Euskal Encodings

Admin Txokoa => Admin txokoa => Zakarrontzia => Gaiaren sortzailea: Taichisan Noiz: 2011ko Abenduaren 20a, 11:28:06

Izenburua: Gure Dokua itzultzeko eskaria
Egilea: Taichisan Noiz: 2011ko Abenduaren 20a, 11:28:06
Aupa guztioi, gauza da Amorebietarako egiten gabizela dokumental bat ta euskarazko itzulpena falta zaigu. Egia esan korrika gabiz zeren 2 aste barru bikoiztuta ta guztiz prestatuta egon beharko du eta horren erruz itzulpenarekin oso aztoratuta nabil. Norbaitek lagundu ahalko ninduke?? Badakiz gehienok azterketekin zabiltzatela, eta gabonak direnez gero denborarik ez duzuela baino.... premiazkoa da, aste honetarako.
Eskerrik asko guztioi bihotzez.
Izenburua: Er: Gure Dokua itzultzeko eskaria
Egilea: Aju Noiz: 2011ko Abenduaren 20a, 12:38:22
Ni liatu xamar nabil egunotan eta gabon osterako dexente aurreratuta izan behar dut proiektua eta ezin dut.
Izenburua: Er: Gure Dokua itzultzeko eskaria
Egilea: ar_abatarra Noiz: 2011ko Abenduaren 20a, 16:38:25
Apa Taichisan
Nik ere azterketatxoren bat izango dut urtarrilean, baina urtea amaitu aurretik lagun zaitzakedala uste dut. Aste hontan amaitzen ditut klaseak, zuk esan eta nik jota fuego ekingo diot lanari. Aspalditxoan aportaziorik egin gabe nago eta...
Izenburua: Er: Gure Dokua itzultzeko eskaria
Egilea: zumarra Noiz: 2011ko Abenduaren 20a, 21:50:46
Bizkaieraz behar baduzu ezingo dizut lagundu. Euskera batuan izan badaiteke, bidali niri. Behintzat zenbat orri diren jakitean esango dizut denbora emango didan ala ez.
Izenburua: Er: Gure Dokua itzultzeko eskaria
Egilea: Godelet Noiz: 2011ko Abenduaren 20a, 23:38:12
Kaixo,
ezin zaitut lagundu, baina alaitzen nau honako mezu hauek ikusteaz.

Animo! :barre:
Izenburua: Er: Gure Dokua itzultzeko eskaria
Egilea: Taichisan Noiz: 2011ko Abenduaren 21a, 00:21:43
http://www.mediafire.com/?z61uu0g6a65a3kg gidoia hauxe da. Batueran behar da, euskalkirik ezXD Eta epemuga datorren asteartea baino lehenago izan beharko luke...
Izenburua: Er: Gure Dokua itzultzeko eskaria
Egilea: Taichisan Noiz: 2011ko Abenduaren 23a, 00:01:55
Eskerrik asko parte hartu duzuenoi! Kredituetan aterako zarete;) gainera Dokumentala hona igoko dut euskarazko bertsioa, Euskal Encodings produkzio gixa;)