54
 :goku:La ra laaaaiii lara laiiiiiloooooo...
Informazio berria nahi? ba hementxe duzue:
Opening ta Endingaren kantaria Alberto Escobal da, Conan Detektibea, Codea Lyoko,...ko abezlari bikaina.
Orain dator onena, nire predikzioak baieztuta izan ditut gaur goizian eta... Zarbon Aner Narvaez izango da eta gure aspaldiko Ma?u Elizondo Dodoria. Eta azkenik eta ohorea da benetan, Peio Artetxek FRIZZERen papera beteko du, hau bai dela luxuzko dragoi bola bikoizketa benetan, sekulako aldaketa izango den Aurtzmendiren Frizer zapala eta lausotik Artetxeren desparpajo ta bikantasuna, ez dauko zer ikusirik. Bide batez Edu Gorri?o Cell izateko eskaera egin diet gaur goizian, ez dut uste kasu egingo didatenik ere baino eskaera hor dagoXD.
Ongi izan ta txintxo ibili!!
Izenburua: Er: DRAGOI BOLA Z KAI
Egilea: RAIMIKEL Noiz: 2011ko Azaroaren 09a, 17:18:40
Bueno, aldaketak egotea castingean normala da (20 urte pasa direz ordutik), baia halan da be, kristolau bikoizketa izango dala ematen deu jeje
Izenburua: Er: DRAGOI BOLA Z KAI
Egilea: Aju Noiz: 2011ko Azaroaren 09a, 20:46:55
Nola ausartzen zara lehengo Freezerren bikoizketa kritikatzen :haserre: Freezer afeminatu harroarentzako bikaina zen-eta!! Ma
Izenburua: Er: DRAGOI BOLA Z KAI
Egilea: Taichisan Noiz: 2011ko Azaroaren 11a, 20:36:53
Aski sumindu zaitut Aju :osopozik:, aspaldi ez genuela horrelako komentariorikXD Bai horretan arrazoi emoten dizut, egia esan arraroa iruditzen zitzaidan batez be originala ikusterakoan hasierako frizzer, ez azkenengo bertsioa. Dena den Flipantea izango da Peio Artetxerena, guztiz zihur dakit japoniarra klabatuko duela, eta jakinda bera ez dela marrazki hauen zale :goku:
Izenburua: Er: DRAGOI BOLA Z KAI
Egilea: Aju Noiz: 2011ko Azaroaren 11a, 22:05:11
Aipamenaren egilea: Taichisan  Noiz: 2011ko Azaroaren 11a, 20:36:53
Aski sumindu zaitut Aju :osopozik:, aspaldi ez genuela horrelako komentariorikXD Bai horretan arrazoi emoten dizut, egia esan arraroa iruditzen zitzaidan batez be originala ikusterakoan hasierako frizzer, ez azkenengo bertsioa. Dena den Flipantea izango da Peio Artetxerena, guztiz zihur dakit japoniarra klabatuko duela, eta jakinda bera ez dela marrazki hauen zale :goku:
:evil: Bueno, bueno, bueno... :evil:

Espero dut bere onerako justo Dragoi Bola izatea atsegin ez duena, ze orokorrean marrazkiengatik badiozu... ETBko bikoizketa erdiak marrazkiak izaten dira hain justu.

PD: Sekula entzun dudan Asterix onena da euskerazkoa.
Izenburua: Er: DRAGOI BOLA Z KAI
Egilea: baronluigi Noiz: 2011ko Azaroaren 11a, 22:11:17
Azkoitiar ahoskera ederki egiten zuen HARAGIJALEEN KRISIA filmean xD.
Izenburua: Er: DRAGOI BOLA Z KAI
Egilea: Taichisan Noiz: 2011ko Azaroaren 15a, 12:04:32
Egun on neska mutilok!
Beno ba,... badaukat Frizzerren saga amaitzeko falta ziren ahots guztiak^^
Nail: Jon Goiri
Dende: Maribel Legarreta
Agure Ohoragarria: Pedro Arrieta
Guldo: Txema Regalado
Jiece: Josu Varela
Butter: Kepa Cueto
Rikum: I?aki Beraetxe
Ginyu: Josu Mitxelena
Egia esan niretzat oso kasting potoloa da, lastima da Guldo pertsonaian Madariagak egiten zuena ezin dela hobetu, pertsonaia bera bait zen, baino I?aki Beraetxe eta Josu Mitxelenaren bikoizketak zeharo flipatuta utziko gaitu! Gogoratzen ez duzuenoi Josu Varela Peter Veckman zen MAMU HARRAPARIAK telesailan, Rioga Ranmaren gaztelaniazko berbikoizketan ere.
Ginyuren Indar bereziak bihar hasiko dira bikoizten, eta hor egongo naiz Mitxelena esagutzeko prest;) Esango dizuet, baino ya ez dago kasting berririk ia ia 3 haste barru. Helduko ote dira 60. ataleraino gabonak baino lehen? hori izango da marka dena dela. :goku:
Izenburua: Er: DRAGOI BOLA Z KAI
Egilea: Aju Noiz: 2011ko Azaroaren 15a, 12:58:00
Arraroa egiten zait halako bikoizle nahaste handia ikustea, lehen horko batzuk beraien bikoizketa lekutik (Irusoin edo K2000) ez ziren ateratzen. Pozten naiz, barietate gehiago izango dugu-eta.
Izenburua: Er: DRAGOI BOLA Z KAI
Egilea: Taichisan Noiz: 2011ko Azaroaren 17a, 16:16:23
Niri ere asko poztu ninduen 3 bikoiztetxeko bikoizleak nahaztea, BLACK HAWK ERAITSItik ez dut ahinbesteko nahasketarik ikusi etaXD Eta gaur egon naiz Mitxelena bikoizten ikusten ta egon da momentu bat trio combo pack bat egon dela atrilean: Seve Atencia(Edertack/Mixer), Josu Varela(K2000) eta Josu Mitxelena(Irusoin, REC). Benetan oso dibertigarria eta oso onuragarria izan daXD oso gustora ibili gera denok. Eta ojo 31.atalari(uste dut) Severen ad lib brutalari Kaioh Ken egiten hasten denean, segituan egin duen ohiuka brutala!
Izenburua: Er: DRAGOI BOLA Z KAI
Egilea: jonnydbz Noiz: 2011ko Azaroaren 17a, 17:47:18
Zer da ad lib jakin badaiteke?
Izenburua: Er: DRAGOI BOLA Z KAI
Egilea: Taichisan Noiz: 2011ko Azaroaren 18a, 21:50:22
AD LIB izatez ohiukak, gestuak, eta horrelako gauzak dira. Testua ez dena, bamos.
Izenburua: Er: DRAGOI BOLA Z KAI
Egilea: Aju Noiz: 2011ko Azaroaren 18a, 22:02:39
Bueno, orain behintzat egin egiten dituzte. Booren sagako azken ataletan frantzesak utzi zituzten eta nahiko gaizki geratzen ziren. Pena da horretan aurrezten saiatzea eta beste bikoizketa batzuetako oihuak uztea.
Izenburua: Er: DRAGOI BOLA Z KAI
Egilea: Taichisan Noiz: 2011ko Azaroaren 18a, 22:05:59
Ez, ez, hori egiten segitzen dute, baino ez aurrezteagatik baizik eta eztarria ez urratzeko.
Izenburua: Er: DRAGOI BOLA Z KAI
Egilea: Aju Noiz: 2011ko Azaroaren 18a, 22:14:13
Aipamenaren egilea: Taichisan  Noiz: 2011ko Azaroaren 18a, 22:05:59
Ez, ez, hori egiten segitzen dute, baino ez aurrezteagatik baizik eta eztarria ez urratzeko.
Ba egin flojoago edo. Ez dakit. Bere horretan uztea hankasartzea iruditzen zait.
Izenburua: Er: DRAGOI BOLA Z KAI
Egilea: RAIMIKEL Noiz: 2011ko Azaroaren 30a, 14:58:00
Ba Facebooken jarri dutenez.... atal berriak datorren urtean emango deudiez (ostabe diru kontuengatik), horregatik dabiz errepikatuten denbora guztian kapitulu berdinek.
Izenburua: Er: DRAGOI BOLA Z KAI
Egilea: jonnydbz Noiz: 2011ko Azaroaren 30a, 17:47:32
Dragoi Bola edo DB Kai esan nahi duzu?
Izenburua: Er: DRAGOI BOLA Z KAI
Egilea: RAIMIKEL Noiz: 2011ko Azaroaren 30a, 18:20:29
Neuk Dragoi Bola Kai dela ulertuten dot...
Izenburua: Er: DRAGOI BOLA Z KAI
Egilea: jonnydbz Noiz: 2011ko Abenduaren 01a, 07:42:11
Ondo dago orduan. Espero dezagun datorren urteko abenduan ez izatea!!