Euskal Encodings

Admin Txokoa => Admin txokoa => Zakarrontzia => Gaiaren sortzailea: Aju Noiz: 2006ko Uztailaren 06a, 00:24:25

Izenburua: Nola aurkitu zenuten foroa??
Egilea: Aju Noiz: 2006ko Uztailaren 06a, 00:24:25
Ba beno, atzo Aokromes foroa aktualizatzen zebilela arsenicum eta ni honetaz ari ginen hizketan, eta uste dut post bat irekitzeko bezain interesgarria dela.



Honela ezagutu nuen nik:



Foru hau Frozen-Layerretik zetorren ideia bat zen. Ni Frozen-Layerren forutik ibiltzen nintzen nahiz eta ez posteatu (orain bezala egia esan), eta egun batean Monkey D. Ruffy usurioak, Orophinek alegia, post bat ireki zuen galdetzen ea baten batek DB/Z zeukan. Pixkanaka jendea agertu zen interesatuta, eta Orophinek honi etorkizuna ikusi zion, eta berehala sortu zuen Euskal-encodings foroa, ya proiektuak gauzatzen hasteko asmoarekin eta jendea batzen hasteko intentzioz.



Uste dut 6-7 usuario bakarrik erregistratu ginela foroan, tartean neu, eta apenas zegoen mugimendurik, proiektu posibleak komentatu bai, baina etzegoen mugimendurik, eta ahaztuten joan zen proiektua... behar genuenean foru honetaz gogoratu nintzen arte.



2 urte igaroak ziren, eta Mua_2001en forua galdu berri genuen, eta foru berri baten bila hasi ginen baina ezin aurkitu, honetaz gogoratu nintzen arte.



Orophini komentatu nion ea zer iruditzen zitzaion berak hasi zuen proiektua jarraitzea, eta berak baiezkoa eman zidan eta gainera foruan ere admin bezala jarri ninduen.





Beno, ea zuek komentatzen duzuen zelan aurkitu zenuten foroa.
Izenburua: Nola aurkitu zenuten foroa??
Egilea: Arsenicum Noiz: 2006ko Uztailaren 06a, 00:27:47
Ba ni ordu pilo bat bilatzen ibili eta gero googletik ez dakit zelan Taichisanen messenger helbidea aurkitu nuen, eta gero berak eman zidan for berriaren helbidea.
Izenburua: Nola aurkitu zenuten foroa??
Egilea: Barbadil Noiz: 2006ko Uztailaren 08a, 01:11:09
Ba nik ez dakit seguro, uste det google-ren bidez izan zela.
Izenburua: Nola aurkitu zenuten foroa??
Egilea: mamorro Noiz: 2006ko Uztailaren 08a, 21:47:00
Nik Frozen Layer-etik aurkitu nuen hau, gero guztiz ahaztuta nuen ze etzuen inork idazten, ta hona pasatu ginenean gogoratu nuen aurretik erregistratuta nengoela.  :)
Izenburua: Re: Nola aurkitu zenuten foroa??
Egilea: shikamaru Noiz: 2006ko Uztailaren 09a, 18:13:01
Emulen , Dragoi Bolaren atal baten zegoen idatzita.
Izenburua: Nola aurkitu zenuten foroa??
Egilea: Taichisan Noiz: 2006ko Uztailaren 09a, 23:10:56
Ba neuk Ajuri esker izan nuen euskal encodings-en berri, justu dragoibola.com galdu genuenetik. Horrela berregiten hasi ginen webgune/foroa orainarte, eta ikusten da gutxika gutxika mendiak ere mugitu ahal direla^^ eskerrik asko guztioi amets hau egi bihurtzeagaitik!^^
Izenburua: Nola aurkitu zenuten foroa??
Egilea: Zangalotino Noiz: 2006ko Uztailaren 11a, 21:14:27
Ba nik ere frozen layerren aurkitu nuen,uste dut dbz eta dbgt atalekin  :cry: , beti gustatu zait jaizteas gain, bizitatzo bat egitea  gauzak ateratzen dituztenei horrialdetara ia beti sor presa onak aurkitzen dituzu :wink:  :wink: Lehen uste dut deitzen  zela divinewingsoftragedy izen kuriosoa eta kursia aldian final fantasikoa dirudi :wink:
Izenburua: Nola aurkitu zenuten foroa??
Egilea: Barbadil Noiz: 2006ko Uztailaren 12a, 12:30:52
divinewingsoftragedy Symphony X-en disko baten titulua ere bada, hortik atera zenuten?
Izenburua: Nola aurkitu zenuten foroa??
Egilea: Taichisan Noiz: 2006ko Uztailaren 12a, 16:30:40
Ba uste dut orionatk horregatik jarri ziola taldeari izen horiXD
Izenburua: Nola aurkitu zenuten foroa??
Egilea: baronluigi Noiz: 2006ko Uztailaren 17a, 11:55:44
Dragoi bolako euskal kapituluen bila hari nintzen, eta honekin topatu nintzen...eta ikaragarri gustatu zait ^^
Izenburua: Nola aurkitu zenuten foroa??
Egilea: jonnydbz Noiz: 2006ko Uztailaren 17a, 19:07:23
Ba niri lagun batek esan zidan aspaldi, baina ez nintzen sartu ere egin, eta orain ilabete pare bat edo sartu nintzen ez dakit nola.
Izenburua: Nola aurkitu zenuten foroa??
Egilea: darko Noiz: 2006ko Abuztuaren 01a, 20:01:42
Nik ere Shikamaru eta Baronluigi bezala emulen ikusi nuen dragoi bolako kapitulu batean: "atal eta informazio gehiago euskal-encodings.tk" edo horrelako zerbait.