Aupa, orain jun naz eitbko webgunera egiaztatzera gaur Harry Porrer eta Fenixaren Ordena emitituko duten eta ara nola ikusten dudan derrepente gaur ez dutela emitituko, bihar baizik, dena den kontuz ibili zaitezte badakigu ta etbk zekulako kagadak egiten bait ditu...
Gauza bera gertatu zait!
Ostie! Programatu dot grabatzailea biharko!
Hauek ez dira aldatuko, ea errege egunean azkenean ematen duten! Nik behintzat grabagailua prest. Bide batez, tartetxo hau aprobetxatuko dut Godeletek esandago zerbaiten harira gogoeta txiki bat egiteko. Hark esan zuen filmen igoerak ez zuela lehiaketa izan behar, ea nork lehenago igoko, eta ados nago. Nire ustez zenbat eta bertsio gehiago egin pelikula batenak hainbat hobe. Beste foroetan ere halaxe egiten dute, gainera igoera bakoitzak elementu derberdinak ditu (batzuetan zerbitzaria, pelikularen pisua, kalitatea, formatoa...) hartara, jendeak aukera gehiago ditu aukeratzeko. Hortaz, nik igotako pelikula bati inork link berriak erantsi nahi badizkio, primeran; eta beste igoera desberdin bat egin nahi izan ezkero, berdin, aberasgarria eta jendearen onerako izango delakoan nago.
Ongi grabatzen!
Egia esan ez da pentsakera txarra, ba nik egindakoak ere igoko ditut porseakaso egun hauetan. :rock: