Kaixo guztioi
Foroko erabiltzaile mordoa ikustean otu zaidan zerbait azaldu nahi nuke, izan ere foroan ehundaka erabiltzaile gaude asko eta asko ia egunero sartzen direnak, baina aportazioak gutxi batzuek egiten dituzue eta beste batzuk (ni kasu) oso noizean behin :lotsa:.
Kontua zera da, guztiok ez daukagu agian telebistatik grabatzeko aukera serieak igotzeko, baina ziur nago hori ez bada ordenagailuarekin dvdak ripeatzerik izango dugula edo musika igotzerik, komikiak zuritzerik edo testuen itzulpenik egiterik eukiko dugula.
Uste dut arazoa ezjakintasuna dela, ezinezkoa da bestela hainbeste erabiltzailetik bakarrik lauk katuk aporteak egitea, zertarako zabaldu dituzte ba kontuak bestela? foruan bixita egiteko ez da kontua zertan izan behar.
Iruditzen zait askok laguntzeko asmotan etorri eta "ripeatu", "raw" eta "bitrate" bezalako hitz misteriotsuek beldurtu egin dituztela.
Horregatik (ia amaitzera noa :omgomg:) uste dut lagundu nahi duena laguntzeko bideotutorial ximple batzuk ez letorzkela txarto, zehatz mehatz nola zuritzen den komiki bat, nola egiten den rip bat eta beste hainbeste gauza zehatz mehatz azaldu ditzaketenak.
zer deritzozue?
Ideia berez ez da txarra, dena den hori ere denbora mordoa behar du, eta azaltzen jakingo banu egingo nuke bideo tutorialen bat. Ala eta guztiz ere bideotutorial horiek bikoizteko prest nago edonork egitekotan.
jajaajaj
Gustoa hartu diozu bikoizteari e taichisan????
Ederto, nik nahi izanez gero komikien ingurukoak (zuritzea, izenburuak kentzea eta letrak sartzea...) egin ditzaket.
Eta besteren bat okurrito zait
Nola ez ba? bikoizketa asko gustatu ez ezik bikoizlaria naiz, ez profesionala baino 8 urte daramatzat honetanXD
:lotsa: :lotsa: :lotsa:
Ideiarik ere ez nuen....
:lotsa: :lotsa: :lotsa:
Hori askotan pentsatu dudan gauza bat da, baina ez daukat ideiarekin ere bideotutorialik egiten. Saia naiteke zerbait azaltzen, baina askotan gehiegi aurresuposatzen dut eta azalpen txarrak ematen ditut.
Bideotutorialak egiteko hainbat programa erabil daitezke, arruntena agian atube catcher da, bere "screen record" funtzioa erabiliz.
Eta aurresuposatzearena, ba nire ustez 0tik hasten denari erakutsi behar zaio, sagua justu-justuan kontrolatzen dakienari, horrela errazagoa da beste batzuen dudak ere argitzea.
kaixo guztioi! eta urte berri on!
bideotutorialak askoz ere lagungarriagoak direla uste dut nik ere, eta, horrexegatik egin izan nuen baten bat.
Ar_abatarrak bideotutorial hau igotzeko eskatu ondoren, hona hemen egin nuen lehenengoa, ez dakit hemen edo beste gairen batean jarri nahiko duzuen, geroago aldatuko du moderatzaileren batek...
zera, tuto hau GIMP programa erabiliz manga zuritzen "nola egiten den" erakusteko da, nik erabiltzen dudan erara, eta baita ere niri irakatsi zidanarena ere (hark photoshop-a erabiltzen zuen harren), horrek ez du esan nahi beste erarik ez dagoenik.
(Lagun bati nola egiten zen erakutsi nahi izan nion bideoarekin, horregatik dago erdaraz, geroago bideoak editatzeko programa batekin, CAMTASIA STUDIO, oharrak jarri nituen beste lagun bati zalantza batzuk argitzeko. Badakit ez dela oso profesionala bokadiloetan idazten dena, baino hori garrantzi gutsikoa dela deritzot, tutorialarekin zer ikusi handirik ez duelako :pozik:)
Zalantzaren bat egonez gero galdetu beldurrik gabe.
(http://g.imagehost.org/0350/77.png) (http://www.mediafire.com/?5fa7oun92xx15be) :evil:
Eta "bideotutorialak nola egiten diren", bideotutorial bat nahi izanez gero, eskatu, eta egiten saiatuko naiz!!!!! :barre:
Ni adibidez ripeoekaz nahiko desfasatuta nago. Mp4-ataz ez dekot ideiarik bez!
Pare bat ordu daramatzat bideotutorial putaseme hauek grabatzen eta kriston moskeoa daukat. Badirudi programa grabatzailea eta Adobe Audition ez direla ondo konpontzen eta jada 3 aldiz sinkronizatu dut atal puta bera eta alferrik, gero programa bastardo kabroi honek errorea eman eta ez baitit bideoa gorde. Oso erreta nago une honetan eta ez noa sinkronizazioaren tutorialik egiten, nahi badu egitea daukala besteren batek. Beste hiru egin ditut eta horiek ondo grabatu dira, orain azpitituluak sartu beharko.
Ufffffffffffffff. Joder, ze zaila den honelako mierda bat egiten. Entre ke ez dakizula nola azaldu esan nahi duzuna, gero kontutan eduki behar duzu denboratxo bat uztea pausu bakoitzeko gero subtituluak sartzeko... Ze gaizki pasa dudan mierda hau egiten.
Bideoa 271mb-etan geratu zait eta konprimituta 3.5mb baino ez dira!! Ezinezkoa da, baten batek jaits dezala eta esan diezadala ondo dagoela. Bideotutoriala - Adobe Auditionen oinarrizko aukerak (http://www.multiupload.com/93QD1BK3IT)
Aupa zu Aju!
Azkenean egin duzu eta ez da batere gaizki gelditu.
Beste egunen batean ikusiko dut arreta handiagoz bideoa, oraingoan oso gainetik egin dut eta.
Ea ni ere animatzen naizen eta Gimpi buruzko ximple-ximple bat egiten dudan.
itxura ona du, baino audiorik badu?
nik bideo "mutu" bezala ikusten dut Aju...
pd: saia zaitez "camtasia studio" programa erabiltzen... erraza eta "intuitiboa" da
(ez dakit link onak diren, ez ditut frogatu, nik duela asko instalatu nuen eta ez dakit nondik...)
http://www.youtube.com/watch?v=tjM7UV7mM78 (http://www.youtube.com/watch?v=tjM7UV7mM78)
http://thepiratebay.org/torrent/5493137/ (http://thepiratebay.org/torrent/5493137/)
Nik gaizki ikusten dut, txuri-beltzean eta pantaila zati bat errepikatuta:
(http://img37.imageshack.us/img37/244/bideotutorialaadobeaudi.th.png) (http://img37.imageshack.us/img37/244/bideotutorialaadobeaudi.png)
Aipamenaren egilea: danbo Noiz: 2012ko Urtarrilaren 07a, 02:12:28
itxura ona dut, baino audiorik badu?
nik bideo "mutu" bezala ikusten dut Aju...
pd: saia zaitez "camtasia studio" programa erabiltzen... erraza eta "intuitiboa" da
(ez dakit link onak diren, ez ditut frogatu, nik duela asko instalatu nuen eta ez dakit nondik...)
http://www.youtube.com/watch?v=tjM7UV7mM78 (http://www.youtube.com/watch?v=tjM7UV7mM78)
http://thepiratebay.org/torrent/5493137/ (http://thepiratebay.org/torrent/5493137/)
Ez duzu usteko hitz egingo dudanik, ez? XDDD
Aipamenaren egilea: jonnydbz Noiz: 2012ko Urtarrilaren 07a, 11:25:44
Nik gaizki ikusten dut, txuri-beltzean eta pantaila zati bat errepikatuta:
(http://img37.imageshack.us/img37/244/bideotutorialaadobeaudi.th.png) (http://img37.imageshack.us/img37/244/bideotutorialaadobeaudi.png)
Ikusi VLCrekin, MPCekin neuri ere berdina gertatzen zait.
Dena den tutorial hori nahiko garrantzi gabea da, benetan ardura duena sinkronismoarena da, baina ez dakit zergatik ostia programa ataskatuta geratzen da. Hiru aldiz egin eta programa popatik hartzen. Behintzat igo dudana hirugarrenean egin zidan (oso erreta bukatu nuen eta presaka nenbilela igartzen da), baina sinkronismoa ezta horrela ere.
audioarena, erabiltzen ari zinen programan audio batekin lanean ari zinelako, eta ezer ez zelako entzuteagatik nioen :)
Kaixo Aju:
Nik bideoa ondo ikusten dut baina audioa (azalpenak - zure ahotsa, bai-) faltan somatzen dut. Ez dut inoiz erabili Adobe Audition programa eta ez dakit zer ari zaren. Nire ustez bideotutorial bat egon behar da eginda tutik ere ez dakien jendearentzat. Zertarako den programa eta nola erabiltzen den. Pixka bat dakiena aspertu liteke baina ez dakienak eskertuko du.
Duela hilabete batzuk nire ko?atari (ordenadorea justu pizten dakiena...) bideotutorial hau egin nion pelikulak jeitsi ahal izateko pelisyonkis-etik:
http://youtu.be/1NbEUMnoQFc
Sikronizatzearena, ez dakit ondo ulertzen dudan zein den arazoa. Avidemux izeneko programarekin oso erraza da audioa aurreratzea edo atzeratzea bideo batean.
"Ripeatzea" hitzak dirudienez esanahi ezberdinak ditu. Niretzat DVD bat ordenadorera pasatzea da, besterik gabe (.avi artxiboa sortuz), baina zuetako batzuk beste esanahi bat ematen diozue, nik zein den ez dakidana. Azaldu ahal baduzue...
Bideotutorial batzuk egin ditzaket, nik egiten dakidanena, noski:
.- Nola pasa TDT-tik eginiko grabaketa bat (nire kasuan .mpeg2) .avi-ra.
.- Nola sinkronizatu audioa bideo batean (nire TDT-ak 500-700 mlseg. aurreratzen du beti audioa eta nik, beti, atzeratu behar dut).
.- Nola kendu bideo bati soberan dauden zatiak (pelikula batean, iragarkiak, adibidez).
.- Nola pegatu bi bideo edo gehiago, bakar bat sortzeko.
.- Kanta bat nahi baduzue eta ezin lortu bazaudete (ez dago emule-n ezta souseek-en ere), youtube-tik bideoklip-a jaitsi eta audioa atera, .mp3 bat sortuz.
Egia esateko Avidemux, doaho programarekin, egiten dut guzti hau. Norbaitek interesa badu, esan dezala eta egingo ditut.
AipatuNik bideoa ondo ikusten dut baina audioa (azalpenak - zure ahotsa, bai-) faltan somatzen dut. Ez dut inoiz erabili Adobe Audition programa eta ez dakit zer ari zaren. Nire ustez bideotutorial bat egon behar da eginda tutik ere ez dakien jendearentzat. Zertarako den programa eta nola erabiltzen den. Pixka bat dakiena aspertu liteke baina ez dakienak eskertuko du.
Guziz ados, nik ere uste dut helburua hasi berri batentzat ulergarriak izango diren gauzak azaltzea dela. Geroago egin daitezke tutorial konplexuagoak.
AipatuEgia esateko Avidemux, doaho programarekin, egiten dut guzti hau. Norbaitek interesa badu, esan dezala eta egingo ditut.
Ahal baduzu egintzazu, ez itxoin norbaitek noiz galdetu ze agian lotsa dela edo post hau topatzen ez duela edo dena delakoagatik agian ez du horiek egitea lortuko. Ziur nago egin ezgero askok eskertuko dizutela. Nik adibidez badakizkit horiek egiten baina ia-ia bakoitza programa batekin egiten dut, je, imaginatu nola dagoen nire eskritorioa.... Eta guztiak programa bakarrarekin egin daitezkela badiozu, asko eskertuko nuke.
testua pasatzen badidazue tutorialen ahots ofiziala izango naiz ni;)
Aipamenaren egilea: zumarra Noiz: 2012ko Urtarrilaren 07a, 15:23:58
Kaixo Aju:
Nik bideoa ondo ikusten dut baina audioa (azalpenak - zure ahotsa, bai-) faltan somatzen dut.
Ni neu ez noa behintzat ahotsik jartzen (mikrofono miserable bat ere ez daukat), eta bestela ere lotsa ematen dit. Taichisanek egin dezake.
Aipamenaren egilea: zumarra Noiz: 2012ko Urtarrilaren 07a, 15:23:58Ez dut inoiz erabili Adobe Audition programa eta ez dakit zer ari zaren. Nire ustez bideotutorial bat egon behar da eginda tutik ere ez dakien jendearentzat. Zertarako den programa eta nola erabiltzen den. Pixka bat dakiena aspertu liteke baina ez dakienak eskertuko du.
Konforme ahots gabe ulertzen zailagoa izaten dela, baina esan dudana ez ulertzea... Gauza erdiak baino gehiago intuitiboak dira (play, pause, amaierara, hasierara, zoom...).
Aipamenaren egilea: zumarra Noiz: 2012ko Urtarrilaren 07a, 15:23:58Sikronizatzearena, ez dakit ondo ulertzen dudan zein den arazoa. Avidemux izeneko programarekin oso erraza da audioa aurreratzea edo atzeratzea bideo batean.
Baina horrekin ez zoaz inora. ETBko emisio bateko audioa eta bideoa erabiltzen badituzu bai, baina audio hori bideo horrena delako. Baina beste nonbaitetik ateratako bideo bat badaukazu eta zure audioak zentsura badauka?. Zuk diozun moduan audio guztia blokean mugitzen da, eta horrekin ez da aski.
Aipamenaren egilea: zumarra Noiz: 2012ko Urtarrilaren 07a, 15:23:58"Ripeatzea" hitzak dirudienez esanahi ezberdinak ditu. Niretzat DVD bat ordenadorera pasatzea da, besterik gabe (.avi artxiboa sortuz), baina zuetako batzuk beste esanahi bat ematen diozue, nik zein den ez dakidana. Azaldu ahal baduzue...
Ba horixe da zentzu bakarra, ondo ari zara.
Aipamenaren egilea: zumarra Noiz: 2012ko Urtarrilaren 07a, 15:23:58Egia esateko Avidemux, doaho programarekin, egiten dut guzti hau. Norbaitek interesa badu, esan dezala eta egingo ditut.
Avidemuxen daukan txarra da xvidekin bakarrik dabilela; ez du HD ezerekin balio, edo behintzat ez da aukera ona. Ni hain justu HDarekin zentratuko naiz, edo behintzat HDko codec-arekin, x264arekin.
Bale.
Hemen norberak dakiena edo duena konpartitzea izanik, nik, esan bezala, dakidana egingo dut, ar_abatarrak esan duen bezala.
Gauza bat: nik avidemux-ekin "MPEG-4 ASP (avcodec)" erabiltzen dut eta gero artxiboa "DIVX MPEG-4 Version 5" dela jartzen du "Propiedades" begiratuta (ez Xvid). Hala ere, esan dudan bezala, nire multimedian ezin ditut HD-ak ikusi, beraz, segiko dut .avi-ak egiten.
Sinkronizatzearena... ba etb-n botatzen den bertsioarekin geratzen naiz. Den bezalakoa.
Eta bideotuturialena aurrera segitzen badu, baliteke behar izatea bi motatakoak: Hasierakoa eta Aurreratua (Iniciacion y Avanzado), ezta?
Aipamenaren egilea: zumarra Noiz: 2012ko Urtarrilaren 07a, 21:46:34
Bale.
Hemen norberak dakiena edo duena konpartitzea izanik, nik, esan bezala, dakidana egingo dut, ar_abatarrak esan duen bezala.
Gauza bat: nik avidemux-ekin "MPEG-4 ASP (avcodec)" erabiltzen dut eta gero artxiboa "DIVX MPEG-4 Version 5" dela jartzen du "Propiedades" begiratuta (ez Xvid). Hala ere, esan dudan bezala, nire multimedian ezin ditut HD-ak ikusi, beraz, segiko dut .avi-ak egiten.
Sinkronizatzearena... ba etb-n botatzen den bertsioarekin geratzen naiz. Den bezalakoa.
Eta bideotuturialena aurrera segitzen badu, baliteke behar izatea bi motatakoak: Hasierakoa eta Aurreratua (Iniciacion y Avanzado), ezta?
Xvid esan dut Divx esan nezakeen moduan. Kontua da SD codec bat dela HD izan beharrean.
Sinkronismoan uste dut arazoa dela sekula ez zarela jarri audioa sinkronizatzen beste bideo batekin, eta horregatik arazo batzuk ez dituzu ikusten eta gero ez duzu ulertzen zertarako diren azaldutako gauzaren bat. Jartzea da.
Nik uste dut onena hasierakoa hasten ari den batek egitea dela. Nik agian aukera batzuk azaltzea ez ditut zentzuzkoak aurkitzen ze intuitiboak ikusten ditut, baina beste batzuek agian bai.
Dena den ni sinkronismoaren tutoriala ez noa egitea ze atzo 3 aldiz grabatu nuen eta grabatzailea popatik hartzera joan zitzaidan; Adobe Auditionen sartzean oinarrizko koloreetara pasatzen zait sistema eragilea (mezua eta dela agertzen da bideoan) eta uste dut horrexena dela, eta ordenagailua berrabiaratzera eramaten nau. Tutorial hori beste batek egin dezala.