Euskal Encodings

Admin Txokoa => Admin txokoa => Zakarrontzia => Gaiaren sortzailea: ar_abatarra Noiz: 2012ko Urtarrilaren 04a, 21:28:22

Izenburua: Zein letra mota da?
Egilea: ar_abatarra Noiz: 2012ko Urtarrilaren 04a, 21:28:22
Kaixo lagunak
Komikiak zuritzen eta itzultzen zabiltzatenoi oso erabilgarriak izango zaizkizuen erreminta pare bat dakartzat. Ez dira derrigorrez komikietarako zertan izan behar, beste hainbat gauzatarako balio dezakete, baino beno.
Izenburuak itzultzean, komikiaren bokadiloen letra antzekoa erabili nahi dugunean... zaila izaten da jakitea zein letra tipo den, euskerazko bertsioa antzekoa geratu dadin; arazo honi aurre egitekoWhatThefont  (http://new.myfonts.com/WhatTheFont/)  orrialdea dago. Bertan jakin nahi dugun fuentearen imagen bat igota zein letra tipo den esaten digu.
Behin letra tipoa topatzen dugunean, badakizue hainbat orrialdek dohan eskeintzen dituztela fuente hauek, batzuetan ez da izango guk behar duguna zehatz-mehatz baina antzekoak egongo dira ziurrenik. Nik adibidez http://www.megafuentes.com/ erabiltzen dut.

Espero dut erabilgarri izatea
Norbaitek zeozer gehiago gehitu nahi badu edo fuenteak (euskeraz fuente al da? :shrug:) instalatzeko laguntza behar badu esan beldurrik gabe mesedez.
Izenburua: Re:Zein letra mota da?
Egilea: jonnydbz Noiz: 2012ko Urtarrilaren 04a, 21:59:03
Euskaraz "letra mota" dela esango nuke. Megafuentes ez nuen ezagutzen, eta WhatTheFont hori zer esanik ez.
Nik DaFont (http://www.dafont.com/es/) erabili izan dut, gainera letra motak kategoriatan sailkatuta daude, eta adibidez komikientzat ere kategoria dauka:
http://www.dafont.com/es/theme.php?cat=102
Izenburua: Re:Zein letra mota da?
Egilea: Aju Noiz: 2012ko Urtarrilaren 04a, 22:01:13
Laffayette comic pro. Horrekin dena egin dezakezu :baibai:
Izenburua: Re:Zein letra mota da?
Egilea: ar_abatarra Noiz: 2012ko Urtarrilaren 05a, 15:11:27
Beno, ikusten dudanez hemen bakoitzak berea dauka, hala ere, orain gutxienez ez zekienak non aukeratu badauka.  :keinu:
Izenburua: Re:Zein letra mota da?
Egilea: Arsenicum Noiz: 2012ko Urtarrilaren 05a, 18:16:13
Holango web orriak zeudenik ere ez nekien erabilgarria izan leike!