Ba al dago modurik jakiteko igotako artxibo batetik zenbat deskarga egin diren? Eta baiezkoan, nola? (Barka nire ezjakintasuna)
Bai, baina zure esku dago. Demagun megauploadera igo duzula. Megauploaden kontu bat badaukazu (debaldekoa izan daiteke) eta logeatuta igo baduzu, artxibo hori zure gestoreko karpetan egongo da eta datuak ikus ditzakezu. Orain jakin beharko litzateke ea fitxategi horiek besterik gabe igo dituzun inongo konturik erabili gabe ala ez.
Beste gauza bat da ea zifra fidagarria den ala ez, ze hau esaten ari natzaizun bitartean nire megauploadeko kontura sartu naiz eta One Pieceren 153. atala 1090 aldiz jaitsi omen da, duela hilabete batzuk 100 eskas zirenean, eta hurrengo One Pieceren atal jaitsiena 156a da 367rekin (ez dauka zentzurik atal solte bat hainbeste aldiz gehiago jaisteak, jaisten dituenak guztiak jaisten baititu).
Eskerrik asko erantzunagatik, aspalditik nuen zalantza hori eta ez nekien nola egin. Orain, gutxienez badakit nora jo datu horiek begiratzera.
Ok. Baina nik badiotsut ez direla datu oso fidagarriak. Gainera neure zalantzak dauzkat JDownloaderrekin egindako jaitsierak kontatzen diren.
Guztiz bat nator zurekin, Aju.